El II Mercado solidario de Igorre sigue siendo noticia.
Hoy Laura Castellanos nos sorprende con este artículo en El Correo Español Dominical
Arratia Durangoko `Etxepel´ Caritaseko proiektuagaz bat.
Arratian bigarrenez antolatu dau `Elkartasun Begiradak´deritxon taldeak erabilitako produktuak saltzeko alkartasun azokea. Honetan, 1.800 euro batu dabez Durangon Caritasek beharrizanean dagozan pertsonentzat orain lau urte zabaldutako `Etxepel´ proiekturako. Dagoeneko dirua emon deutsie eta aurrerago, ekimenaren antolatzaileak, inguruko umeakaz joan gura dabe Etxea eta beronen bueltan dagoan proiektua zuzenean ezagutzera.
Lau andra batu ziran orain hiru urte umeen katekesian. Alkartasun proiektua jarri gura izan eben martxan neska-mutilei baloreetan oinarritutako heziketea emoteko eta bide batez, bestelako helburu batzuk sustatzeko: "alkarlanaren balioa, ingurumenaren zainketa, ondo pasetea beste batzuei lagunduz..." Eta lortu dabe. Aurton horren eredu izan da bigarern alkartasun azokea. Haraneko herritar eta erakunde askok egin dabe bat ekimenagaz, bakotxak ahal izan dauanetik emonda. Rosa Compes, antolatzaileen izenean, guztiz eskertuta dago eta parte hartu daben guztiei eskerrak emoten deutsez bihotzez.
En la página web del obispado. En castellano también disponible.
No hay comentarios:
Publicar un comentario