Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren atal barri bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana irailari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. Oraingoan idibatearen ingurukoak, Iraileko Andra Mariaren jaiotze Jaiak eta San Migel. Eskerrik asko Manu!
Más artículos de la serie Urtaro clic aquí.
IRAILA,
GAROILA, AGORRILA
Naturaren
emoitzak agortuz datoz eta euren artean basoko ida edo irak orbeltzen beste
zuhaitz hostoerorkorretako orrien antzera.
Sasoi
honetarik aurrera, orbela batu, idak ebagi, meta edo idapiloak egin eta
abarretan ziarduten gure aurrekoek. Helburua, satsa lortzeko aurre-lanak
egitea.
Gaur egun,
lurrerako abonu edo ongarri kimikoak nagusitu jakuz eta abonuez trataturiko
lurrak erosi ere egiten dira zertarako hartarako.
Baina
lehenago, gure baserrietan, satsa zen abonu bakarra eta hori lortzeko
oinarrizko ekintza bihurtu zen idebate, azpigarri batze eta abar guztia.
Esaera
zaharrak dinosku: “ sats bako ereitzea eta diru bako ezkontzea berdinak”. Eta
hala izaten ei da, lurrak satsa eta gizakiak bizitzeko lain diru beharrezko
duen bezalaxe.
Basoetako
ida, orbel eta azpigarria korta-ganaduei azpiak egiteko erabiltzen ziran.
Azpigarriok sats egin ahala atara egiten ziran kanpora eta sats-piloak egin,
fermentatu eta behar zanerako prest eukiteko.
Labrantza
lurretarako erabiltzen ez zan satsa, landetan zabaltzen zan belartzak lortzeko.
Chileko
nitratoa edo txori-satsa lehenengo eta gero abonu kimikoak etorri ahala,
desagertzen joan da lan neketsu hau eta gaur egun korta modernoei esker, ia-ia
satsik egin ere ez da egiten. Nolako aldaketa!
IDEBATEAK HERRI-BASOETAN
Etxagunek
euren basoak zituzten satsgaietarako baina errentadoreak ez, ugazabak emon ezik
bere basoetakoa.
Baina, ia
herri guztietan dagoz herri-basoak edo komunalak, eta horrelako danetan, ida
garaian banaketa egiten zan. Nola? Ikusi daigun Arratiako ohitura hau:
Udaletxeak
baso arloak izendatzen ebazan eta herriko plazan alkartu interesatu guztiak,
errentadore zein etxagun.
Iraileko
egun bat aukeratzen zan eta agintariak adarra joten ebanean, danak hasten ziran
galapan basoko arloa harrapatzeko. Igitaia lehenengo sartzen ebanarentzat
izaten zan ha arloa. Eta, jakina, nor nagusi? Hanka bizkorrak zituena eta
esaerak dinoskunez, ezeukia zer dan dakiena bizkorrago ibiltzen ei da eta
etxagun asko bekoki astunduta ikusten ei ziran errentoreen bizkortasunaren
aurrean.
Behar astun
honen ondoan jai ospetsuak ere badagoz hilabete honetan. Aipatu dagiguzan
batzuk:
SANDONIAK
EDO ANDOLIN DEUNA
Irailaren
bian hasita, herri askotan ospatzen dira jaiok baina urteak joan urteak etorri
herri batzuk entzutetsuago egin jakuz, esate baterako Lekeitio, bertoko antzar
joko edo “ antzarrada” kontutan hartzen badogu. Igorren be badauka bere ermitea
santu honek.
AMA BIRJINAREN JAIOTZA - OSPAKIZUNAK
Irailaren zortzian, Ama Birjinaren jaiotza ospatzen da hainbat eta
hainbat herritan, Lemoan eta Artean lekuko.
Bizkaian, Urduña gainean, hantxe daukagu Antiguako Ama Euskal Herriari
begira.
