Abenduko izarrak

martes, 20 de septiembre de 2022

Urtean zeharreko 26. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.




                             

                              

                                URTEAN    ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA – C

«Pastoral ikasturtearen hasiera, Caritasen eta parrokien kanpaina eta Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna»

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

 

             Eukaristia ospatzeak gure lagunurkoagaz konprometitzea eskatzen dau. Ezin daitekeena da, orain mahai baten inguruan batu eta gero gure senideen arazo eta beharrizanagaz kezkatu barik bizitzea.

 

 Asteburu honetan Pastoral ikasturte barria hastean, Bizkaiko elizak 3 ekintza ditu:

-   Eleizbarrutiko seigarren Ebanjelizatze Egitasmoaren hasiera. Egitasmoak dei egiten deusku edonon egonda be lekukotasuna –testigantza- emon behar dogula, Jaunagaz egonda beronek emoten deutsalako indarra lekukotasun horri.

 

-   Caritasen eta parrokien kanpaina bateratua: “Alkarregaz bidea egitea” azpimarratuz.

 

-   Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna be gaur ospatzen dogu. “Etorkizuna etorkin eta errefuxiatuakaz batera eraiki” goiburua aukeratu dau Frantzisko Aita Santuak, guztioi dagokigun eta guztiok gauzatu behar dogun konpromisoa nabarmenduz, horixe da-ta Jainkoaren egitasmoa, inor kanpoan izten ez dauana.

           

            Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari

“Bizkai elizan seigarren plana

gura dogu martxan jarri:

kanta bizitza eta ospatu,

Barri Ona iragarri.

Emon deogun, danon artean,

kolore, balore barri,

eta Jesusen bide beretik

zerbitzatu pobreari!”

           


 

DAMU-OTOITZA  

 

            Bere ahalmena errukia izaten eta parkatzen agertzen deuskun Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, zapalduen alde jarten zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, gose diranei jaten emoten deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, kateatuak askatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Am 6, 1a. 4-7:

            Aurreko Domekan lez, gaur ere Amos profeteak berba gogorrakin salatzen ditu bere aldiko aberatsen larregikeriak. Berba horreek gaur geuri zuzentzen jakuz.

 

Erantzun-Salmoa:  145. salmoa

Salmo honetan abestu deiogun gure Jainkoari, pobreen alde agertzen dalako eta eurak salbatzeko asmoa agertzen daualako

         " Pozaren pozez..."

 

 

 

 

1 Tm 6, 11-16:

            San Paulo konturatzen da bere bizia gastetan doala. Eta bere ikasle eta lagun Timoteori sinismenaren burrukan gogor egin dagiala eskatzen deutso. Haren berbak guretzat ere dei bat dira.

 

Lk 16, 19-31:

            Ebanjelioan, Jesusek parabola bat kontauko deusku eta emon nahi deuskun irakatsia argia da: mundu honetako aberastasunak, sarritan, salbamena lortzeko eragozpen eta oztopo dirala.

 

            Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Zabaldu deioguzan geure bihotzak eta agertu geure kezkak, behartsuak maite dituan Jaungoikoari:

 

-   Eleizaren alde. Bizkaian erromes doan Eleizak ikasle eta misiolarien alkarte lez hazteko bitarteko lez hartu daiala Ebanjelizatze-egitasmoa. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-    Caritasek, bazterketaren biktima diranentzat, duintasun eta eskubideak autortzen dituan gizarte eredu baten alde eten barik jokatu dagian. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-   Etorkin eta errefuxiatuen alde. Euren etorrera aberastasun-iturritzat hartu daigun, euren ekarpena –lana, sakrifizioa, gaztetasuna, gogo bizia aberasgarri gure alkarteetarako. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-    Ospakizun honetan alkartuta gagozanon alde: gure bihotzetatik gorrotoak eta ikusi-      ezinak desagertu daitezan eta geure ondasunak behartsuekin alkarbanatzen jakin dagigun. Eskatu deiogun Jaunari

 

