Abenduko izarrak

martes, 6 de febrero de 2024

Urtean zeharreko 6. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.




                                  

                                                                        URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA - B

GOSEAREN AURKAKO KANPAINA

GAIXOAREN MUNDUKO EGUNA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on Jaunaren egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Jesus, lepradun batengana hurreratzen ikusiko dogu gaur; gizarte haretan baztertua zan batengana, eta benetako bizia eskeiniko deutso.

 

            Lourdeseko Andra Mariaren Egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen da. Aurten, oinaze psikologikoa jasaten dabenengana hurreratzea proposatzen jaku:  Gaur, baita, Esku Elkartuak erakundearen gosearen aurkako kanpaina ospatzen da. “Planeta aldatzeko gai den espezie bakarra. GIZAKIA-EFEKTUA” goiburupenan.  Gaixotasunak edo klima-aldaketaren ondorioek ez gaitue bardin erasaten, pobreak askoz gehiago sufritzen dabe. Pertsona askok, munduan zehar, gosea eta heriotza jasaten dihardu eta etsita eta itxaropen barik dago.


          Munduko gosetuekaz eta gaixoekaz bat  eginda, hasi dagigun Eukaristia.

 

 Abestia:        Goazen alkarturik biztuta fedea,

argitan zabalik maitasun bidea.

Zuzentasunez egin dagigun

maitasun bide zabal argia,

gure artean lagunduz beti,

emonez eskua ta ogia.

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: autortu dagigun geure pekatua, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:  

            - Jesus Jauna, gure bizitzako eragozpenetan parte hartu dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, beti geugaz zagozana eta maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gugaitik bizia emon dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Leb 13, 1-2. 44-46:

            Lehenengo irakurgaian esango jaku, zelan lepradunak edo legenardunak, Moisesen legearen arabera, gizartetik aldenduta bizi behar izaten eben, beste gizakiak geisoaz kutsatuta gelditu ez eitezan.

 

Erantzun-Salmoa: 31. Salmoa

            Danok aurkitzen gara Jaunaren erruki eta laguntzaren beharrean eta Jainkoa  Bera  dogu lagun. Berak zaintzen gaitu.

 

"Zu zaitut, Jauna, nire lagun, Zuk zaintzen nauzu gau ta egun"

1 Kor 10, 31 - 11, 1:

 

            Jesusegan sinisten dauanak, legekeria guztiak alde batera itzita, Kristoren bidea egin behar dau: besteen zerbitzura bizi, hortxe dagoalako Jainkoaren aintza.

           

Mk 1, 40-45:

 

            Jesus baztertze eta marjinazino guztien aurka dago. Gaurko ebanjelioan lepradun bat osatzen ikusten dogu, barriro giza alkartera bihurtu ahal izan daiten.

 

            "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: Apaltasunez eta konfiantzaz Jainko Aita-Amagana joten dogu gure beharrizanak, Eleizearenak eta munduarenak aurkeztuz.

 

-         Eleizaren alde. Barri Ona ausardiaz, ustezko salaketen bildur barik, beti bihozberatasuna erakutsiz iragarri daian eta Amabirjinaren antzera gaixoen ondoan egonaz itxaropenaren mezulari izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Gaur, kristau alkarteetan ardura berezi bat dogu: Esku Alkartuak eratzen dauan gosearen aurkako kanpaina.  Desberdintasunak salatuz, beti mundo zuzenago baten alde jokatu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Agintarien alde: gure gizarteko lepradun barriak kontuan izan dagiezan: etorkinak, presoak, langabetuak, edadetuak, gaixoak...; euren eskubideak zainduz, behar daben laguntza izan dagien. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde: gure gehigikaria albo batera itziz, gosez bizi direnakaz, daukagunetik alkarbanatzen ahalegindu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Entzun, Aita, gure otoitza eta emoiguzu Mariak ebanaren antzeko bihotz errukitsua, sufritzen dagozan gure anai eta arreben beharrizanetan arreta jarri eta eurei lagun egiteko konpromisoa hartu daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 OHARRAK

1.- Bake bidean Ziortzara joan etorria. Emon izena autobusean joateko. Azken eguna otsailaren 11an

2.- Datorren eguaztenean garizumea hasten dogu. Herri txikietan hautsak domekaz jarriko dira. 

 

AZKEN AGURRA

 

            Ebanjelioan agertzen jakun Jesus, gaixoak osatzen eta guztiei on egiten ibilten zan. Haregan sinisten dogunok, bere antzera jokatzen ahalegindu gaitezala.

 

            "Jainkoaren Ama... "



URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA - B

CAMPAÑA CONTRA EL HAMBRE EN EL MUNDO

JORNADA MUNDIAL DEL ENFERMO

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on Jaunaren egunean eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Jesus, lepradun batengana hurreratzen ikusiko dogu gaur; gizarte haretan baztertua zan batengana, eta benetako bizia eskeiniko deutso.

El día de Nuestra Señora de Lourdes, es la Jornada Mundial del Enfermo. Este año se nos propone acercarnos a las personas con sufrimiento psicológico para poder “Dar esperanza en la tristeza”. Es también la Campaña Contra el Hambre de Manos Unidas con el lema: “La única especie capaz de cambiar el planeta, EL EFECTO SER HUMANO”. No nos afecta a todos por igual la enfermedad, o las consecuencias del cambio climático. Muchos seres humanos, en demasiados lugares del planeta, viven la desnutrición, el hambre y la muerte, y se ven sumidos en la desesperanza. Hay desigualdad e injusticia.


            Munduko gosetuekaz eta gaixoakaz bat  eginda, hasi dagigun Eukaristia.

 

 Abestia:        Goazen alkarturik biztuta fedea,

argitan zabalik maitasun bidea.

Zuzentasunez egin dagigun

maitasun bide zabal argia,

gure artean lagunduz beti,

emonez eskua ta ogia.

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: autortu dagigun geure pekatua, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:  

            - Jesus Jauna, gure bizitzako eragozpenetan parte hartu dozuna. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, beti geugaz zagozana eta maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gugaitik bizia emon dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Leb 13, 1-2. 44-46:

            Lehenengo irakurgaian esango jaku, zelan lepradunak edo legenardunak, Moisesen legearen arabera, gizartetik aldenduta bizi behar izaten eben, beste gizakiak geisoaz kutsatuta gelditu ez eitezan.

            En esta lectura veremos, cómo los leprosos vivían marginados y abandonados en la sociedad israelita.

 

Erantzun-Salmoa: 31. Salmoa

 

            Danok aurkitzen gara Jaunaren erruki eta laguntzaren beharrean eta Jainkoa  Bera  dogu lagun. Berak zaintzen gaitu.

            La misericordia rodea a quien confía en el Señor. El salmista invita a todos los justos de corazón sincero a unirse a su alegría.

"Zu zaitut, Jauna, nire lagun, Zuk zaintzen nauzu gau ta egun"

1 Kor 10, 31 - 11, 1:

            Jesusegan sinisten dauanak, legekeria guztiak alde batera itzita, Kristoren bidea egin behar dau: besteen zerbitzura bizi, hortxe dagoalako Jainkoaren aintza.

            El apóstol Pablo nos recomienda ser comprensivos y respetuosos con las opiniones ajenas.

Mk 1, 40-45:

 

            Jesus baztertze eta marjinazino guztien aurka dago. Gaurko ebanjelioan lepradun bat osatzen ikusten dogu, barriro giza alkartera bihurtu ahal izan daiten.

            Dejando a un lado las leyes de su tiempo, las costumbres y normas. Jesús se acerca a un leproso, lo toca y le devuelve la salud.

 

            "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: Apaltasunez eta konfiantzaz Jainko Aita-Amagana joten dogu gure beharrizanak, Eleizearenak eta munduarenak aurkeztuz.

 

-         Eleizaren alde. Barri Ona ausardiaz, ustezko salaketen bildur barik, beti bihozberatasuna erakutsiz iragarri daian eta Amabirjinaren antzera gaixoen ondoan egonaz itxaropenaren mezulari izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Hoy, en todas las Comunidades Cristianas, tenemos un motivo especial y es la CAMPAÑA contra el HAMBRE de Manos Unidas: que nunca cedamos ante las injusticias y las desigualdades, y los creyentes seamos siempre signos visibles y claros de SOLIDARIDAD.  Eskatu deiogun Jaunari

 

-         Por los gobernantes, para que tengan en cuenta a los nuevos leprosos de nuestra sociedad:  emigrantes, presos, parados, ancianos, enfermos; para que no se les nieguen los derechos humanos, y sean atendidos en su situación. Eskatu deiogun Jaunari

 

-         Eukaristia honetan alkartuta gagozan guztion alde: gure gehigikaria albo batera itziz, gosez bizi direnakaz, daukagunetik alkarbanatzen ahalegindu gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari

 

Entzun, Aita, gure otoitza eta emoiguzu Mariak ebanaren antzeko bihotz errukitsua, sufritzen dagozan gure anai eta arreben beharrizanetan arreta jarri eta eurei lagun egiteko konpromisoa hartu daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

OHARRAK

1.- Bake bidean Ziortzara joan etorria. Emon izena autobusean joateko. Azken eguna otsailaren 11an

2.- Datorren eguaztenean garizumea hasten dogu. Herri txikietan hautsak domekaz jarriko dira. 

 

AZKEN AGURRA

 

            Ebanjelioan agertzen jakun Jesus, gaixoak osatzen eta guztiei on egiten ibilten zan. Haregan sinisten dogunok, bere antzera jokatzen ahalegindu gaitezala.

            Salimos comprometidos de esta Eucaristía. Quienes hemos participado de una misma mesa, debemos compartir lo que somos y tenemos, para que a nadie falte el pan da cada día.

 

            "Jainkoaren Ama…"

                                  



URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA

Bakarrik biziko da legenarduna,
oihal txaboletatik urrun.

Levitarren liburutik
(Lb 13, 1-2. 44-46)

    Honan berba egin eutsen Jaunak Moisesi eta Aaroni: «Norbaiti narruazalean handituek, zornadureak edo orbainak urteten badeutse, legenarena lako zauria sortuz, Aaron abadeagana edota haren ondorengoetako abade bategana eroango dabe. Legenarduna da; kutsaturik dago, eta holan autortuko dau abadeak buruan dauan gaitzagaitik.
    Legenak jota dagoanak arropak urratuta eroango ditu, ulea harro eta aurpegia erdi estaldurik, eta "kutsatua, kutsatua!" oihu egingo dau. Gaitzak alde egin arte, kutsatua izango da eta bakarrik biziko da, kanpalekutik aparte».

Erantzun-salmoa
(Sal 31,1-2.5.11)

Zu zaitut ihesleku,
askatasun pozez inguratzen nozu.

Bai dohatsu gaiztakeria parkatu jakona,
hobena estaldu jakona.
Bai dohatsu Jaunak errurik leporatzen ez deutsona,
barrenean iruzurrik ez dauana.

Nire hobena autortu deutsut,
nire errua ezkutatu ez deutsut.
«Autortuko deutsat - esan neban - Jaunari neure gaiztakeria»,
eta Zuk parkatu zeustan nire hobenaren txarkeria.

Poztu zaiteze eta alaitu Jaunagan, zintzoak,
egizue pozez oihu bihotz zuzeneko guztiek.

Izan zaiteze nire antzeko,
ni Kristoren antzeko nazan lez.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 10, 31 - 11, 1)

    Senideok: Nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dana Jainkoaren aintzarako. Ez izan jausibide, ez juduentzat, ez Jentilentzat, ez Jainkoaren eleiz alkartearentzat ere.
    Ni ere guztiei gauza guztietan atsegin emoten ahalegintzen naz, eta ez dot bilatzen neure ona, besteena baino, guztiak salbatu daitezan. Izan zaiteze nire antzeko, ni Kristoren antzeko nazan lez.

Itzi eban lepreak, eta garbi gelditu zan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 1, 40-45)

    Aldi haretan, legenardun bat etorri jakon erreguka Jesusi eta, belaunikaturik, esan eutsan: «Nahi badozu, garbitu naikezu». Jesusek, errukiturik, eskua luzatu eta ikutu egin eban, esanez: «Nahi dot, izan zaitez garbi». Orduan bertan alde egin eutsan legenak, eta garbi gelditu zan.
    Jesusek bialdu egin eban, zorrotz aginduz: «Kontuz gero! Ez esan inori ezer. Baina zoaz, agertu abadeagana eta eskeini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dagien».
    Ha, ostera, urten ebaneko, jazotakoa oihuka iragarten eta zabaltzen hasi zan, eta harrezkero ezin zan Jesus inongo herritan agirian sartu, eta kanpoan gelditzen zan leku bazterretan. Holan ere, edonondik etorkion jentea.