Txiki txikitatik ezagutzen izan dogu jai honen berri etxeko
supazterretan abestu egiten euskuelako abesti hau:
“ Arre-arre mandako
bihar Urduñarako
handik zer ekarriko
zapata ta garriko,
eraztun bat eriko!”.
ARANTZAZUKO AMABIRJINA
Irailaren bederatzian ospatzen da Arantzazuko Amabirjinaren egun handia.
Oñatetik Urbiarako bidean, hantxe daukagu Frantziskotarren egoitza
ederra, inon ederrik bada.
Sineskerak dioskunez, artzaitxo bati agertu omen zitzaion Amabirjina
arantza baten gainean. Agerpenean, baseliza txiki txiki bat egiteko agindu ei eutson
eta hasieran hasierakoa eta gaur gaurkoa Arantzazu Euskal Herri osoko
erreferentzia bihurtu jaku, bai sinismen eta bai kultura leku. Gogoratu dagigun
abesti eder hau:
“ Zuk zer dezu Arantzazu?
amets kabi, otoitz leku,
Euskal Herria oso osorik
kantari jartzen dakizu.
Izena bera Arantzazu
kantu ederrena dezu
hitz bakar hori mintza orduko
kantari jartzen gaituzu”.
UDAGOIENA
EDO UDAZKENA
Ospakizunak
ospakizun, urteko egutegia aurrera doa eta irailaren 21ean udagoien edo
udazkeneko ekinozioan sartzen gara.
UDAGOIENA
EDO UDAZKENEKO ESAERAK
1-.
Udagoieneko loreak indar gutxi
2-.
Udazkeneko loreak fruta gutxi
3-.
Udazkenean uso pasea izateko, aurrena txoriak pasa behar.
4-. Udagoienean batzeko aurretik egin behar.
5-. Udazkenean orbela lurrean.
UDAZKENEKO EKINTZAK
Etimologiara bagoz, euskaldunok UDA erroa hiru urtaro edo estaziotarako
darabilgu: UDAberri, UDA eta UDAgoien edo azken, NEGUrekin kontrajarriz. Hots,
udaberrian natura berpiztu, udan garatu eta udagoienean heldu egiten da.
Esaera zahar batek diosku ,
“udagoienean batzeko, aurretik egin behar”.
Egia
esan, Euskal Herrian, udan bertan hasten dira batzen, garia eta abarrak baina
gainetiko uztak udagoienean zehar.
Naturaren
zikloko lau aroak hartuz, beharbada, udazkena dogu ozpakizun aldetik urriena,
uda eta neguaren arteko zubia delako.
Baina,
baserri mundura bagoaz, pisu handiko estazioa dugu nekazaritza eta artzaintzan,
itsasoa ahaztu gabe.
Euskal
Herriko baserrietan, udagoiena uztaroa da. Urtean zehar ereindako hazien eta
fruta-arbolen frutuak batzeko sasoia dogu. Horra hor, laboreak, linua, artoa,
mahatsa, sagarra-madariak, gaztaina, intxaurrak, hurrak eta abar luze bat.
Uzta batze
horrek, beste hainbat ekintza ekarriko ditu, hala nola, gari eta artoaren
prozesua, galburu edo eta artaburutik hasi eta urun egin arte, linuaren lanak
eta penak, mahats eta sagarrarekin egiten dan ardo, txakolin edo sagardoa etab.
Urtean
zehar hazi eta loditutako abere batzuk ere txarriki edo zezin gatzituetarako
aukeratzen dira negurako jaki bezala.
Ganbaretan,
sagarrak, intxaurrak, hurrak, indabak, gaztainak, madariak eta abar gorde
egiten dira etxekoen beharrizanak betetzeko.
Udagoienean,
uzta batu bakarrik ez, hurrengo urterako ere pentsatu behar da eta horretarako
hurrengo urteari begira hazirik onenak aukeratu eta hazitarako gordetzen dira,
hazeguna heltzen danean ereiteko, batzuk sabi edo mintegietan lehenengo,
piper-tomateak esaterako, gero ernaro on
baten ostean ortuetan landatzeko eta beste batzuk zuzenean lur landuetan,
gari-artoak adibidez.
