Abenduko izarrak

viernes, 11 de marzo de 2016

Hogei urte elizaz arduratzen




1996. martxoaren 30ean, Arratiako 13 laiko, formazio luze eta sakon baten ondoren, eliz bidaltzea ospatu eben. Hogei urtez Eleizeaz arduratzen. Gogoratzeko eta ospatzeko eguna.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 5, 1-3a. 5-16 )

Aldi haretan, juduen jai bat ospatzen zan, eta Jesusek Jerusalemera igon eban. Bada Jerusalemen, Ardien Atea dalakoaren ondoan, hebreeraz Betzata deritzon uraska bat, bost aterpe dituana. Aterpeetan gaixo asko egoten zan, lurrean etzunda: itsu, herren eta elbarri.
Bazan han hogeita hamazortzi urtez gaixorik egoan gizon bat. Jesusek, han etzunda ikusi eta aspalditik egoera haretan egoala jakinik, esan eutsan: «Gura al dozu osatu?» Gaixoak erantzun eutsan: «Jauna, ez dot inor ura mugitzean uraskara sartuko nauanik; ni heltzerakoan, besteren batek aurrea hartzen deust». Jesusek esan eutsan: «Jagi, hartu ohatilea eta ibili». Une berean osaturik gelditu zan gizona ohatilea hartu eta ibilten hasi zan.

Ebanjelioan agertu jakun gaizoa legez, mendeetako paralisi baten gaixotik osatuak eta bialduak izan ziran. Bere lurraldean. Caritas, Liturgia eta Familia Pastoraltzako  arloetara.

0. Orritxo bat eskuz esku

Parrokia guztietan zabaldu zan esku orri batek holan azaltzen eban: 

“Ohitura dan bezala urte batzutik hona, gure Eleizako Eguna ospatzeko garaia heltzekotan dagoanean, ospakizun berezi baten barri dakartsuegu.
Geure Eleiza dala esateak, ez deusku hasetu behar. Kristauok, gu geu garelako Eleizea, gure esku hartu eta gaur eguneko gizon-emakumeen zerbitzura jartzeko gero eta ahalegin ugariagoak egin behar ditugu.

Envío Eclesiak izango danaren aurkezpena

Gure munduan, eta nola ez gure eleizan, egoera aldatu dala esateak ez deusku harritzen, gauza jakina da danontzat.
Aldaketa hori argi agertzen da ondoko alderdietan:
-abade kopurua gutxitu egin dala eta
-kristauok eleizan gure tokia berreskuratzen goazela.

Gure Eleizbarrutian azken urteotan kristuak hezitzeko ahaleginaren azken txanpa heldu da dagoeneko. Eta gure Arratiako sektorean, elizan jagokozan hiru atal ezberdinetan prestatu dira gure arteko kristau talde batekoak. Eurei dagokie arduratzea, heziketa fase honen ostean, familia pastoraltza, karityas eta liturgia mailan egingo diran ekintzaz eta beste betebeharrez, gure sektorean.

Hau guztiau Jesusen jarraitzaile guztien zorionerako danez, danok batera ospatzeko batuko gara datorren MARTXOAREN 30-EAN, IGORREN ARRATSALDEKO ZAZPIRETAN.” (Arratiako Eliza, 2. zenbakia, 1996ko martxoa).



1. Iturria

Bizkaiko Eleizearen Batzar Nagusiaren emoitza dogu bialketa hau. Baina izan ebazan bere prezedente edo aurrekoak.
Gizarte eta Eleiz inguruaren azterketaren ostean, abadeen urritasuna izango zala ikusirik, auzo guztiei erantzun bat emon gurean,  sikeran ospakizun duin batzuk eskeintzeko asmoa agertu zan.
Argi egoan proiektua, gauzatzekotan, Arratia mailan izan beharko leukela, parrokiaren mugatik harago.
Ospatzaile talde zabal bat osatu beharra ikusten zan, abade baten laguntzaz.  
Prestakuntza eta trebakuntza talde osoaren batzarretan egin zan, lurraldeko Bikarioaren babespe eta gidaritzapean, gotzaiaren bultzadagaz.
Holan izan ziran bialduak 40 bat ospatzaile.
Esperientzia pilotu legez aurkeztu zan, eta Argia aldizkariak 1988. urtean egindako erreportaje zabal baten, holan deitzen jako. Roberto Unzueta, Josu Agunaga eta Karmen Etxebarriaren adierazpen luzeak datoz, baita jendearen erantzun ezbardinak.


2. Laikoen Heziketa

Batzar Nagusiaren beste emoitza bat.
Eleizbarrutiaren Formazio eskeintza jarraituz, sasoiko formatu ezbardinak erabiliz: 3x3x3, edota 1x2x3.
Hau da, astean behin, ordu bi, hiru urtean. 15 lagun hasi ziran. Hau Arratian bertan egiten zan abade baten laguntzaz. Beste plana Bilbon egiten zan, nahiz eta pertsona gehiagok hasi bik amaitu eben.
Hiru urte. Ez da erreza. Arin esaten da baina formazio horregaz batera familia, lana, eliz ardurak…
Oinarrizko formazio sasoiaren ostean, danontzakoa bardina, espezialidade ezbardinak aukeratzeko ordua etorren. Hor ez egoan jokoan norberaren gustoa bakarrik, Arratiako Eleizaren preminak ere kontuan hartu ziran.
Azkenean hiru arlo aukeratzen dira: Caritas, Liturgia eta Familia Pastoraltza.
Arlo bakoitzean abade laguntzaile bat egotea eskatzen zan, eten bako formazioaz jarraituz.

Eleiz bialtzea egitea onartzen da, Arratiako Elizaren Egun baten, Bikario Nagusiaren aurrean. Baina ez arazo barik:
-Bialketa zer gaitik beste arlo batzutan ez?
-Talde arduradunari edota talde osoari?
-Taldea abade laguntzaile barik geratzea.

1996. urtean gauzatuko da bialketa hau.


3. Bialketa

Pastoral Taldearen 1996. otsailaren 8ko aktan, lehen puntuan, hau irakurri daikegu:


“Envio eclesial” dala ta. Formazio prozesoa amitu dabenak, “bialduak” izango dira. Formazio prozesoa hasi zanean eskualdean lan egiteko izan ziran aukeratuak. Espezialitateak aukeratzerakoan euren gogoa, baina baita eskualdeko beharrizanak kontutan izan ziran. Horren ondorioz, Familia, Karitas eta Liturgia izan ziran aukeratu ziran opzioak. Eskualde mailan lan egiteko. Prestatze lana amaitu ondoren, eskuladeko elizaren egunean “envío eclesial” egitea pentsatu da.
“Envío eclesial” horren sentidua zein dan argituteko Laikoen Formazio Prozesoan erabilitako materialetatik “zati” batzuk irakurri ziran.
Sektoreko ospakizun hori Igorren egitea pentsatu zan, Martiaren 30ean. Gonbidatu parrokia guztietatik ospakizun horretan parte hartzen.

                              
Zazpigarren puntuan aipatzen da “envío eclesial” dala-ta orritxo bat ataratea. Orritxo horretatik atara dogu atariko testua.

Beste zehaztasun gehiago aurkitzen doguz Igorreko Parrokiko Pastoral Batzordearen 169. aktan, 1996.eko martxoaren 21ekoan.

3. puntuan hau irakurri daikegu:


Arratiako Eleizearen eguna, Igorren, martxoaren 30ean, arratsaldeko 7retan ospatuko dogu. Andoni Gerrikaetxebarria, Bikario Nagusia etorriko da.
Aurten, ospakizun horretan, Laiku Hesiketa prozesoa amaitu daben 13ak, hau da, Familia, Liturgia eta Karitas taldekoak, Eleizaren izenean BIALDUAK izango dira.
Gero, beheko lokalean, alkarrekin hartu-emonean jarraitzeko luntxa egongo da.




4. Adibide bat: Familia Pastoraltzako taldearen aurkezpena

FAMILIAKO PASTORALTZAREN AURKEZPENA EGITERA NATORTZUE:

Nortzuk gara?
. Talde hau oraingoz  bost pertsonak osotzen dogu: Lemoako bat, Areatzako bat eta hiru Igorrekok). Hiru urtetan prestatu ondoren, Arratia mailan familia pastoraltzan lan egiteko prest agertzen gara.

Zergaitik aukeratu dogu arlo hau?
Familia giza mailako, kultur mailako eta baita erlijioso mailako baloreak sotzeko eta lantzeko toki apraposa dala uste dogulako. Eta, eleiza mailatik,  arlo honi emon behar litzakion dedikazioa emoten ez jakolako. Orain arte, gehien baten, abadea bakarrik izan da arlo honetan lan egin dauana. Une honetan uste dogu guk, laikook, ere  arlo horretan betebehar haundi bat daukagula. Geure familia bizitzatik, geure bikote-bizitzatik, geure guraso izatetik kristau lez jokatzek  zer eskatzen dauan ikusten laguntzeko. Kontuan eukirik, guk geuk ere uts asko daukaguzala eta benetako kristau familia bat osotzea oso saila dala. Baina gu geure apurtxoa eskeintzeko gertu gagoz.
Gainera ezkontzea dala, seme-alaben bateoa dala, umeen katekesia dala e.a., guraso gazte asko eleiza ingurura hurreratzen dalako.  Eta hurreratze honek posibilitate batzuk emoten ditualako guraso gazte honeikin lan egiteko.

Gure lan honen bidez ze helburu lortu nahi ditugu?
. Sakramentuak eurak behar bezala prestatzen lagundu. Sakrametnuak kristauontzat oso inportanteak dira eta ganoraz ospatu daitezan ahalegindu behar gara.
            . Baina gure helburu nagusiak beste honeik izango litzatekez:
                        - Pertsona horrei euren fede heldutasunera  eroango deutsen bidea egiten                                  lagundu lagundu.
                        - Euren familiak kristau familiak izan daitezan lagundu.
                        - eta kristau alkarteko kide sentidu daitezan animatu.

Gure proiektu zehatza
 Gure konpromisoa, hasiera baten, urte bitarako da. Urte bi honeitan jorratu nahi ditugun arlo biak honeik dira: Euren umeentzat bateoa eskatzera datozen gurasoekin lan egitea eta ezkontzera datozen bikoteekin lan egitea.

Bildurrak eta eskabideak
. Nahiko bildur haundiaz sartzen gara arlo honetan. Izango gara kapaz? Ondo egingo dogu?
            . Taldea osotzea da gure helburua. Norbait talde honetan parte hartzeko prest bazagoze guk pozik hartuko zaituegu.


5. Ahoz aho

Idatzian aurkitu ez doguna, ahoz aho jaso dogu. Ahozko tradizioan sarri gertatzen danez, datu guztiak ez datoz bat.
Nortzuk izan ziran bialduak?
Liturgia arloan: Carmen Etxebarria, M" Tere Pujana, Ana Mª Undagoitia, Irene Uriarte.
Karitas arloan: Mª Tere Aurrekoetxea, Bego Uriarte, Rosa Mari Azurmendi, Maribel Salcedo, Itziar Etxebarria
Familia Pastoraltzan: Argi Beaskoetxea, Itziar Ajuriagoikoa, Avelina Bernaola, Mª Luz Yurrebaso.
Bertan izan zan Bikario Nagusia Andoni Gerrikaetxebarria, Lurralde Bikarioa Roberto Unzueta, eta parrokoa Iñaki Jauregi.
Bialduei ikono bana oparitu jaken oroigarri legez, eta Erramu Eguneko bezpera izan zan.

Hamahiruak andrazkoak, Zeanuri, Dima, Areatza eta Igorrekoak.




6. Konklusio batzuk

Ez luzatzearren:

-Eleizbarruti osoaren mugimenduan sartzen da ekimen hau, Gotzaina buru eta bultzatzaile.
-Formazioa nahi eta nahiezkoa, sakona, luzea.
-Arratiako, eskualdearen preminei begira.
-Pastoral taldea (arlo ezbardinetako ordezkariak eta abadeak: bideak urratu, eragilea…) eta Pastoral Batzordea (lehengoak gehi parrokietako ordezkariak: ebatziak hartzeko..) bereiztu eta koordinatu, aldi berean, osagarri.
-Sinistu eskualdearen balioan, besten aldean ez gehiago, ezta gitxiago.
-Arazoak eskualde mailan funtzionatzen eben arloen ardura laikoek eukelako, eta abade batzuk hori onartu ez.

Dana dala, bere argi eta ilunekaz, 1996. martxoaren 30a gogoratzekoa da eta ospatzekoa, gure Arratiako laikoen arduratze prozeso horretan. Ebanjelioaren ikasle misiolariak, benetan. Ez huts bakoak. Bai sutsuak.

7. Gogoratu eta ospatu

Esker on eta esperantzaz gogoratuko dogu eleiz ekintza bat.

-Arratiako parrokia guztietan, Pazkoako 2. domekan esker oneko meza ospatuz.

-Apirilaren 15an, barikua, iluntzeko 8etan Dimako Parrokian esker oneko otoitzaldia. Ondoren, izena emoten dabenek, afaritxoa.


No hay comentarios: