Elizbarrutiaren egunaren giroan ospatzen dogu gaur alkarturik gure
fedea. Esker onez, Jainkoari eskerrak emoteko eguna, gure elizbarrutiagaitik
eta Arratiako Elizagaitik. Uste osoz, Jainkoari eskatzeko sendo hazi dadin gure
Elizbarrutia, ebanjelioaren eta behartsuen zerbitzuan, anaitasunean eta
karismen aniztasuna onartuz.
Aurtengo lema hauxe da: Zenbat bizipen eder, zeuri esker!
Arratiako Eliza martxan badago, zuei esker da, eliztarrak, boluntarioak, zuen
denporea, zuen dirua, zuen otoitza, zuen dohaiak konpartitzen dituzuenei esker.
Elizbarruti Plan Ebanjelizatzailea gureganatuz, hauxe
hartu dogu goiburu hurrengo lau urteotarako: Arratiako Eliza. Ebanjelioaren
ikasle misiolaria (Ebanjelioaren Poza 120).
Lehentasun batzuk ere markatu ditugu:
1.- Gure Eleizea gaztetxoen eta gazteen mundura urten.
2.- Gure parrokiak familia pastorala indartu, familia ospakizunak baino
gehiago.
3.- Caritas indartu, pobreengana urten.
4.- Boluntarioak animatu, formatu, zaindu.
Eleizea eta familia konparatu geinkez.
-Kristau familia bakoitza etxeko Eleizea bihurtu
Gurasoak zuon seme-alabekin eliza txiki
bat osatzen dozue. Zuon seme-alabak, Jainkoaren seme-alaba ere badira. Zuoi
aita eta ama esaten deutsuen legez, Jainkoari ere Aita esaten ikasi dagiela.
Erakutsi egiezue otoitz egiten eta eurekin otoitz egin, zuokin batera sinistu
eta otoitz egin dagiela. Ezin esan “ume, zoaz Mezatara”, esan daiogun “goazen
Mezatara”. Aitita-amamak egiten dozuen lana horretan, benetan txalogarria da.
Ekin, ez etsi!
Arratiako Andra Mariaren altzoan izten
doguz gure elizaren itxaropen eta beharrizanak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario