José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
K.o.
27 edo 28an profeta berezi eta independente bat agertu zen basamortuan, Jordan
inguruan. Zirrara bortitza eragin zuen judu-herrian: lehen kristau-belaunaldiek
Jesusi bidea urratu zion gizontzat eman zuten hura beti.
Haren
mezu guztia oihu batean bil daiteke: «Prestatu
bidea Jaunari, zelaitu hari bidexkak». Hogei menderen ondoren,
Frantzisko aita santua mezu bera ari zaigu hots egiten kristauei: urratu bideak
Jainkoari, itzuli Jesusengana, onartu Ebanjelioa.
Frantziskoren
asmoa garbi dago: «Bila dezagun bide berriak aurkituko dituen Eliza». Ez da
izango gauza erraza. Azken urte hauetan beldurrak zurrundurik bizi izan gara. Aita
santua ez da harritzen: «Berritasunak beldur-pixka bat ematen digu beti,
seguruago sentitzen gara dena kontrolpean badugu, geu baldin bagara geure
bizitza eraikitzen, programatzen eta planifikatzen dutenak». Eta galdera
dagigu, erantzuteko: «Prest al gaude Jainkoaren berritasunak aurkezten dizkigun
bide berrietan ibiltzeko ala beren erantzun-gaitasuna galdua duten egituretan
hesitu nahi dugu?»
Elizako
zenbait sektorek eskatzen dio aita santuari premiazko jotzen dituzten erreforma
desberdinei ekiteko ahalik lasterren. Alabaina, argiro agertu du Frantziskok
bere jarrera: «Batzuek Elizan erreformak espero dituzte eta egiteko eskatzen
didate, eta egin beharreko dira. Baina aldez aurretik jarrerak behar dira
aldatu».
Miresgarria
deritzot aita santuaren buruargitasun ebanjeliko horri. Lehenengo gauza ez da
dekretu erreformatzaileak sinatzea. Lehenik, kristau-elkarteak
konbertsio-jarreran ipini behar dira, eta Elizan jarrera ebanjeliko
oinarrizkoenak itsatsi. Giro horretan bakarrik ekin ahalko zaie, eginkorki eta
ebanjelio-senaz, Elizak premiazko dituen erreformei.
Frantzisko
bera ari zaigu adierazten egunero zein ditugun beharrezko jarrera-aldaketak.
Joan-etorri handiko batzuk nabarmenduko ditut.
Elizaren
erdigunean Jesus ipintzea: «Jesusengana ez daraman Eliza bat Eliza hila izango
litzateke».
Ez
bizitzea Eliza itxi eta autoerreferentzial batean: «Iraganean hesitzen den
Eliza batek saldukeria egiten dio bere nortasunari».
Jainkoak
bere seme-alabentzat duen errukiak eraginik jardutea beti: ez lantzea
«kristautasun lehengoragarri eta legalista bat, dena argi eta seguru nahi
lukeena, ezer aurkitzen ez duela».
Eliza
pobre eta pobreenaren bila ibiltzea. Geure bizitza esperantzan ainguratzea, eta
ez «geure arauetan, geure portaera eklesiastikoetan, geure klerikalismoan».
|
||
|
2 Adviento - A
(Mateo 3,1-12)
(Mateo 3,1-12)
08 de diciembre 2019
No hay comentarios:
Publicar un comentario