Aipatu
ditugun ekintzak, txandakatzen joango gara udagoieneko hiruhilabeteotan zehar.
HURRAK ETA
INTXAURRAK
Gaur egun,
era guztietako gozokiak ditugu edozein lekutan, baina lehenago, gure
baserrietan ez zegoen holakorik eta hur-intxaurrak ziran nagusi gabonetako
intxaursaltsa zein urtean zeharko
agilando guztietarako.
Horrexegatik,
udagoienean, batu egiten ziren fruitu sikuok eta gorde artza, zakuto edo
otzaretan.
“ Umeak
Madrilen ere ume” dinosku esaerak eta holantxe
izaten zan, eta deskuidatuz gero, fruituok zoruratu ahala jan egiten ziran. Horregaitik,
mehatxupean eukiten ebezen umeak zein bat ere barik geratu.
GAZTAINAREN
KULTURA
Euskal
Herrian, artoa eta garia nagusitzen hasi arte, gaztaina, janari garrantzitsua
izan da gure baserrietan.
Gaztaina
izena latinetik datorkigu eta badirudi erromatarrak akarritakoa dela nahiz eta
gero gaztaina mota bakoitzak euskal izena hartu: esaterako: edadegeak,
saldaimentuak, lopetxak, ataloak, mentugorriak etab.
Udagoienean,
gaztainondoa eratzi egiten zan fartika edo baranda batekin. Behin kirikiñoak
lurrera bota ondoren, batu egiten ziran eta kirikinisuetan gorde edo eta etxera
eroan.
Kirikinusiak
harrizko edo zurezko hesiak ziran eta hesparruok kirikinoz betetzen ziran eta
gero tapatu zein ganaduren batek jan.
Denborarekin,
kirikiñoak usteldu egiten ziran eta errezago apartatzen ziran gaztaina garauak,
jateko zein saltzeko.
Gaztainak,
danborilean erreta zein lapikoan egosita jaten ziran, afarian batez ere.
Fruituaz
kanpo, gaztainondoak zur preziatua ematen izan deusku, oholak, etxegintza zein
altzarietarako, zurmitzak otzara, zaran eta abarretarako, egurra ikazgintza edo
surterako etab.
Urteak joan
urteak etorri, gaztainari gaixotasuna etorri jakon eta arazo horrek
apurka-apurka azkena emon eutsn kultura honi.
Baina
euskaldunon herri zaharra bizia danez, gaztaina galdu ahala beste landare mota
batzuk landatzen hasi zan.
Garrantzitsuena
pinua izan zen. Besteak beste, Mario Adan de Yarza (Bilbo,1846-1920) nagusitu
zen basoak barritzean. Koniferak ekarri ebazan kanpotik, batez ere “ pinus
insignis” eta hemen landatzen hasi.
Pinu mota
honek, iritziak iritzi, beste mundu baten sartu gaitu: Papelera, zerrategi eta
abarretan.
Pinu mota
honen landatzetik botatzerainoko batazbestekoa berrogei urtekoa da. Landatu eta
urte batzuetara entresakak egiten dira eta apeak papeleratara eraman papela
egiteko. Enborra loditzen danean, oholerako balio du eta zerrategietan egiten
da lan hori behar den gauzetan aplikatzeko.
Guzti
honek, baserrietako etxagunen ekonomiari bultzada bat emon deutso eta
belaunaldiz belaunaldi probetxua atara.
Gaztainaren
kultura atzean geratu jaku eta atzerago joanda, mitoetaraino heltzen gara. Ikus
dezagun, Perutxu bizkorrak nola asmatu omen zuen trontza jentilen esanetarik
gaztaina orrira begiratuta: Aikomen!
PERUTXU,
JENTILAK ETA BURDINGINTZA
1
Jentil
artean oso erreza
ei zen burdina lantzea
hori zen behintzat bai Perutxuren
ta
herritarren ustea
lehenengotan
garia eta
gero
errota lortzea
herritarrentzat
izan omen zen
bizi
aurrerapidea,
hurrengo
baten jentil ola bat
lortu
zuten sorostea
ikasiz
nola egiten zuten
burdinaren
soldatzea
horretarako behar zelako
buztina edo area.