            Aita ona, zagoz gurekin eta entzun gure eskariak. Zure ahalmenez barritu egizuz gure bizitzak, zure borondatea bete daiten munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

DIRU ESKABIDEA

            Ondasunak banatzeak alkartearen senide-senaren eta bizitasunaren adierazpen izan behar dau. Gaur batu daiten dirua  Caritasen eta alkarte honen esku itziko da. Eskerrik asko

 

JAUNARTZE OSTEKO ISILTASUNEAN (Frantzisko aita santuaren otoitza)

 

Jauna, itxaropen-sortzaile izan gaitezala,

iluntasuna dan lekuan zure argia zabaldu daigun,

eta etsipenaren ordez etorkizunean konfiantza sustatu daigun.

 

Jauna, zure zuzentasunaren bitarteko izan gaitezala, bazterketaren gainetik senidetasuna loratu daiten, eta diru-gosearen gainetik alkartasuna.

 

Jauna, zure Erreinuaren eraikitzaile izan gaitezala,

etorkin eta errefuxiatuakaz

eta kanpoaldeetan bizi diran guztiakaz batera.

 

Jauna, nebarreba lez bizitzea zein ederra dan ikasi daigula. Amen

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, elizatik urtetean ez daigula ahaztu munduan hainbat pertsona duintasun barik bizi dirala eta egoera horren aurka jokatu behar dogula, alkarturik eta Jaungoikoagan ustea jarrita.

 

Abestia: Abestia: Goazen alkarturik biztuta fedea,

argitan zabalik, maitasun bidea.

 

Zuzentasunez egin dagigun

maitasun bide zabal argia,

gure artean lagunduz beti,

emonez eskua ta ogia.









                                


URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - C

«Inicio del curso pastoral, Campaña de Cáritas y parroquias

y Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado»

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi:

 

             Eukaristia ospatzeak gure lagunurkoagaz konprometitzea eskatzen dau. Ezin daitekeena da, orain mahai baten inguruan batu eta gero gure senideen arazo eta beharrizanagaz kezkatu barik bizitzea.

 

            Este fin de semana la Iglesia de Bizkaia que inicia el curso pastoral, celebra tres jornadas importantes:

 

-   Puesta en marcha del sexto Plan Diocesano de Evangelización, que nos invita a dar testimonio allí donde estamos – LEKUANLEKUKO -  porque estamos con el Señor del que le viene la fuerza a nuestro testimonio.

 

-   La campaña conjunta de Cáritas y las parroquias. Se trata de "caminar juntos" desde la diversidad de personas e iniciativas que conformamos la comunidad cristiana en Bizkaia.

 

-    Hoy es también la Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado. “Construir el futuro con los migrantes y los refugiados” es el lema elegido por el Papa Francisco.

 

            Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

“Bizkai elizan seigarren plana

gura dogu martxan jarri:

kanta bizitza eta ospatu,

Barri Ona iragarri.

Emon deogun, danon artean,

kolore, balore barri,

eta Jesusen bide beretik

zerbitzatu pobreari!”

           


 

DAMU-OTOITZA

            Bere ahalmena errukia izaten eta parkatzen agertzen deuskun Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, zapalduen alde jarten zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, gose diranei jaten emoten deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, kateatuak askatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Am 6, 1a. 4-7:

 

            Aurreko Domekan lez, gaur ere Amos profeteak berba gogorrakin salatzen ditu bere aldiko aberatsen larregikeriak. Berba horreek gaur geuri zuzentzen jakuz.

            Las palabras del profeta Amós, son palabras duras, fuertes, claras. El manifiesta lo que Dios Yahvé  piensa sobre los pobres y los ricos. Escuchemos el mensaje del profeta.

 

 

 

 

 

Erantzun-Salmoa:  145. Salmoa

 

            Salmo honetan abestu deiogun gure Jainkoari, pobreen alde agertzen dalako eta eurak salbatzeko asmoa agertzen daualako

            Cantemos en este salmo, el amor de Dios por los pobres y abandonados, a los que quiere salvar con amor de Padre.

            "Pozaren pozez..."

 

1 Tm 6, 11-16:

 

            San Paulo konturatzen da bere bizia gastetan doala. Eta bere ikasle eta lagun Timoteori sinismenaren burrukan gogor egin dagiala eskatzen deutso. Haren berbak guretzat ere dei bat dira.

            Al término de su vida, Pablo escribe a su discípulo Timoteo. Su exhortación sirve también para nosotros.

 

Lk 16, 19-31:

 

            Ebanjelioan, Jesusek parabola bat kontauko deusku eta emon nahi deuskun irakatsia argia da: mundu honetako aberastasunak, sarritan, salbamena lortzeko eragozpen eta oztopo dirala.

            La parábola del evangelio nos invita a la reflexión: Dios Padre tiene predilección por los más pobres y sencillos.

            Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Zabaldu deioguzan geure bihotzak eta agertu geure kezkak, behartsuak maite dituan Jaungoikoari:

 

        - Eleizaren alde. Bizkaian erromes doan Eleizak ikasle eta misiolarien alkarte lez hazteko bitarteko lez hartu daiala Ebanjelizatze-egitasmoa. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Que Cáritas no se canse nunca de trabajar por un modelo social en el que se plante cara a la indiferencia y se reconozcan la dignidad  y los derechos de quienes son víctimas de cualquier discriminación. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Que no nos conformemos con dar limosna, sino más bien seamos capaces de compartir lo que somos  y  tenemos,  esforzándonos por hacer un mundo más justo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Ospakizun honetan alkartuta gagozanon alde: gure bihotzetatik gorrotoak eta ikusi-       ezinak desagertu daitezan eta geure ondasunak behartsuekin alkarbanatzen jakin dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Aita ona, zagoz gurekin eta entzun gure eskariak. Zure ahalmenez barritu egizuz gure bizitzak, zure borondatea bete daiten munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

DIRU ESKABIDEA

 

La comunión de bienes debe ser expresión fraterna y signo de vitalidad de la comunidad. La colecta de hoy será destinada a Cáritas  y a las necesidades de esta comunidad. Gracias por vuestra solidaridad.

 

EN EL SILENCIO DESPUÉS DE LA COMUNIÓN (oración del papa Francisco)

 

Señor, haznos portadores de esperanza, para que donde haya oscuridad reine tu luz,

y donde haya resignación renazca la confianza en el futuro.

 

 Señor, haznos instrumentos de tu justicia, para que donde haya exclusión, florezca la fraternidad, y donde haya codicia, florezca la comunión.

 

Señor, haznos constructores de tu Reino junto con los migrantes y los refugiados                     y con todos los habitantes de las periferias.

 

Señor, haz que aprendamos cuán bello es vivir como hermanos y hermanas. Amén

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, elizatik urtetean ez daigula ahaztu munduan hainbat pertsona duintasun barik bizi dirala eta egoera horren aurka jokatu behar dogula, alkarturik eta Jaungoikoagan ustea jarrita.

 

            Agradezcamos el amor del Padre y vivamos siempre ese amor. Que no nos esclavice el deseo de poseer. Esforcémonos por hacer un mundo más justo, unidos como hermanos.

            Recibamos la bendición de Dios.

 

Abestia: Goazen alkarturik biztuta fedea,

argitan zabalik, maitasun bidea.

 

Zuzentasunez egin dagigun

maitasun bide zabal argia,

gure artean lagunduz beti,

emonez eskua ta ogia.






URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA ‑ C


      Amos Profetaren liburutik (Am 6, 1a. 4‑7)

      Hauxe dino Jaungoiko Ahalguztidunak:
zoritxarrekoak, euren ustea Sionen daukenak;
eta Samariako mendiaz fidatzen diranak.
      Marfilezko zizailuetan etzuten dira,
euren oheetan luze eta nagi;
artaldeko bildotsak
eta kortako zekorrak jaten dabez;
zitara‑soinuaz bertso kantari,
Dabid lez, soinu barriak asmatzen;
ardaoa ontzi handietan edaten,
eta oliorik bikainenaz euren buruak igurzten;
ez dauke Joseren hondamendiaren kezkarik.
      Horregaitik, atzerrira eroango dabez,
erbestetu guztien aurretik;
Holantxe amaituko da mozkor‑ontzien jaia».     

Erantzun-salmoa        Sal 145, 6-10


Jaunaren Hitza gure argia...
edo
 Goratu egizu Jauna, ene barrua.
     
      Leiala da betieren beti,
emoten deutse eskubidea zapalduei,
ogia gose diranei.
      Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Okertuta dagozanak Jaunak ditu zutunik jarten,
 zintzoak Jaunak ditu maitatzen.
      Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
gaiztoen asmoak eragozten.
      Errege izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan.

      San Paulo Apostoluak Timoteori (1 Tm. 6, 11‑16)

      Anaia maite hori: Zuk, Jaungoikoaren gizon horrek, bilatu egizu zuzenbidea, erlejinoa, sinismena, maitasuna, iraupena, gozotasuna. Ekin sinismenaren borrokeari, heldu betiko bizitzeari, horretarakoxe deitua zagozalako, eta horren autormen bikaina egin dozu, testigu askoren aurrean.
      Gauza guztiak biziazoten dituan Jaungoikoaren aurrean, eta Pontzio Pilatoren auzitegian autormen bikaina egin eban Kristo Jesusen aurrean, eskatzen deutsut: bete agindua, kutsu eta berba-bide barik, Jesukristo gure Jaunaren agertze egunera arte: agertuazoko dau Ha, bere sasoian, zoriontsu eta nagusi bakar dan Jainkoak, erregeen Erregea eta Jaunen Jauna danak, hilezkortasuna Berak bakarrik daukanak,  lortu ezinezko argitan bizi danak, inork ikusi ez dauanak, eta ikusiezina ere danak. Berari aintza eta aginpidea beti betiko. Amen.   


Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 16, 19‑31)

      Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen farisearrei: «Bazan gizon aberats bat, purpuraz eta lino finez janzten zana, eta egunero bazkari ederrak egiten zituana. Lazaro izeneko eskeko bat aberatsaren aurrean etzunda egoten zan, zauriz josia; aberatsaren mahaitik jausten zanaz asetu nahi izaten eban, baina ez eutson inork emoten; txakurrak eurak etorten jakozan, eta zauriak miazkatzen eutsoezan.
      Hil zan eskekoa, eta aingeruak Abrahanen altzora eroan eben. Hil zan aberatsa ere, eta lurperatu eben. Hilen lekuan oinazetan egoala, begiak jaso eta urrunean Abrahan ikusi eban, eta honen altzoan Lazaro; eta deiadarka esan eban: "Aita Abrahan, erruki zakidaz, eta agindu egiozu Lazarori, bere atzamar burua uretan busti eta hoztu deidala mihina, oinaze gorritan nago-ta sugar honetan".
      Abrahanek esan eutson: "Seme, gomutatu zaitez, zuk zeure bizitzan ondasunak hartu zenduzala; Lazarok, barriz, zoritxarrak; horregaitik, orain hau pozetan dago, eta zu oinazetan. Gainera, gure eta zuen artean leize haundia dago, eta nahita ere, ezin da joan inor hemendik zuekana; ezta hortik gugana ere, ezin da etorri inor".
      Eta aberatsak: "Orduan; aita, bialdu egizu Lazaro gure aitaren etxera, bost anaia daukadaz‑ta, hareei hemengo barri emotera, eurak ere oinaze leku honetara etorri ez daitezan".
      Eta Abrahanek: "Badaukez Moises eta Profetak; entzun deieela".
      Baina aberatsak barriro: "Ez, aita Abrahan; baina hildakoren bat joango balitzake, damutuko litzatekez".
      Abrahanek erantzun: "Moisesi eta Profetei entzu­ten ez badeutsee, ez dabe sinistuko, ezta hildako bat biztuta ere"».  

 

No hay comentarios: