Abenduko izarrak

sábado, 26 de enero de 2013

Areatza, Bedia, Igorre, Arantzazu eta Zeanuri: Argiaren Jaia ospatuko dabe asteburu honetan

Areatzako famiak argiekaz Igorren
Areatza, Badia, Igorre, Arantzazu eta Zeanuri: Argiaren Jaia ospatuko dabe asteburu honetan. Urte batzuk badira ohitura hau gauzatu zala gure parrokietan, Kandelario jaia, familia mezak eta umea bateattu barri daben gurasoak alkartuz. Hona egutegi zehatza:

Areatzan, domekaz, 13.00etan
Zeanurin, domekaz, 11.30etan, Esteban Manterola 100 urteko abadeari egingo jakin esker onezko mezagaz batera.
Bedian, domekaz, 11.00etan.
Igorre eta Arantzazu, bi biak batera, zapatuan, arrastiko 7etan, Igorreko parrokian.

Aurten jai hau Haur Misiolarien egunegaz batera ospatzen danez, hainbat heritan KTko umeak itsulapiko misiolariak aurkeztuko dabez ofertorioan (Artea, Zeanuri, Igorre eta Arantzazu).

Argiaren Jaiak hiru motibo batzen ditu:

- KTko familia meza;
- Umea oraintsu bateatu daben gurasoei deia, bataioa eta katekesia hasi arte hartuemona ez galtzeko alkarteagaz;
- Kandelario euskal eta kristau ohitura aspaldikoa.

Jai hau gertatzen buru belarri ibilten dira katekistak, gurasoak eta familia pastoraltzako kideak.


No hay comentarios: