Páginas

viernes, 13 de noviembre de 2015

Arratiako Eliza. Ebanjelioaren ikasle misiolaria (Ebanjelioaren Poza 120)



Elizbarrutiaren egunaren giroan ospatzen dogu gaur alkarturik gure fedea. Esker onez, Jainkoari eskerrak emoteko eguna, gure elizbarrutiagaitik eta Arratiako Elizagaitik. Uste osoz, Jainkoari eskatzeko sendo hazi dadin gure Elizbarrutia, ebanjelioaren eta behartsuen zerbitzuan, anaitasunean eta karismen aniztasuna onartuz.

Aurtengo lema hauxe da: Zenbat bizipen eder, zeuri esker! Arratiako Eliza martxan badago, zuei esker da, eliztarrak, boluntarioak, zuen denporea, zuen dirua, zuen otoitza, zuen dohaiak konpartitzen dituzuenei esker.

Elizbarruti Plan Ebanjelizatzailea gureganatuz, hauxe hartu dogu goiburu hurrengo lau urteotarako: Arratiako Eliza. Ebanjelioaren ikasle misiolaria (Ebanjelioaren Poza 120).




Lehentasun batzuk ere markatu ditugu:


1.- Gure Eleizea gaztetxoen eta gazteen mundura urten.

2.- Gure parrokiak familia pastorala indartu, familia ospakizunak baino gehiago.

3.- Caritas indartu, pobreengana urten.

4.- Boluntarioak animatu, formatu, zaindu.
             
          
         Eleizea eta familia konparatu geinkez.


-Kristau familia bakoitza etxeko Eleizea bihurtu


         Gurasoak zuon seme-alabekin eliza txiki bat osatzen dozue. Zuon seme-alabak, Jainkoaren seme-alaba ere badira. Zuoi aita eta ama esaten deutsuen legez, Jainkoari ere Aita esaten ikasi dagiela. Erakutsi egiezue otoitz egiten eta eurekin otoitz egin, zuokin batera sinistu eta otoitz egin dagiela. Ezin esan “ume, zoaz Mezatara”, esan daiogun “goazen Mezatara”. Aitita-amamak egiten dozuen lana horretan, benetan txalogarria da. Ekin, ez etsi! 


         Arratiako Andra Mariaren altzoan izten doguz gure elizaren itxaropen eta beharrizanak. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario