Abenduko izarrak

sábado, 3 de abril de 2021

Azken finala! Final handia!

 


Berba biak batera entzunda, gehienoi, geroxeago jokatuko dan Kopako finala datorku burura. Talde bi alkarren lehian ea nok irabazi eta azpiratu bestea.

Baina gaur beste final handi bat ospatzen dogu, Jesus Biztua, historiaren azkena eta helburua.

 

Futbol finalaren gauza batzuk baliagarriak jakuz fedean ere:

-Entrenamendua, prestaketa, ezin da final handi bat jokatu aurretik domeka askotan jokatu barik. Domeka guztietan, apaltasunez ospatzen dogu Kristoren heriotza eta biztuera, gaur, azken finala, handikiro eta pozarren bere biztuerea.

-Talde lana. Personalismo barik danok ekin taldearen alde.

-Irabazteko fedea, gogoa, ilusinoa. Bandera balkoian. Koloreak bihotzean.

-Harrotasuna, geurea maitatu.

 

Baina badira desbardintasun handi batzuk ere:

-Kristo biztu dalako, txikiak irabazten dau, egiak, ez dau inork zertan galdu behar ezer, heriotza, guzurra eta zapalketak baino.

-Hemen ez dabe jokatzen futbolista milonarioak bakarrik. Partida honetan danok jokatzen dogu, ohean gaixorik, sukaldean edo eskolan beharrean, fabrika eta landetan, arrantzale eta pastoreak, ume, gazte, heldu eta edadetuak, emeak eta harrak, funtzionario, autonomo eta lanbakoak, gutarrak eta bestetarrak, euskaldunak eta etorkinak…

-Kristoren biztuera, historiaren Pazkoa, Jainkoaren doaia da. Gizaki fededunaren DNAn txertatuta dago, bakuna baino eraginkorrago, onerako egiten dogun ahalegina, edozein ahalegin, txikiena ere, ez dala alperrik izango.

 

Ordu bete barru ez dakit nork irabaziko dauan. Baina gaur, orain, fededun eta bihotz oneko gizon emakume guztiok irabazten dogu.  Jainkoa gure alde dago. Egin gaitu eta ez gaitu ahaztu. Kristo Biztu da. Historiak zentzuna dauka. Ez gara bagabundoak, erromesak baino. Badogu helburua. Badogu helmuga. Ez gara alperrik bizi. Aleluia! Zorionak!


 

No hay comentarios: