Abenduko izarrak

martes, 30 de agosto de 2022

Urtean zeharreko 23. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.






URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  alkarrekin Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Gaurko Ebanjelioan entzungo dogu "Jente asko joiala Jesusegaz". Baina Harek behin eta barriro gogoratzen eutseela bere jarraitzaile izatea ez dala gauza erreza.

 

            Geu ere Jesusi jarraitzen deutsoenen talde horretakoak gara. Horrexegaitik alkartu gara hemen, Jaunaren berbea entzuteko eta Berari jarraitzeko asmo sendoa barriztatzeko.

 

            "Hemen alkartu gara guztiok."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Sarritan, Jesusen bidea alde batera itzi eta geure bideak jarraitzen ditugu. Horregaitik, parkamena eskatu beharrean gagoz:

 

            - Jesus Jauna, gu salbatzeko mundura etorria. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, behartsuenekin errukitzen zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure bideetan zehar, beti maitasunez lagun egiten deuskuzuna. ERRUKI

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Jak 9, 13-19:

 

            Lehenengo irakurgai honetan, entzun dagiguzan gure bizitzea dala-ta eta Jaungoikoagaz ditugun hartuemonak dirala-ta, Testamentu Zaharreko jakintsu batek eskeintzen deuskuzan gogoetak.

 

Erantzun-Salmoa:  89. Salmoa

 

            Salmoa abestukeran, Jainkoaren eskuetan egoteak dakarren poza adierazi daigun

 

       "Jaungoiko Jauna, Zu zaitugu gizaldietan ihesleku ".

 

 

Flm 9b-10. 12-17:

 

            Gure bizitzak Jaunaren eskuetan dagoz. Emon deiskula bere jakituria, Berak gugandik zer itxaroten dauan argi ikusteko.

 

Lk 14, 25-33:

 

            Orain, Jaungoikoak bere seme Jesusen bidez egingo deusku berba. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jauna da gure ihesleku eta indar. Zuzendu deioguzan uste osoz gure eskariak:

 

            - Elizearen alde: sinistedunok geure bizitzeagaz lagundu deioegula gaurko gizon-ema-        kumeei Jaungoikoagana hurreratzen. Egin dagigun otoitz.

 

- Edozein gizon nahiz emakumek, zahar nahiz gaztek, aurkitu dagizala bere bizitzan            pozik eta itxaropenez bizitzeko behar dituan laguntza eta maitasuna. Egin dagigun         otoitz.

 

 - Munduko herri guztien alde alkarren arteko bakea lortzeko bidean jarri gaitezan, behar diran pausoak emonaz eta guztiok bake-egileak    izanaz.    Egin dagigun otoitz.

 

- Arratiako kristau guztien alde, Jaunaren Berbea irakurri eta geureganatuz Ebanjelioaren bidetik jarraitu dagigun.  Egin dagigun otoitz.  

 

            Gizaki guztien Aita, begiratu bihotz onez zure seme-alabei eta lagundu egiguzu beti zeure maitasunez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 


AZKEN AGURRA

 

            Inorentzat ere ez da erreza Jesusi hurretik jarraitzea. Baina, otoitzaldi honetan alkartuta egon gareanok, indar-barrituta urteten dogu elizatik: neke eta pozaldietan, beti, Jaunaren borondatea egiteko gogo biziaz. Kristinauen laguntza dan Andra Mariak adoretu gagizala.

 

            "Agur Jesusen Ama”…

                                                











URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - C

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  alkarrekin Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Gaurko Ebanjelioan entzungo dogu "Jente asko joiala Jesusegaz". Baina Harek behin eta barriro gogoratzen eutseela bere jarraitzaile izatea ez dala gauza erreza.

 

            Geu ere Jesusi jarraitzen deutsoenen talde horretakoak gara. Horrexegaitik alkartu gara hemen, Jaunaren berbea entzuteko eta Berari jarraitzeko behar dogun laguntza eskatzeko.

 

            El ser cristiano, es una vocación comprometida, que exige seguir a Cristo por los caminos que El anduvo. Al mismo tiempo es un seguimiento que cautiva, que llena toda una vida.

            Hay que hacer una opción, una elección por Jesús y por su evangelio, para dejar atrás tantos señores que nos atan, para seguir al “único Señor”. Preparémonos para celebrar la eucaristía con fe.

 

            "Hemen alkartu gara guztiok..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Sarritan, Jesusen bidea alde batera itzi eta geure bideak jarraitzen ditugu. Horregaitik, parkamena eskatu beharrean gagoz:

 

            - Jesus Jauna, gu salbatzeko mundura etorria. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, behartsuenekin errukitzen zareana. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure bideetan zehar, beti maitasunez lagun egiten deuskuzuna. ERRUKI

 

HITZAREN LITURGIA

 

Jak 9, 13-19:

 

            Lehenengo irakurgai honetan, entzun dagiguzan gure bizitzea dala-ta eta Jaungoikoagaz ditugun hartuemonak dirala-ta, Testamentu Zaharreko jakintsu batek eskeintzen deuskuzan gogoetak.

            No hay sabiduría mayor, que la de conocer y practicar la voluntad de Dios.

 

Erantzun-Salmoa:  89. Salmoa

 

            Salmoa abestukeran, Jainkoaren eskuetan egoteak dakarren poza adierazi daigun

            Cantamos el gozo de sentirnos protegidos por Dios

 

       "Jaungoiko Jauna, Zu zaitugu gizaldietan ihesleku ".

 

Flm 9b-10. 12-17:

 

            Gure bizitzak Jaunaren eskuetan dagoz. Emon deiskula bere jakituria, Berak gugandik zer itxaroten dauan argi ikusteko.

            Pablo recuerda a su discípulo, que no puede tratar a su empleado como esclavo. Le pide a Filemón que acoja cristianamente a Onésimo

 

Lk 14, 25-33:

            Jesús no obliga a seguirle, pero exige mucho. Ser cristiano supone una gran responsabilidad

            Orain, Jaungoikoak bere seme Jesusen bidez egingo deusku berba. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

            JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Jauna da gure ihesleku eta indar. Zuzendu deioguzan uste osoz gure eskariak:

 

- Elizearen alde: sinistedunok geure bizitzeagaz lagundu deioegula gaurko                    gizon-emakumeei Jaungoikoagana hurreratzen. Egin dagigun otoitz..

 

- Por  los que, en cualquier lugar del mundo, trabajan al servicio de la justicia y la         igualdad entre todos. Que sus esfuerzos sean eficaces y así no haya entre hermanos   unos que despilfarran y otros que carecen de lo necesario para vivir. Egin dagigun otoitz.

 

-       Por los educadores. Que con su labor ayuden a construir un mundo de hombres y

mujeres  libres, conscientes y responsables  Egin dagigun otoitz.

 

- Arratiako kristau guztien alde, Jaunaren Berbea irakurri eta geureganatuz Ebanjelioaren bidetik jarraitu dagigun. Egin dagigun otoitz.

 

            Gizaki guztien Aita, begiratu bihotz onez zure seme-alabei eta lagundu egiguzu beti zeure maitasunez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


AZKEN AGURRA

 

            Inorentzat ere ez da erreza Jesusi hurretik jarraitzea. Baina, otoitzaldi honetan alkartuta egon gareanok, indar-barrituta urteten dogu elizatik: neke eta pozaldietan, beti, Jaunaren borondatea egiteko gogo biziaz. Kristinauen laguntza dan Andra Mariak adoretu gagizala.

            Ayudados por el ejemplo de María, vamos a procurar seguir a Jesús a lo largo de esta semana.  Aunque seguir su camino exige esfuerzo, merece la pena  seguir sus pasos.

 

            "Agur, Jesusen Ama..."

 










URTEAN ZEHARREKO XXIII DOMEKEA


      Jakituriaren liburutik (Jak 9, 13‑19)

      Nork ezagutu leike Jainkoaren asmoa?
edo nork asmatu Jainkoak nahi dauana?
Gizon hilkorren asmoak hutsak dira,
eta aldakorrak gure burubideak.
      Gorputz ustelkor hau astun jako arimeari,
eta buztinezko txabola honek
gehiago nekatzen dau, berez kezkati dan gogoa.
      Lurreko gauzak ozta‑ozta asmatzen doguz,
eta esku artekoak, nekez aurkitzen.
      Nork aztertu zerukoak?
Nork ezagutu zure asmoa,
Zeuk jakituria emon ezik,
goi horretatik zeure Espiritu Santua bialdu ezik?
      Honek zuzenduko ditu lurrekoen bideak,
eta ikasiko dabe gizonak Zuri atsegin jatzuna;
jakituriak salbatuko ditu, Jauna,
hasieratik zure gogoa egiten dabenak.   

Erantzun-salmoa        Sal 89, 3-17


"Jauna dot argi eta salbamen".

      Hauts bihurtuazoten dozuz gizakiak,
hau esanez: «Bihurtu zaiteze, giza‑semeak».
Zure begientzat mila urte,
atzo igaro zen eguna adina,
gau‑txanda bat adina.
      Amets bihurtzen dira Zuk eroatean,
goizeko bedar heze antzean
goizean hezerik da garatzen,
arratsaldean zimeltzen da eta igartzen.
      Gure egunak zenbatzen erakutsi egiguzu,
bihurtu dakigula bihotz hau zuhur.
Bihurtu zakiguz, Jauna, noiz arte?
Jarri zaitez zure morroien alde.
      Zure maitasunaz ase gagizuz goizean,
gure egun guztietan poztu eta alaitu gaitezan.
Gugan bedi Jaunaren, gure Jainkoaren ontasuna,
 gure eskulanean lagundu eiguzu,
eta gure eskuen lana lagundu egizu.

            San Paulo Apostoluak Filemoni (Flm 9b‑10. 12‑17)

      Anaia maite hori: Nik, Paulok, zahartua eta orain gainera Jesukristogaitik giltzapean nagoan honek, gil­tzapean sortu dodan neure seme Onesimoren alde egiten deutsut eskaria. Bera bialtzen deutsut; bera, bai, neure seme bihotzekoa. Neugaz euki gura neban, zure ordez zerbitzari izan nengian, barri onagaitik espetxean nagoan bitartean. Hala ere, ez dot zure baimen barik ezer nahi izan, zure egintza on hori behartuta egina izan ez eiten, gogoz egina baino.
      Beharbada, horretarakoxe alde egin eutsun apur batez, gero betiko zeugaz hartu dagizun; ez, ostera, morroi lez, morroi lez baino gehiago, anaia maite lez: niretzat maite‑maitea da, baina zuretzat maiteago, gizon lez eta kristinau lez. Beraz, ni adiskide banozu, hartu egizu bera neu lez.         

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 14, 25‑33)

      Aldi haretan, jende asko joian Jesusegaz, eta eurakana bihurtu eta esan eutsen: «Inor Nigaz etorten bada, eta bere aita‑amak, bere emaztea, seme‑alabak, anai‑arrebak, eta bere burua ere Ni baino maiteago baditu, ezin daiteke nire ikasle izan. Bere kurutzea hartu eta Nigaz ez datorrena, ezin daiteke nire ikasle izan.
      Izan ere, zuetariko inork dorre bat egin nahi badau, ez ete dau lehenengo, jesarrita, zenbat eralgi beharko dauan ikusten, amaitzeko beste ba ete daukan? Oinarriak jarri eta gero, amaitu ezinean ikusten dabenak barre egin ez deioen, esanez: "Hona hemen, etxegintzan hasi eta amaitu ezinik gelditu zan gizona".
      Edota errege batek, beste errege baten aurka gerra egiten urtetean, ez ete dau lehenengo, jesarrita, aztertzen, ea hogei mila gizonegaz datorrenari hamar milagaz gogor egin ete lekion? Eta ezin badau, ha urrun dan artean, mandatariak bialtzen deutsoz, bake‑eske.
      Holantxe zuok ere: daukazan guztiak izten ez dituana, ezin daiteke nire ikasle izan».

 

No hay comentarios: