Garizuma hasi barri

jueves, 5 de febrero de 2026

Garizuma 5G

 

Telekomunikazinoetan, 5G siglak erabiltzen dira telefonia mobikorreko teknologien bosgarren belaunaldiari erreferentzia egiteko. Abantaila bat abiadura handitzea izango da. Bizkorrago! Goazen? Baina nora?

Garizuma 5G betik garizuma da. Baina bost domekatan, bost hausnarketan, bost tresnakaz bide artezean jarriko gaitu: Jainkoarengana, senidearengana, gure bihotz barrura.

Jainkoa beti dogu deika. Gure askatasuna errespetatuz eta derrigortu barik. Baina deika. Inbitazinoa dogu fedea biziago bizitzeko. Indartsuago. Jainkoarengana hurreratu, senide eta pobrearengana hurbildu, gure bihotz barrura gerturatu.

Telefonogoagaz pasetan jakun antzera batzutan ez dogu bere deia hartzen, erantzuten. Gaur bateria barik, bihar estaldura edo koberturatik kanpo, etzi ezdakit non itxi dodan sakeleko telefonoa. Sarritan beste dei baten entreteniduta, beste bategaz berbetan.

Aprobetxatu daigun garizuma hau Ebanjelioaren deiari zintzo erantzuteko, prest egoteko, adi bizitzeko. Hortxe ditugu ohiko bitartekoak: otoitza, baraua edo neurritasuna eta limosnea edo solidaritza. Bete bateria. Ez galdu mugikorra. Urrundu kobertura edo estaldura bako guneetatik. Adi deiari. Prest erantzuteko.

5 bost pista direlako. G garizumaz egiten dogulako berba.


Entzun eta ikusi bideotxu bat. Zer dinotsu? Bihotz barritzean ze pausu emon beharko neuke?



Hona proposamena:

 


   

 1.- Bakezalea. Ez erantzun indarkeriaz indarkeriari, guzurraz guzurrari. Baketu bihotza, berbea, burua…

 Bakea eta gerra. Bakea eta indarkeria. Bakea eta gatazkak. Batzutan nazioarteko gerrak doguz berbagai. Beste batzutan gure arteko liskarrak. Gitxiago gure barruko bake eza eta tira birak.

Nazioarteko gerrak datorkuz burura lehendabizi. Gaza, Ukraina, Venezuela, Nigeria... Herri eta talde batzuen tentazinoa besteak menperatzeko. Indarkeria, sufrimendua. Orduak eta orduak hedabideetan, irratian, telebistan, interneten. Bakoitzak bere bandera gustukoena astinduz. Beste batzuk baztertuz edo ahaztuz.

Gure inguruan be hainbat arazo. Etxean, familian, lanean, genero indarkeria, lan istripuetan hildakoak... Tentaldia gainditu behar. Ez erantzun indarkeriaz indarkeriari, guzurraz guzurrari. Ez da erreza. Gure indarrak ahulak dira. 

Eta gure barrua baketu behar. Gure kontraesanak. Gure nahi eta ezinak. Gura doguna eta ezin doguna lortu. Gure esku ez dagoena. Tentazinoa okerreko bidetik bilatzeko urtenbidea. Denpora gehiago behar dogu barrua ezagutzen, maitatzen, onartzen. Baketu bihotza, berbea, burua…

Garizuma hasi barri
Zugana gatoz eskale
gardendu aho bihotzak
eraldatu alez ale
eta egin gaizuz
bakegile, bakezale.

Doinua: Zabaldu egizuz Jauna

 

2.- Apala. Neurriz bizi. Neurriz egin berba. Jantzi, gastatu. Gehiago ahal badot, zergaitik ez egin gitxiago eta konpartitu gitxiago daukienakaz gure dirua, gure baloreak, gure astia…?

Kanpoeder bihurtu jaku gure ingurua. Neurriz bizi izan dan gure herria moda bideak jarraitu dauz. Austeritatea ez da askotan baloratzen. Eta beharrezkoa dogu benetan. Antzaldatzea ez litzateke kanpotik bakarrik izan behar. Baina kanpotik be ikusi beharko litzateke. 

Lau maila doguz apaltasun bide honetan. Lehena ahoa. Zer dinogun eta zelan dinogun. Mundu barik. Atzetik berba egin barik. Gauza onak esan. Onartu. Zabaldu. Ondo esan da bedeinkatzea.Madarikatzearen kontrakoa. Pelukeria eta tabernetan, kalean eta bulegoetan, bai erreza inoren kontura itzelak botatzea. Hedabideen giroak be ez dau laguntzen.

Erropatan. Lehen, senide asko etxean, familian aprobetxatzen zan erropea. Gaur egeun, ze ederra lagun artean zabaltzen danean. Bota baino lehenago konpartidu. Partekatu. Armarioak garbitu.

Gastuetan. Gehiago ahal badot gastatu, zergaitik ez egin gitxiago eta konpartitu gitxiago daukienakaz gure dirua, gure baloreak, gure astia…?   Erronka da benetan.

Eta bihotza. Apaldu. Norberak aukeratuta. Ez ibili beti irabazi gurean. Ez ibili beti ospearen atzetik. Apaltasunak erakarri egiten dau eta harrokeriak banandu.


Garizuman bigarrena
neurriz bizi dei zabala,
berbetan neurriz, erropan
edo gastuetan dala.
Eta egin na(g)izu
bihotzez beti apala.

3.- Herritarra. Herria zentzun zabalean. Mundua eta Euskal Herria. Ez gutarrak bakarrik. Ez eliztarrak edo elizbidekoak bakarrik. Danon ona jarri lehenago, aurretik.

 Politika eta erlijioa. Zenbat nahaste gure herrian eta mundu osoan. Gizartea gidatzeko tresna da politika. Arazoa da politikea jainkotze danean edo danon ongizatearen aurretik jartzen danean. Baina nahi eta nahiezkoa da.

Bereiztu behar doguz goi kargudun politikoak eta herri mailakoak. Laster igertzen doguz nortzuk dagozan hor euren interesen alde, talde baten interesen alde edo danon onaren alde. Ez gutarrak bakarrik. Ez eliztarrak edo elizbidekoak bakarrik. Danon ona jarri lehenago, aurretik. Eta eskerrak emon behar doguz politikan dabilzan giozn emakume zintzo on guztiekaiitk. Politikan, sindikatuetan, herri erakundetan...

Fededun lez gure herria maite behar dogu. Herria zentzun zabalean. Mundua eta Euskal Herria.  Jagon eta zaindu. Hobetu. Euskaldun izan eta bizitzeko ez dogu beste herririk. Penagarria da etxean atzerritar lez sentitzea.

Bestetik, harrera ona zor deutsiegu gurera datozenei laneran, etorkizun hobe baten bila. Eta ez da batere erreza oreka mantentzea. Gure nortasuna galdu barik, zabalak izan eta solidarioak.

Garizuman hirugarren
ugari dabil negarra,
mundua maite dodanez
gurea jagon beharra.
Eta egin na(g)izu
benetako herritarra.

4.- Koherentea. Ez da erreza neurri etikoak mantentzea eta emondako berbeari eustea. Horrek sarritan bazterketa eta kritika dakar. Kostu hori onartu egin behar dogu. Leialak eta zintzoak izatea.

 Koherentea. Berbakoa. Zinztoa. Leiala. Bidezkoa. Zentzunezkoa. Ez da erreza neurri etikoak mantentzea eta emondako berbeari eustea. 

Gaur egun hau gehiago nahastu da. Egia ezberdinak eskeintzen jakuz. Ez dago kriterio bakarra guztiontzat. Batzurentzak ona eta zintzoa dana, bestearentzat leloa edo ergela da. Eta zelako ona eginten deuskun berbako lagunekaz egotea! Argiak. Ez asko dakielako. Argi eta garbi berba egin eta portatzen direlako baino. Leialak eta fidagarriak.

Hau ez da inoiz izan erreza.  bazterketa eta kritika dakar. Leialak eta zintzoak izateak kostua dakar eta hori onartu egin behar dogu. Baina konbibentzia, alkarbizitza hobetu eta sendotzen dau.

Inork horren eredu garbia emon badeusku, Jesus izan da. Guganako maitasunari leial azken momentura arte. Hil arte. Arazoak arazo. Kurutzera arte.

Garizuman laugarrena
beti ez zintzo jendea,
Zuk eskeini deustazu
eredu elegantea.
Eta lagun na(g)izu
izaten koherentea.

5.- Otoitza. Arazoak arazo. Bakarka zein taldeka. Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan, Jesus Semearen bidetik.

Arnasa bizitzeko behar dogun lez behar dogu otoitza gure fede bizitzan. Ebanjelioan ardatza dauan otoitz bat. Bakarka zein alkartean.

Otoitzak bere astia behar dau. Bere erritmoa. Gaur egungo abiadurak eta prisak ez dau beti laguntzen. Uneak izatea, lekuak izatea horretarako languigarria da. Egunean zehar. Astean zehar. Domekako mezea edo ospakizuna kontuan hartuz.

Eskatzeko otoitza batzutan. Eskerrak emoteko otoitza. Jainkoa goratzeko otoitza. Nigandik harago, pobreengana eroaten nauan otoitza.

Mundua eder egin duzulako
abesten dizut, Jauna.
Argia argi egin duzulako
abesten dizut, Jauna.
Erreka garbi egin duzulako,
abesten dizut, Jauna.
Muga gabeko itsasoagatik,
usain gozozko loreagatik,
goiko zeruaren urdinagatik,
abesten dizut, Jauna.
Nire Aita zarelako,
nitaz ezin zarena aspertu,
gaur kitar honek alai abesten du
ta nire hitza hegan dihoakizu,
gaur kitar honek alai abesten du
ta nire hitza hegan dihoakizu.

Gizakia kreatu duzulako
abesten dizut, Jauna.
Dena maitez babesten duzulako
abesten dizut, Jauna.
Gizakion Aita on zarelako
abesten dizut, Jauna.
Eman diguzun maitasunagatik,
pobreak aintzat hartzeagatik,
gure esker txarra barkatzeagatik,
abesten dizut, Jauna.
Gure Aita zarelako,
gu ezin gaituzuna baztertu,
gaur pobre honek alai abesten du,
bere sentimendua zuretzat du,
gaur pobre honek alai abesten du,

bere sentimendua zuretzat du. (Lurdes Iriondo & Iñaki Beristain.


 
Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan, Jesus Semearen bidetik.


Garizuman bosgarrena
sakondu Jesusen hitza
Jainko Aitak dakarrena
bakea ta poz bizitza.
Arazoak arazo
indarra dogu otoitza.

Sinboloa:

 Holako telefono mugikor baten irudia jarri daikegu aurrean (presbiterioan, eskolan, pasiloan, KTko gelan…) Eta astez aste mezu bat jaso geinkez. Hitz klabea, bertsoa, konpromiso txiki bat egiteko proposamena…

 


Telefono zenbakia konpartidu badogu, hori berori etxean be jaso geinke, lanean, familian. Astero mezu txiki bat.

 Eta aukeran, gure otoitza be idatzi eta bialdu geinke, argazki bat, asmo bat, eskari bat… Honek ia jendearen partehartzea eskatzen dau. Eskolan eta KTn errezagoa, parrokietan gatxagoa, ez ezinezkoa.

 

Bertso sorta osoa

Garizuma hasi barri

Garizuma hasi barri
Zugana gatoz eskale:
gardendu aho bihotzak
eraldatu alez ale.
Eta egin ga(g)izuz
bakegile, bakezale.


Garizuman bigarrena
neurriz bizi dei zabala,
berbetan neurriz, erropan
edo gastuetan dala.
Eta egin na(g)izu
bihotzez beti apala.


Garizuman hirugarren
ugari dabil negarra,
mundua maite dodanez
gurea jagon beharra.
Eta egin na(g)izu
benetako herritarra.


Garizuman laugarrena
beti ez zintzo jendea,
Zuk eskeini deustazu
eredu elegantea.
Eta lagun na(g)izu
izaten koherentea.


Garizuman bosgarrena
sakondu Jesusen hitza
Jainko Aitak dakarrena
bakea ta poz bizitza.
Arazoak arazo
indarra dogu otoitza.


Doinua: zabaldu egizuz Jauna.

 

Gehiago jakiteko:

Garizuma bertso eta bideotan



No hay comentarios: