Páginas

martes, 23 de abril de 2024

Pazkoako 5. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.




                                                   

V. PAZKO-DOMEKEA – B

 

GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ELIZBARRUTIKO EGUNA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zarenoi:

            Jesusegaz bat eginda iraun behar dogula esango jaku gaur. Holan ez bada, ez dogu lkarte eta ikasle lez jagokun fruturik emongo. Jesusegaz estu lotuta bagagoz izango gara benetako kristinau. Mahats aihenak enborretik bizi diran lez, geu ere Kristogandik bizi bagara  frutu emongo dogu.

 Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna ospatzen dihardugu. Batez be, gure etxeetako umeak eta pertsona nagusiak zaintzen dabezanen alde otoitz egingo dogu, batez ere emakumeen ardurapean dagozan zaintzak eskaintzen dabezanen alde.

            Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula gogoratuz.

Abestia: Bizi da Jauna, bizi da…

 


ABADEAREN AGURRA

 

          Jauna, benetako mahatsondoa,   egon bedi zuekin.

 

          Anai-arrebok:

 

          Jesukristok Beragaz bat eginda egoteko esaten deusku, eta horixe da, hain zuzen ere, Eukaristia ospatzea: Beragana hurreratzea, batuta bizitzeko.

 

Entzungo dogun Jaungoikoaren berbeak eta zatituko dogun ogiak lur ona aurkitu dagiela gugan, frutua emoteko.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

          Bateoko uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hastean, une  erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur bedeinkatua

 

URAZ  BEDEINKATZEA

 

Tartean “Hartuko dogu ura “ abestu.   Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA

 HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 9, 26-31:

            Paulo, kristinauen arerio gogorra izandakoa, Jesusen Barri Onaren zabaltzaile sutsu bihurtu da. Lehenengotan, fededunak bildurrez begiratzen badeutsoe ere, laister konturatuko dira Jesus berbiztuagaz aurkitu dala, eta Haren testigu lez onartua izango da.

 

Erantzun-Salmoa:  21. Salmoa 

            Kristo berbiztuak garaitu dau heriotza. Horregaitik bedeinkatzen dogu gure Jainkoa

"Bedeinkatua, Jauna, gure Jainkoa".

 

1 Jn 3, 18-24:

            San Joan apostoluak benetako maitasunean bizitzera dei egiten deusku. Azken baten, hortxe dagoalako Jesusek ekarri deuskun bizi barria.

 

Jn 15, 1-8:

            Mahats aihenak ez leukee bizirik izango, mahatsondoagaz bat eginda ez balegoz. Bardin geuk ere: ez dogu fruturik emon ahal izango, Jesusegaz bat eginda bizi ez bagara.

            Prestau gaitezan Jesus gure Maisuaren berbea entzuteko, zutunik, "Aleluia" kantatuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Mahatsondoa eta aihenak lez, Jesusegaz bat eginik, egin deiogun otoitz Jaungoiko Aitari.

 

-           Kristau alkarte guztiok lehenengo aldietako Elizearen indar ebanjelizatzaile eta zabalari eutsi deiogun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-           Munduko agintarien alde: euren erabagietan eta konpromisoetan helburu nagusia gizon-emakumeen ona, eta pertsonalez  duintzea  izan daiten.   Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Norbait Nigan badago, Ni haregan lez, horrek frutu asko emoten dau entzun dogu gaurko ebanjelioan. Hemen alkartu garanok bizi gaitezala Jesusesengan bat eginda.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

-         Gu guztion alde.  Alkartearentzat hain beharrezkoak diran zaintza eta zerbitzuen eta eskaintzen dabezan langileen duintasuna autortu eta euren eskubideak defendatu daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Aihenak benetako mahatsondora lez, Kristogaz bat egitera eroan gaituzun Aita Jaungoikoa; entzun zure herriaren otoitza eta emon zure Espiritu Santua, elkar maitatuz, frutu ugari emon dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

AZKEN AGURRA

            Senideok: eguneroko bizitzan, jakin dagigula Jesus berbiztuaren arrastoa aurkitzen. Eta, Haregan sinisturik, bizitza barriari jagokozan maitasunezko frutuak emon daiguzala beti.

            "Zeru lurren Erregina….




                                                V. PAZKO-DOMEKEA – B

 

GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ELIZBARRUTIKO EGUNA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

           Egun on, Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zarenoi:

            Jesusegaz bat eginda iraun behar dogula esango jaku gaur. Holan ez bada, ez dogu alkarte eta ikasle lez jagokun fruturik emongo. Jesusegaz estu lotuta bagagoz izango gara benetako kristinau. Mahats aihenak enborretik bizi diran lez, geu ere Kristogandik bizi bagara  frutu emongo dogu.

            Hoy celebramos la Jornada Diocesana por el Trabajo Digno. Vamos a orar, en especial, por tantas personas, la mayoría son mujeres, que cuidan de los niños y de las personas mayores de nuestras familias. Unos cuidados necesarios pero que no son siempre debidamente reconocidos.

            Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula gogoratuz.

ABADEAREN AGURRA

 

          Jauna, benetako mahatsondoa,   egon bedi zuekin.

 

          Anai-arrebok:

 

          Jesucristo nos invita a permanecer unidos a Él, y celebrar la Eucaristía es precisamente esto: acercarnos a Él para vivir unidos.

 

          Que la palabra de Dios que escuchamos y el pan que partimos encuentren en nosotros buena tierra para dar fruto.

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

          Bateoko uraren bitartez, Espirituaren bizi barrira jaio ginan. Eukaristia hastean, une  erabakigarri ha dakargu gogora. Jaso dagigun fedez ur bedeinkatua

 

URAZ  BEDEINKATZEA

 

Tartean “Hartuko dogu ura “ abestu.   Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 9, 26-31:

            Paulo, kristinauen arerio gogorra izandakoa, Jesusen Barri Onaren zabaltzaile sutsu bihurtu da. Lehenengotan, fededunak bildurrez begiratzen badeutsoe ere, laister konturatuko dira Jesus berbiztuagaz aurkitu dala, eta Haren testigu lez onartua izango da.

            Pablo se convierte de perseguidor en apóstol, y se une a sus compañeros para anunciar el evangelio.

Erantzun-Salmoa:  21. Salmoa 

            Kristo berbiztuak garaitu dau heriotza. Horregaitik bedeinkatzen dogu gure Jainkoa

            Junto con el salmista, bendecimos a Dios.

"Bedeinkatua, Jauna, gure Jainkoa".

 

1 Jn 3, 18-24:

            San Joan apostoluak benetako maitasunean bizitzera dei egiten deusku. Azken baten, hortxe dagoalako Jesusek ekarri deuskun bizi barria.

            El cristiano sabe que está en comunión con Dios, que es amor, si ama a los hermanos.

 

Jn 15, 1-8:

            Mahats aihenak ez leukee bizirik izango, mahatsondoagaz bat eginda ez balegoz. Bardin geuk ere: ez dogu fruturik emon ahal izango, Jesusegaz bat eginda bizi ez bagara.

            Jesucristo es la verdadera vid. Esta vid, no es sólo Jesús como individuo, sino que es Jesús dando vida y reuniendo en sí a todos los creyentes, ha sido plantada por el Padre, el cual espera que dé frutos abundantes.

            Prestau gaitezan Jesus gure Maisuaren berbea entzuteko, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 Mahatsondoa eta aihenak lez, Jesusegaz bat eginik, egin deiogun otoitz Jaungoiko Aitari.

 

        Kristau alkarte guztiok lehenengo aldietako Elizearen indar ebanjelizatzaile eta zabalari eutsi deiogun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

        Que reconozcamos la dignidad del trabajo de los cuidados y servicios tan necesarios para la comunidad y defendamos sus derechos.  Eskatu deiogun Jaunari

 

         Que concretemos en hechos nuestro amor a los demás, especialmente a los débiles y necesitados. Eskatu deiogun Jaunari.

 

         Norbait Nigan badago, Ni haregan lez, horrek frutu asko emoten dau entzun dogu gaurko ebanjelioan. Hemen alkartu garanok bizi gaitezala Jesusesengan bat egin da.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Gure Jaungoikoa, Kristori lotu gaituzu aihenak benetako mahatsondoari lez; entzun gure otoitza eta emon zure Espiritu Santua, alkar maitatuz, frutu ugari emon dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

 

 

 

AZKEN AGURRA

            Senideok: eguneroko bizitzan, jakin dagigula Jesus berbiztuaren arrastoa aurkitzen. Eta, Haregan sinisturik, bizitza barriari jagokozan maitasunezko frutuak emon daiguzala beti.

            Sólo Jesús, verdadera vid, puede llevar un fruto que glorifique al viñador,  su Padre. Sin la comunión con Él somos sarmientos desgajados de la vid, privados de savia, estériles. A esta comunión somos llamados por el amor del Padre y del Hijo.

            "Biztu da Kristo..."

 




PAZKOALDIKO V. DOMEKEA

Jauna bidean zelan ikusi eban adierazo eutsen Bernabek.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 9, 26-31)
           
Egun hareetan, Saulo, Jerusalemera heldu zanean, ikasleekin alkartu guran ebilan; baina bildur eutsoen danek, ez eban-eta sinesten benetan ikasle zanik.
Orduan, Bernabek Saulo beragaz hartu eta apostoluei aurkeztu eutsen. Kontatu eutsen zelan Saulok Damaskora bidean Jauna ikusi eban, zelan berba egin eutsan Jaunak eta zelako ausardiaz hitz egin eban Damaskon Jesusen izenaz. Ordutik, apostoluekin batera ibili ohi zan Saulo Jerusalemen, Jaunaren izenaz ausardiaz berba eginez. Greko-hizkuntzako juduekin ere berbetan eta eztabaidan jarduten eban; baina honeek Saulo hilteko asmotan ebilzan. Senideek, hori jakitean, Zesareara eroan eben eta handik Tarsora bialdu.
            Eleizea bakean bizi zan Judea osoan, Galilean eta Samarian; Jaunaganako leialtasunean bizi zan, eta eregiz eta ugalduz joian, Espiritu Santuagandiko adoreari esker.

Erantzun-salmoa                                                                                                                             
(Sal 21, 26b-27. 28. 30abcd. 30e-32)

Zugana nire goreskizuna, Jauna,
batzar nagusian.

edo      Aleluia.

Beteko dot zin-hitza bildur deutsoenen aurrean,
behartsuek asetzeraino jango dabe,
bila dabiltzkionek Jauna dabe goratuko,
bizi bediz hareen bihotzak betiko.

Oroituko dira eta Jaunagana bihurtuko
lurreko bazter guztiak;
Haren aurrean ahuspeztuko dira
atzerriko sendi guztiak.

Ha bakarra jauretsiko dabe
lurpean lo dagozan guztiek;
Haren aurrean makurtuko dira
hautsetara jausten diranak.

Nire arima, ostera, Harentzat biziko da,
Haren morroi izango nire hazia.
Jaunaz berba egingo deutse hurrengo gizaldiei,
Haren zuzentasuna iragarriko deutso
sortzen diharduan herriari: «Honeek ditu Jaunak egin.»

Hau da haren agindua:
sinestu dagigula eta alkar maitatu.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
(1 Jn 3, 18-24)

            Ene seme-alabok, ez dagigula berbaz eta ahoz maitatu, egitez eta benetan baino.
            Holan jakingo dogu egiarenak garala, eta nasaituko dogu geure barrua Jainkoaren aurrean; gure barruak errudun garala esaten badeusku ere, gure barruak baino handiagoa da Jainkoa, eta guztia ezagutzen dau. Ene maiteok, barruak errudun garala esaten ez badeusku, uste osoa dogu Jainkoagan.
            Seme-alaba maiteok: Eskatu ahala guztia hartzen dogu Jainkoagandik, haren aginduak beteten eta Hari atsegin jakona egiten dogu-eta. Eta hau da haren agindua: beraren Seme Jesu Kristoren izenean sinestu eta alkar maitatu dagigula, Berak agindu euskun lez. Bere aginduak beteten dituana Jainkoagan dago eta Jainkoa haregan. Honan dakigu gugaz dagoana: emon deuskun Espirituaren bidez.

Norbait Nigan badago, Ni haregan lez,
horrek frutu asko emoten dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 15, 1-8)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Neu naz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria. Nigan fruturik emoten ez dauan aihena inausi egiten dau Aitak, eta frutua emoten dauana garbitu eta muskildu, frutu gehiago emon dagian. Zuek garbi zagoze dagoaneko, Nik adierazo deutsuedan berbeari esker. Zagoze Nigan, Ni zuekan lez. Aihenak berez, mahatsondoan ez badago, fruturik emon ezin dauan lez, ezta zuek ere, Nigan ez bazagoze.
            Neu naz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait Nigan badago, Ni haregan lez, horrek frutu asko emoten dau; Ni barik ezin dozue-eta ezer egin. Nigan ez dagoana kanpora botaten dabe, ebagi eta ihartzen dan aihena lez; gero, batu, sutara bota eta erre egiten dabe.
            Nigan bazagoze eta nire berbak zuekan badagoz, eskatu gura dozuena eta izango dozue. Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek, nire ikasle izanik, frutu asko emotean».