Abenduko izarrak

jueves, 25 de octubre de 2012

Artea: hasi dira familia ospakizunak

Familian partxisean jolastuz, biziaz ikasi.  Arteako parrokia umez eta familiaz bete zan joan dan domekan Katekesian ikasitako familia giroan ospatzeko Jesusen inguruan.
 
1. Bizitzaren helburua

Bizitza bidea da,
partxisa bidea da.
Gure ahaleginez, tantuz tantu, aurrera egiten ahalegintzen gara.
Batzutan bizkor, puntu handiak atarata, besteetan astiro,
banan banan.
Normalean aurrera, baina batzutan
barriro hasi behar:
fitxea jan deuskuenean, sei larregi atara dogunean, tranpatan ibili garenean.

Bizitzan helburu bat dogu: batzuk arrakasta, dirua…
Gure partxisean, KTko partxisean:
Jesusengana heltzea.
Hantxe dago Jesus, alkartean, bizitza konpartituz.
Hara heldu gura dogu.
Ama onak lagundu daiskula bide horretan:

Kanta bat:

Ama ona, lagundu guri
seme onak izaten beti.
                        (Juanjo Elezkano)

Oharra: “seme” kanta beharrean, “ume” ere kanta leike, neska mutilak kontuan hartuz.
Ume umeak umetu egiten ditu,
baina aukera da tokian tokikoa.



Ebanjelioa:

Eta Jesusek: - «Ni naiz bidea, egia eta bizia. Ez doa inor Aitarengana, nire bitartez ez bada. Ni ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete«. Jn 14,6

Testu osagarri bat:

Erran bat da: bide guziek Erromarat daramatela! Bainan Egiazko Jainkoaren, Bizia daukan Jainkoaren, Jainko Aitaren ezagutzeko ezta bide bat baizik, Berak hartu izan duena: JESUS-KRISTO. Ni naiz Bidea, Ni naiz Egia, Ni naiz Bizia... dauku Jesusek erraiten lehen bezain finki. (Manex Erdozaintzi)



No hay comentarios: