Abenduko izarrak

domingo, 6 de marzo de 2016

Martxoak 8 Emakumea Beharra Duintasuna Eskubideak Garapen jasangarria

adital argazkia
Asko dago egiteko. Arlo batzuetan, esate baterako hezkuntzan, aurrerapenak izan badira be, oraindik ez dira bardindu emakumeen soldatak eta lan-baldintzak gizonen soldata eta lan-baldintzakaz. Munduan, emakumeek gizonezkoek baino ehuneko 77 inguru gitxiago irabazten dabe eta euren gain izaten da etxeko lanen eta familia erantzukizunen kargarik handiena. Emakume askok eta askok indarkeria jasaten dau edo jasateko arriskuan dago. Eta erabagiak hartzen diran eremuetan, emakumezkoen ordezkaritza urria da.



Guy Ryder LANEko Zuzendari Nagusiak adierazo ebanez: “Ezinbestekoa da belaunaldi honetako eta datorren belaunaldiko emakumeentzako gano-razko lanpostuak sortzea… Eskubide kontua da, hau da emakumeentzako zuzena dana eta beharrezkoa garapen jasangarrirako.


EMAKUMEAK ETA GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUAK (GJH)


Emakumea ateraten da uraren bila eta ordu luzetako bidea egiten dau, eta berak lantzen ditu solo lehorrak familia elikatzeko…

Emakumeak itzi eban bere herrialdea lan onaren eskaintzagaz eta, azkenean, lan sexuala egitera derrigortu eben…

Emakumeak batzen dau, zikloiak bere etxe modukoa eta negozio txikia txikitu ostean, geratzen dana…

Berak irabazten dau bizigarria, berak lantzen dau lurra, bera da irakaslea, sendagilea, enpresaria, ministroa,

“Arriskua eta zapalketa nagusi diran baldintzetan, gizarteetako kanpoal-deetan zokoratuta eta bazterketaren kulturaren biktima bihurtuta bizitzera behartuta dagoan hainbeste emakume behartsuk jasaten dauan egoera mingarrira erakarri gura dot arreta”. Frantzisko A.S.


Munduko biztanleriaren erdia emakumeak eta neskatoak dira. Lehenengo lerroan dagoz eta, gizon eta mutikoakaz alderatuz, eurengan izaten dau eragin gehien pobretasunak, aldaketa klimatikoak, segur-tasun bako elikadurak, osasun arretarik ez izateak eta munduko krisi ekonomikoek Emakumeen ekarpenak eta aitzindaritza funtsezkoak dira konponbidea aurkitzeko.


Nazino Batuetako Estadu Kideek 2015.eko irailaren 25ean onartu ebezan munduko agenda 2030 dalakoari eta Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) begiratu ezkero, proposatutako 17 GJHek emakumeengan eragina dabela ikusi daiteke. Emakumeak eta neskatoak helburu horreetako bakotxa lortzeko funtsezko eragile bihurtu daitekez eta, hain zuzen be, bihurtu egingo dira. 








EMAKUMEEN ESKUAK 

Marta Gomezena
 


Esku sendoa eskobatzen, suari egurra ezartzen.
Esku sendoa maitasunezko gutuna idaztean.

Korapiloak eginez iruten daben,
otoitz egiten daben, emoten daben,
bakartadean ez hilteko
geroa eskatzen daben… eskuak…

Lan egiten dauan esku zaharra,
ehungailuren bati lotua.
Esku esklaboa,
askatasun-dantzaren ikaslea.

Orea egiten daben eskuak,
lurrak emoten deutsenaz gosea moldatzen dabenak.
Joan egiten dan seme-alabaren baten itxaropena
besarkatzen daben eskuak…

Egia erditu daben
emakumeen eskuak.
Kanturen bat txalotzen daben
koloretako eskuak.

Dardarka, izerditan… dagozan eskuak.
Lur, arto eta gatzezko eskuak.
Arima itziz ikutzen daben eskuak.
Odol, haize eta itsasozko eskuak…

Iturria: Bizkaiko Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak argitara emoten dauan AIZU aletxoa

No hay comentarios: