Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
V. PAZKO-DOMEKEA – B
GIZALEGEZKO
LANAREN ALDEKO ELIZBARRUTIKO EGUNA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun
on, Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Jesusegaz bat eginda iraun behar dogula esango jaku gaur.
Holan ez bada, ez dogu lkarte eta ikasle lez jagokun fruturik emongo. Jesusegaz
estu lotuta bagagoz izango gara benetako kristinau. Mahats aihenak enborretik
bizi diran lez, geu ere Kristogandik bizi bagara frutu emongo dogu.
Gizalegezko
Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna ospatzen dihardugu. Batez be, gure
etxeetako umeak eta pertsona nagusiak zaintzen dabezanen alde otoitz egingo
dogu, batez ere emakumeen ardurapean dagozan zaintzak eskaintzen dabezanen
alde.
Hasi dagigun, ba, gure
ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula
gogoratuz.
Abestia: Bizi da Jauna, bizi da…
ABADEAREN AGURRA
Jauna, benetako mahatsondoa, egon bedi zuekin.
Anai-arrebok:
Jesukristok Beragaz bat eginda egoteko esaten deusku, eta horixe da, hain zuzen
ere, Eukaristia ospatzea: Beragana hurreratzea, batuta bizitzeko.
Entzungo dogun Jaungoikoaren berbeak eta zatituko
dogun ogiak lur ona aurkitu dagiela gugan, frutua emoteko.
OHARRA uraz bedeinkatu
aurretik
Bateoko uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia
hastean, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur
bedeinkatua
URAZ BEDEINKATZEA
Tartean “Hartuko dogu ura “ abestu.
Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen
bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 9, 26-31:
Paulo, kristinauen arerio gogorra izandakoa, Jesusen Barri Onaren zabaltzaile
sutsu bihurtu da. Lehenengotan, fededunak bildurrez begiratzen badeutsoe ere,
laister konturatuko dira Jesus berbiztuagaz aurkitu dala, eta Haren testigu lez
onartua izango da.
Erantzun-Salmoa: 21.
Salmoa
Kristo berbiztuak garaitu dau heriotza. Horregaitik bedeinkatzen dogu gure
Jainkoa
"Bedeinkatua, Jauna, gure
Jainkoa".
1 Jn 3, 18-24:
San Joan apostoluak benetako maitasunean bizitzera dei egiten deusku. Azken
baten, hortxe dagoalako Jesusek ekarri deuskun bizi barria.
Jn 15, 1-8:
Mahats aihenak ez leukee bizirik izango, mahatsondoagaz bat eginda ez balegoz.
Bardin geuk ere: ez dogu fruturik emon ahal izango, Jesusegaz bat eginda bizi
ez bagara.
Prestau gaitezan Jesus gure Maisuaren berbea entzuteko, zutunik,
"Aleluia" kantatuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Mahatsondoa
eta aihenak lez, Jesusegaz bat eginik, egin deiogun otoitz Jaungoiko Aitari.
-
Kristau alkarte guztiok lehenengo
aldietako Elizearen indar ebanjelizatzaile eta zabalari eutsi deiogun. Eskatu
deiogun Jaunari.
-
Munduko agintarien alde: euren erabagietan eta konpromisoetan
helburu nagusia gizon-emakumeen ona, eta pertsonalez duintzea
izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Norbait Nigan badago, Ni haregan lez, horrek frutu
asko emoten dau entzun dogu gaurko ebanjelioan. Hemen alkartu garanok bizi gaitezala Jesusesengan bat eginda. Eskatu
deiogun Jaunari.
-
Gu guztion alde. Alkartearentzat hain beharrezkoak diran
zaintza eta zerbitzuen eta eskaintzen dabezan langileen duintasuna autortu eta
euren eskubideak defendatu daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.
Aihenak benetako mahatsondora lez, Kristogaz bat
egitera eroan gaituzun Aita Jaungoikoa; entzun zure herriaren otoitza eta emon
zure Espiritu Santua, elkar maitatuz, frutu ugari emon dagigun. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok:
eguneroko bizitzan, jakin dagigula Jesus berbiztuaren arrastoa aurkitzen. Eta,
Haregan sinisturik, bizitza barriari jagokozan maitasunezko frutuak emon
daiguzala beti.
"Zeru lurren Erregina….
V.
PAZKO-DOMEKEA – B
GIZALEGEZKO
LANAREN ALDEKO ELIZBARRUTIKO EGUNA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zarenoi:
Jesusegaz bat eginda iraun behar dogula esango jaku gaur.
Holan ez bada, ez dogu alkarte eta ikasle lez jagokun fruturik emongo.
Jesusegaz estu lotuta bagagoz izango gara benetako kristinau. Mahats aihenak enborretik
bizi diran lez, geu ere Kristogandik bizi bagara frutu emongo dogu.
Hoy
celebramos la Jornada Diocesana por el Trabajo Digno. Vamos a orar, en
especial, por tantas personas, la mayoría son mujeres, que cuidan de los niños
y de las personas mayores de nuestras familias. Unos cuidados necesarios pero
que no son siempre debidamente reconocidos.
Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena
barrituz eta Bera gure artean daukagula gogoratuz.
ABADEAREN AGURRA
Jauna, benetako mahatsondoa, egon bedi zuekin.
Anai-arrebok:
Jesucristo nos invita a permanecer unidos a Él, y celebrar la Eucaristía es
precisamente esto: acercarnos a Él para vivir unidos.
Que la palabra de Dios que escuchamos y el pan que partimos encuentren en
nosotros buena tierra para dar fruto.
OHARRA uraz
bedeinkatu aurretik
Bateoko uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia
hastean, une erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur
bedeinkatua
URAZ BEDEINKATZEA
Tartean “Hartuko dogu ura “ abestu.
Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen
bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 9, 26-31:
Paulo, kristinauen arerio gogorra izandakoa, Jesusen Barri Onaren zabaltzaile
sutsu bihurtu da. Lehenengotan, fededunak bildurrez begiratzen badeutsoe ere,
laister konturatuko dira Jesus berbiztuagaz aurkitu dala, eta Haren testigu lez
onartua izango da.
Pablo se convierte de
perseguidor en apóstol, y se une a sus compañeros para anunciar el evangelio.
Erantzun-Salmoa: 21. Salmoa
Kristo berbiztuak garaitu dau heriotza. Horregaitik bedeinkatzen dogu gure
Jainkoa
Junto con el salmista, bendecimos a Dios.
"Bedeinkatua,
Jauna, gure Jainkoa".
1 Jn 3, 18-24:
San Joan apostoluak benetako maitasunean bizitzera dei egiten deusku. Azken
baten, hortxe dagoalako Jesusek ekarri deuskun bizi barria.
El cristiano sabe que está en comunión con Dios, que es amor, si ama a los
hermanos.
Jn 15, 1-8:
Mahats aihenak ez leukee bizirik izango, mahatsondoagaz bat eginda ez balegoz.
Bardin geuk ere: ez dogu fruturik emon ahal izango, Jesusegaz bat eginda bizi
ez bagara.
Jesucristo es la verdadera vid. Esta vid, no es sólo Jesús como individuo, sino
que es Jesús dando vida y reuniendo en sí a todos los creyentes, ha sido
plantada por el Padre, el cual espera que dé frutos abundantes.
Prestau gaitezan Jesus gure Maisuaren berbea entzuteko, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Mahatsondoa
eta aihenak lez, Jesusegaz bat eginik, egin deiogun otoitz Jaungoiko Aitari.
Kristau
alkarte guztiok lehenengo aldietako Elizearen indar ebanjelizatzaile eta
zabalari eutsi deiogun. Eskatu deiogun Jaunari.
Que
reconozcamos la dignidad del trabajo de los cuidados y servicios tan necesarios
para la comunidad y defendamos sus derechos. Eskatu deiogun Jaunari
Que
concretemos en hechos nuestro amor a los demás, especialmente a los débiles y
necesitados. Eskatu deiogun Jaunari.
Norbait Nigan
badago, Ni haregan lez, horrek frutu asko emoten dau entzun dogu gaurko ebanjelioan.
Hemen alkartu garanok bizi gaitezala Jesusesengan bat egin da. Eskatu
deiogun Jaunari.
Gure
Jaungoikoa, Kristori lotu gaituzu aihenak benetako mahatsondoari lez; entzun
gure otoitza eta emon zure Espiritu Santua, alkar maitatuz, frutu ugari emon
dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok:
eguneroko bizitzan, jakin dagigula Jesus berbiztuaren arrastoa aurkitzen. Eta,
Haregan sinisturik, bizitza barriari jagokozan maitasunezko frutuak emon daiguzala
beti.
Sólo Jesús, verdadera vid,
puede llevar un fruto que glorifique al viñador, su Padre. Sin la
comunión con Él somos sarmientos desgajados de la vid, privados de savia,
estériles. A esta comunión somos llamados por el amor del Padre y del Hijo.
"Biztu
da Kristo..."