2
Jentil
guztiak oso haserre
zeuden
baso ta mendian
eta ostera pozez beterik
Perutxu eta, herrian
baina
tresna bat ikusten zuten
han
jentilen pagadian
trontza
luzea hara ta hona
pagoaren
ipurdian,
bota
ta bota pago garraztak
euren
ingurumarian
Perutxu
eta ohartu ziren
aurrerapide
handian
eta
sorosten ibili ziren
gaueroko ilargian.
3
Sorostu
arren ibili ziren
gura
eta ezinean
eta
Perutxu oinarritu zen
herri
zuhurtasunean,
ola
gizon bat bialdu zuen
udako
egun batean
esanaz
trontza sortua dela
olagizonen
artean,
hori
entzunik jentil guztiak
jarri
ziren ezetzean
esanaz
hori ezina zela
eurekandik
apartean
gaztañorria
behar zelako
trontzaginak
egitean.
4
Perutxuk
eta gaztañorria
laster
egin zuten hartu
eta
haginak nola zituen
berehala
begiztatu,
olara
joan eta trontza bat
egin
zutenean sortu
pagadui
baten badaezpada
egin
zuten konprobatu,
aurrerakuntza
handia zela
ziren
denak konturatu
baina
mendian jentil guztiak
egin
ziren haserretu
eta
birritan pentsatu gabe
iluntzean
herriratu.
5
Perutxu
eta, lotan zeudela
agertu
zen ilargia
eta
jentilak olara sartuz
egin
zuten fetxoria
trontzari
guztiz oker okertu
haginadura
guztia,
arin
ikusi zuten herrian
iritsiz
egunsentia
jentilak
gabaz maltzurkeriaz
egindako
okerkeria,
baina
begira norainokoa
izan
zen ha miraria
trontza
berriaz nagusitu zen
Perutxutarren
herria.
&
Mendi
altura aldatza
loreak
ere arantza
lur
honetako bizibidean
ez
baztertu esperantza.
MIGEL
GOIANGERU DEUNA
Irailaren
29an ospatzen da hau jai hau eta hainbat herritan egin ere. Besteak beste, hiru
leku esanguratsu hartuko ditugu: bata
Aralarrekoa, Nafarroan, bestea
Erñozarrekoa, Bizkaiko Santimamiñe gainean dagoena eta hirugarrena Iurretakoa,
Durangori deutsala.
Hiruak
ditugu leku mitikoak eta zer egokiagorik bateko eta besteko mitoren bat
kontatzea baino.
Ereñozarreko
ermitara bidean, haitzean, berezko hiru eskilara aurkitzen dira eta herritarren
ustez, San Migelen hiru pausuak ei dira deabruari ihes egite ordukoak.
ARALARREKO HERENSUGEA
“ Behinola, San Migelen eleiza dagoen mendi tontorrean, herensuge bat
bizi omen zen eta herrira joaten zen bakoitzean deskalabruak egiten omen
zituen.
Horretara,
herriak, herenzugea aplakatzeko, egunean pertsona bat ematea pentsatu zuen.
Egun
batean, neska bati tokatu zitzaion herensugeren zain egotea. Ha neskatoa
itxaroten zegoela, penitentzia betatuten zegoen Goñi zalduna hurreratu zitzaion
bere katea luze batetik lotuta zeuzkan burdinazko oinetako eta guzti, eta
etxera joateko agindu zion neskatoari.
Handik
lasterrera, deabrua agertu zitzaion Goñiri gizon feturan eta badiotso:
-Burdinazko
oinetakootatik irtetzeko, zeure gorozkiekin igurtzi beharko dituzu oinak.
Halaxe egin
zuen eta libratu ere bai katea narraz eraman arren. Herensugea etorri zenean,
Goñiren katea irentsiten hasi zen eta beragana hurbildu zenean:
- San
Migel, lagundu! - deiadarka hasi zen.
Esaten da,
zeruan entzun egin zirela berbok eta batenbatek esan ere egin ziola San Migeli:
-Mundutik
deika dauzkazu, zoaz!
-Bakarriz
ez, erantzun omen zuen San Migelek-, Jaungoikoa buru gainean dudala joango naiz
joatekotan.
Halaxe egin
omen zuen eta San Migelek bere ezpata zorrotzarekin burua egabi omen zion
herensugeari eta katea Goñiri.
Gerora,
hantxe bertan egin omen zen San Migel eleiza, gaur egunetan ere entzute
handikoa.”
“ AITA SAN
MIGEL “ IURRETAKO EZPATADANTZA
Herrian
zein dantzarien artean erabiltzen da kopla nagusi hau, letra ez danean, soinua
edo biak batera. Horra hor:
“ Aita San
Migel Iurretako
zeru altuko
lorie ( gloria)
agure
zaharra dantzan ibili
hak eiten
jozak barriek”.
SAN MIGEL
HERRI ABESTIA
R.M. Azkuek
batu euskn abesti hau bere “ Cancionero Popular Vasco “ bilduma ederrean:
“ San Migel dogu geure patroia
jarraitu ondo berari
zapalduteko zintzo burua
infernuko dragoiari
mundu (h)onetan egin eztaigun
sekula gatxik iñori”
“ Izanik aldi atan
zeruko jentea
alde bat guztiz ona
bestea deungea
esetsi gogor batek
birrindurik Luzifer
geratu zan kapitan
zeruan San
Migel”.
BASO ETA
GAINETIKO ZUHAITZAK
Udagoienean,
gure Amalurtarrak baso eta inguruko zuhaitzei begira egozen. Zuhaitz bakoitzak
bere funtzioa bete eta betetzen dau
euskal gizartean eta hona hemen kopla-kantuz euretariko batzuen aipamena:
EUSKALDUNA
ZUHAITZEI KANTUKA
1-.
Oinarri
sendoan haitza
basoan
zutik zuhaitza,
gizakiontzat
babes lekua
gure betiko
haritza.
2-.
Lur
goienean iparra
zeru altuan
izarra,
basoan eta
etxe ondoan
gizonen
lagun lizarra.
3-.
Haziaren
ernaroa
lur onean
oparoa,
Euskal Herriko gure basoan
beti emankor pagoa.
4-.
Ur artean
ugartea
arbolatsu
basartea,
euskaldunontzat
batzar lekua
orri
iraunkor artea.
5-.
Basaloreen
usaina
gozoa eta
bikaina,
janari eta egurtarako
horra hor gure gaztaina.
6-.
Piperraren
azal fina
batzuetan
pipermina,
pozoitarako erabili da
gure basoko hagina.
7-.
Gauean zerua baltza
diz-diz keinuka izartza,
errekaldean
erne ta hazten
bihotzik ez
duen haltza.
8-.
Berdea zuhaitz orria
lurpeko lurra gorria,
barrutirako hesi bizia
arantzazko elorria.
9-.
Izotzetik
ura hotza
gari
lastotik ahotza
etxe ondoan beti presente
sinbolozko ereinotza.
10-.
Lorez beterik maiatza
lorerik lore erletza,
lorera
lehen datozen biak
otea eta
saratsa.
11-.
Mahatsondotik
ardoa
sagarretik
sagardoa,
fruta
landarez beterik dago
gizakiaren
soloa.
12-.
Baso-zuhaitzak
egurra
pago-haritzak
ezkurra,
gizakiaren
etxe ondoan
hurritza
eta intxaurra.
IRAILEKO ESAERAK
1-. Iraila,
udaren buztana eta neguaren hastapena
2-.
Iraileko euria, berrogei eguneko euria
3-. Iraileko euriak mahasduia ondu
4-. Agorrila idaila
5-.
Garoilak neguari keinu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario