Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6
SARRERAKO
OHARKIZUNA
Ondo etorriak Jaunaren Agerkundearen ospakizunera. Jai hau dei bat dogu:
Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, danentzat, ezetariko muga barik, jaio dala
autortzeko.
Jesus aurkitzeko erea, gauzak iztea
eta bideari ekitea dala dirudi. Hori egin eben artzainek Gabon egunez eta
aztiak edo magoak gaurko egunez. Horra hor gure fedearentzat erronka eta
bultzada bat
Hasi
dagigun Eukaristia hau, abestuz. “Jesus munduko argia”
DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren Argia Jesusengan heldu
da gure bizitzara. Parkamena eskatu dagigun Argi horretatik aldentzen gaituen
gauza guztiakaitik:
− Ilunak gizon-emakumeak eta herriak estaltzen
dituanean, eta argia eroateko ezer egiten ez dogunean. Erruki, Jauna.
− Jaungoikoaren maitasuna merezi dogun
bakarrak garala uste dogunean eta aldentzeak eta baztertzeak sortzen
doguzanean. Kristo, erruki.
− Gure bizitzeko eta jokatzeko erea argi
jarten dalako Argia onartzen ez dogunean. Erruki, Jauna.
"AINTZA"-ren
aurrean
Belengo
artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan
abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.
HITZAREN
LITURGIA
Is
60, 1-6:
Jerusalengo
herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko
jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean
beteko dira profetearen berba honeek.
Erantzun-Salmoa: 71.
salmoa
Salmo honek, Jesusengan emoten jakula salbamena
adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen agerpena.
"Ikusi dabe lur muga
danak gure Jainkoagandiko salbamena...."
Ef
3, 2-3a. 5-6:
Jesus
barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on
hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.
Mt
2, 1-12:
Jaungoikoaren
Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek,
jerusalendar askok... Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran
eta gurtu egin eben. Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoagandik, gurasoengandik eta Elizeagandik gutariko bakoitzak hartu
dauan oparirik onena uste onez beteten gaituan fedea dogu. Eskatu deiogun orain
Jaungoiko Aitari entzun dagiala gure otoitza.
·
Elizearen alde. Bere
ebanjelizatze lanari zintzo jarraituz, mundu guztiko Elizea dala eta mundu
guztira joan behar dauala, ahaztu ez dagian. Egin dagigun otoitz.
·
Guraso guztien alde.
Fedearen dohea, alkarbanatzearen balioa eta ezerk ez menperatzeko helduak
izatea, euren seme-alabei azaltzen eta erakusten jakin dagien. Egin dagigun
otoitz.
·
Euren lurrak eta familiak
itzirik, etorkizun hobea bilatzera urrundik datozan gizon eta emakumeen alde.
Gure harrera ona, gure begirunea eta gure alkartasuna izan dagiezan. Egin
dagigun otoitz.
·
Arratiako Pastoral
Barrutiaren alde. Jaungoikoaren Argitan bizi izanik, pertsonak onartzen eta
euren artean fedearen altxorra banatzen jakin dagian. Egin dagigun otoitz.
Oración:
Jauna,
emoiguzu Jesusengandik datorren eta gure bizitzak argitzen dituan zure Argia,
zuzentasun eta bake bideetatik ibili gaitezan. Jesus Kristo gure Jaunaren
bitartez.
AZKEN-AGURRA
Senideok,
agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo
dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen
izarrari jarraitu deiogula.
"Zatoze kristauak..."
JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6
SARRERAKO
OHARKIZUNA
Ondo etorriak Jaunaren Agerkundearen ospakizunera. Jai hau dei bat dogu:
Jaungoikoa, bere Argia dan Jesus, danentzat, ezetariko muga barik, jaio dala
autortzeko.
Jesus aurkitzeko erea, gauzak iztea
eta bideari ekitea dala dirudi. Hori egin eben artzainek Gabon egunez eta
aztiak edo magoak gaurko egunez. Horra hor gure fedearentzat erronka eta
bultzada bat
“El
mundo que estaba en tinieblas ha visto la luz”. Nuestro mundo, cargado de
interrogantes, necesitaba ver. Los hombres que surcan los espacios saben que
hay un más allá. Sólo los pequeños, los elegidos de Dios pueden gritar:
¡esperanza!. Caminamos peregrinos hacia el Autor del mundo. Jesús es nuestro
Hermano y Dios es nuestro Padre.
Hasi
dagigun Eukaristia abestuz. “Jesus munduko argia”
DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren Argia Jesusengan heldu
da gure bizitzara. Parkamena eskatu dagigun Argi horretatik aldentzen gaituen
gauza guztiakaitik:
− Ilunak gizon-emakumeak eta herriak estaltzen
dituanean, eta argia eroateko ezer egiten ez dogunean. Erruki, Jauna.
− Cuando nos creemos únicos
merecedores del amor de Dios, y creamos separaciones y exclusivismos. Kristo, erruki.
− Gure bizitzeko eta jokatzeko erea argi
jarten dalako Argia onartzen ez dogunean. Erruki, Jauna.
"AINTZA"-ren
aurrean
Belengo
artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua, gaur, munduko bazter guztietan
abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte hartu daigun geuk ere.
HITZAREN
LITURGIA
Is
60, 1-6:
Jerusalengo
herriak egun ospetsuak biziko dituala iragarten dau Isaias profeteak: urrineko
jentea jakituria bila bertara etorriko dalako. Magoak Jerusalenera heltzean
beteko dira profetearen berba honeek.
Todo
el mundo tiene hambre de luz; la LUZ vino a nosotros, pero seguimos dirigiendo
nuestros ojos cansados a las tinieblas, como si de ellas pudiera brotar
“esperanza”. La Luz necesita nuestra humilde “cera” para lucir. ¿Estamos
dispuestos a quemarnos?
Erantzun-Salmoa: 71.
salmoa
Salmo honek, Jesusengan emoten jakula
salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun gure salbatzailearen
agerpena.
La
liturgia de la Iglesia ha escogido este salmo para la fiesta de Epifanía.
Posiblemente, al decir “que se postren ante él todos los reyes, y que todos los
pueblos le sirvan” piense en el texto de la adoración de los Magos.
"Ikusi dabe lur muga
danak gure Jainkoagandiko salbamena...."
Ef
3, 2-3a. 5-6:
Jesus
barri ona da guztientzat, fededunentzat eta fedebakoentzat; eta guk barri on
hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.
Todos
tienen derecho a la luz, a ser salvados; pero Dios ha querido salvar por
nosotros, a quienes se nos ha dado la gracia de recibir la LUZ
Mt
2, 1-12:
Jaungoikoaren
Semea mundura etorri zanean, askok eta askok ez eben ezagutu: Herodesek,
jerusalendar askok... Baina kanpotik etorritako magoek Haregana hurreratu ziran
eta gurtu egin eben.
Los
alejados - Magos – se acercan; los llenos
de sí mismos
se alejan. Los cercanos
-católicos -, ¿no quedaremos los últimos en
el camino hacia el Señor? Benditos los intranquilos; los que saben que Dios
está más allá de sus fronteras
Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko, "Aleluia"
abestuz
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoagandik, gurasoengandik eta Elizeagandik gutariko bakoitzak hartu
dauan oparirik onena uste onez beteten gaituan fedea dogu. Eskatu deiogun orain
Jaungoiko Aitari entzun dagiala gure otoitza.
·
Elizearen alde. Bere
ebanjelizatze lanari zintzo jarraituz, mundu guztiko Elizea dala eta mundu
guztira joan behar dauala, ahaztu ez dagian. Egin dagigun otoitz.
·
Por
todos los padres y madres. Para que sepan descubrir y enseñar a sus hijos el
regalo de la fe, el valor del compartir, y la madurez para comprender que las
cosas no nos pueden esclavizar. Egin dagigun otoitz.
·
Por
los que siguen viniendo de lejos, hombres y mujeres que dejan sus tierras y
familias buscando un futuro mejor. Para que puedan seguir recibiendo nuestra
acogida, respeto y solidaridad. Egin dagigun otoitz.
·
Arratiako Pastoral
Barrutiaren alde. Jaungoikoaren Argitan bizi izanik, pertsonak onartzen eta
euren artean fedearen altxorra banatzen jakin dagian. Egin dagigun otoitz.
Oración:
Jauna,
emoiguzu Jesusengandik datorren eta gure bizitzak argitzen dituan zure Argia,
zuzentasun eta bake bideetatik ibili gaitezan. Jesus Kristo gure Jaunaren
bitartez.
AZKEN-AGURRA
Senideok,
agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza santu honetan ospatu doguna: Kristo
dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan Argia. Magoen antzera, fedearen
izarrari jarraitu deiogula.
El
Señor se nos ha manifestado. Caminemos gozosos, guiados por su luz. Él nos
ayudará en momentos de oscuridad y dudas.
"Jesus, munduko Argia...
JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6
Isaias
Profetaren liburutik (Is. 60, 1‑6)
Jagi
zaitez eta argitu, Jerusalen,
badator zure argia;
zure gainean agiri da Jaunaren
aintza.
Begira,
lainoak estalduta dauka lurra,
eta ilunpeak inguraturik daukaz
herriak.
Zure
gainean, ostera, Jauna jagiko da,
eta Haren aintza agertuko da zure
gainean.
Zure
argitara etorriko dira herriak,
zure egunsentira erregeak.
zure egunsentira erregeak.
Jaso
egizuz begiak zeure inguruan, eta ikusi
guzti horreek alkartu dira eta
zeugana datoz;
zure semeak urrutitik datoz,
besoetan dakarrez zure alabak.
Hori
ikustean, gainezka poztuko zara;
harritu ta zabaldu egingo jatzu
bihotza,
itsasoko aberastasunak zugana
etorriko dira‑ta,
eta atzerrietako ondasunak zeuri
ekarriko deutsuez.
Ganbelu‑taldeak
estalduko zaitue,
Madian‑go eta Efa‑ko dromedarioak.
Saba‑tik
datoz guztiak,
urrea ta intsentsua dakarrezala,
eta Jaunari gora ta gora dinotsoela.
Erantzun-salmoa
Emoiozu,
Jainko, zure auzia erregeri,
zure zuzentasuna errege‑semeari.
Zaindu begi zure herria
zuzentasunez,
eta zure gizajoak zuzenbidez.
Zuzentasuna
garatuko da haren egunetan,
bakea ugari iretargia amatatu
artean.
Nagusi izan bedi itsasotik
itsasoraino,
Ibaitik lehor‑mugaraino.
Tarsis‑ko
eta ugarteetako erregeak
ekarriko deutsoez esku‑ikusiak,
Arabia‑ko eta Saba‑ko erregeak,
opariak.
Errege guztiak dabe ahuspez
agurtuko,
atzerri guztiak zerbiduko.
Onik
atarako daualako, oihuka diharduan jende behartsua,
eta laguntzailerik ez dauan
zoritxarrekoa.
Apalarentzat eta behartsuarentzat
izango dau errukia,
salbauko dau behartsuen bizia.
San Paulo Apostoluak Efesotarrei (Ef 3, 2-6)
Senideok: Entzun dozue, Jainkoaren grazia
zuen artean zabaltzeko eginkizuna emon jatala. Goi-agerpenez ezagutuazo
jatalako niri Kristoren misterioa: lehengo denporetan gizonei jakinazo jaken
misterioa, orain Espirituaren bitartez Haren apostolu santuei eta profetei
agertua izan jaken lez: hau da, Jesukristogan ondare beraren kide dirala
atzerritarrak ere, barri onaren bidez: gorputz beraren atal eta agintzari
beraren oinordekide.
Jesukristoren Ebanjelioa San
Mateoren liburutik (Mt. 2, 1‑12)
Herodes
erregearen egunetan jaio zan Jesus Judako Belenen. Eta orduan Mago batzuk
etorri ziran sortaldetik Jerusalenera, itaunka: «Non da jaiobarri dan
judutarren erregea? Haren izarra ikusi dogu sortaldean, eta hemen gatoz Bera
gurtzera».
Hori
entzunik, larritu egin zan Herodes, eta Jerusalen guztia haregaz batera. Eta
abade nagusiak eta idazlariak batu, eta Kristo non jaiotekoa zan itaundu
eutsen.
Hareek
erantzun: «Judako Belenen. Holan dauko profeteak idatzirik:
“Eta
zu, Belen, Judako bazter hori, ez zara, ezelan ere, Judako herri nagusietan
txikiena; zeugandik urtengo daualako agintari batek, eta nire herri Israelen
artzain izango da"».
Orduan
Herodesek, Mago hareei ixilka dei egin eutsen, izarra noiz agertu jaken ahal
zanik eta ondoen jakiteko; eta Belenera bialdu zituan, esanez: «Zoaze, eta
jakin arduraz umearen barri; eta aurkitzen dozuenean, esaidazue niri, neuk ere
joanda gurtu dagidan». Hareek, erregeri entzun ondoren, joan egin ziran. Eta
bapatean, sortaldean ikusitako izarra aurretik jarri jaken, umea egoan lekuaren
gainean gelditu arte. Izarra ikusitakoan, berebiziko poza hartu eben. Eta,
etxean sarturik, umea aurkitu eben, Maria bere amagaz; eta ahuspez jarririk,
gurtu egin eben. Eta, euren kutxak edegita, erregaluak emon eutsoezan urrea,
intsentsua eta mirrea.
Eta
Herodesengana ez bihurtzeko albistea amesetan harturik, beste bide batetik joan
ziran euren lurraldera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario