José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Askorentzat
gerta liteke harrigarri, urte zibilaren lehen eguna eta Andre Maria Jainkoaren
Amaren festaburua Elizak egun berean ospatzea. Alabaina, esanguratsua da,
Elizak, IV. mendeaz gero, Salbatzailearen jaiotza handikiro ospatu ondoren,
urte berria Mariaren, Salbatzailearen eta gure Amaren, amatasun-babesean ospatu
nahi izatea.
Gaur
egungo kristauok galdegin beharra dugu zer egin dugun Mariaz azken urte
hauetan; izan ere, segur aski pobretu egin dugu geure fedea Maria geure
bizitzatik aparte utziz.
Dudarik
gabe, geure bizipen erlijiosoa garbitzeko eta fede sendoago bat aurkitzeko
gogoak eraginik, alde batera utzi ditugu gehiegikeria erlijioso batzuk, lekuz
kanpoko debozio batzuk, ohitura azaleko eta oker batzuk.
Sasi-mariologia
bat gainditzen saiatu gara, zeinetan, agian, Kristoren ordez Maria jartzen
baikenuen eta Mariaren baitan jartzen baikenituen salbazioa, barkazioa eta
erospena, dudarik gabe haren Semeari zor dizkiogun horiek.
Baldin
eta gure jokabide guztia desbideratzeak zuzentzea eta Maria, Jesu Kristoren Ama
eta Elizaren Ama denez, egiazko lekuan ezartzea izan bada, poztu egin beharko
genuke eta berretsi geure jarrera.
Baina,
horrela gertatu al da zehazki? Ez al gara ahaztu Mariaz, gehiegitxo? Ez al dugu
zokoratu bihotzeko txoko ilun batean, balio gutxikotzat ematen ditugun gauza
batzuen ondoan?
Maria
alde batera uzteak, haren misioaz eta gure bizitzan izan beharko lukeen lekuaz
gehiago sakondu gabe, ez du sekula aberastuko gure kristau-bizipena; aitzitik,
pobretu egingo du. Segur aski, gehiegikeria handiak egin ditugu iraganean;
orain, ordea, geure burua pobretzeko arriskua bizi dugu, geure bizitzatik Maria
erabat baztertuz, Kristoren Ama da Maria.
Baina
haren sabeletik jaio zen Kristo hari hazten joatea zegokion eta anai-arreba
asko bere baitan hartzea, egun batean bere Hitzaz eta bere graziaz biziko ziren
gizon-emakume asko bere baitan hartzea. Gaur egun,
Maria ez da Jesusen Ama bakarrik. Kristo osoaren Ama da. Fededun guztien Ama.
On izango da, urte berria hastean,
geure begiak Mariagana jasoz hastea. Ama baten arduraz eta samurtasunez izango
dugu hura bidelagun egunez egun. Gure fedea eta gure esperantza zainduko ditu. Ez gaitezen
ahaztu Mariaz urtean barna.
| ||
|
Santa María, Madre de Dios - A
(Lucas 2,16-21)
(Lucas 2,16-21)
01 de enero 2020
No hay comentarios:
Publicar un comentario