Zoriontasunak
miércoles, 31 de octubre de 2012
Areatza eta Zeanuri: Diputazioak lagunduko dau egingo diran bi obratan
Areatzako San Bartolome elizan mendebalde parteko eleizpeko estalkia konpontzen hasi dira. Hilabeteren buruan amaituko dira lanak. 50.000 euro inguruko aurrekontua daukie.
lunes, 29 de octubre de 2012
Inporta duena Lo importante: Jose Antonio Pagola
Lege-maisu bat
hurbildu zaio Jesusi. Ez doa segada edo tranpa bat jartzera. Une bakoitzean
nola jokatu adierazten dioten lege eta arauetan oinarritua du bere bizitza.
Alabaina, galdera bat atera zaio bihotzean: «Zein
agindu da lehena?» Zer da inportanteena bizitzan asmatu ahal izateko?
domingo, 28 de octubre de 2012
Josu Totorika gogoan
"Un cura que supo evolucionar con los tiempos", escribe sobre Josu Totorika el periodista Iban Gorriti en DEIA.
sábado, 27 de octubre de 2012
`Bizian Gora´ mobimentuaren aurkezpena Igorren
viernes, 26 de octubre de 2012
Bizian gora: testigantza aparta
Bariku zapatuan, arrastiko 4.30etan, Igorreko parrokiko lokaletan gogoeta bi izango doguz Aita Martzel eta Bizian gora alkarteko kideen eskutik Gaisoen untzio ospakizuna dala-eta. Hona hemen domekan, mezatan, emon euskuen testigantza parta bezain erakargarria euskeraz zein erderaz...
jueves, 25 de octubre de 2012
Artea: hasi dira familia ospakizunak
Familian partxisean jolastuz, biziaz ikasi. Arteako parrokia umez eta familiaz bete zan joan dan domekan Katekesian ikasitako familia giroan ospatzeko Jesusen inguruan.
miércoles, 24 de octubre de 2012
Josu Totorika hil da
Hileta eleizkizuna urriaren 24ean, arrastiko 7etan, Igorreko Andra Mari Eleizean. Martitzen goizean hil zan Basurtoko ospitalean.
sábado, 20 de octubre de 2012
Misinoen Munduko Jardunaldia Domekan
Datorren domekaz ospatuko da Domund eguna, “Fedearen misiolari” goiburupean. Felicitas Martín misinoetarako elizbarrutiko ordezkariak dei egiten deusku “gure eliz errealidadeetan parte hartu eta bertako misiolari alderdian lagundu daigun eta Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko IV. Egitasmoaren haritik aukeratutako azpimarrak dinoana gauzatu daigun: hartu eta zabaldu…”.
viernes, 19 de octubre de 2012
Gaisoen Untzio edo Oliaduraren ezarpen elizkizuna
|
Igorreko parrokian, Urriaren 28an, domekea, eguerdiko 12etan. Bariku eta zapatuan, arrastiko 4,30etan, parrokiko gelatan hitzaldi gogoeta bi izango dira Aita Martzel eta Bizian Gora taldeko kideekaz.
|
jueves, 18 de octubre de 2012
Sarean da Arratiako KT aldizkariaren 12. zenbakia
Noizbehinka sarean agertzen da Arratiako KT aldizkariaren zenbaki barri bat. 12. alea, 2012. urrikoa, kurtso hasierari eskeinia da. Bertan dogu informazio zabala Arratiako Elizaren azken liburuaren gainean, katekesiko gurasoek erabili ahal dabena, familia mezatarako baliapideak, urteotarako pastoral helburuak eta kurtsoko agenda. Jaitsi eta inprimatu hemen aldizkari osoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


