Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
III. PAZKO-DOMEKEA – B
SARRERAKO
OHARRA
Egun on.
BIZI da Jauna, aleluia!
Pazko aldiko poz giroan jarraitzen
dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako.
Egunez egun izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei egiten deusku
Berak, gizon eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.
Hasi dagigun, ba, gure
ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula
ohartuz.
SARRERAKO
ABESTIA “Abestu
dagigun danok, misterio..."edo Bizi da Jauna…
ABADEAREN
AGURRA
Jesus,
Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.
Anai-arrebok:
ondo etorriak!
Eukaristiak
erakusten deusku argien Berbiztua gure artean dagoana. Zabaldu daiguzan, beste
behin ere, fedearen begiak gure bildurrak kentzen dituan eta bere itxaropenaren
testigu bihurtzen gaituan bere presentzia ekintzailea somatzeko.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Kristau
alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta
barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu
URAZ BEDEINKATZEA
Abestia: Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko
ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere
Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 3, 13-15. 17-19:
Apostoluen
lehenengo hitzaldietako gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai
honetan, entzun dagiguzan, gaixo bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon
jentearen aurrean, San Pedrok esaten dituan berbak.
Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa
Kanta dagigun
Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia
"Jaunari
kanta, ona da-ta..."
1 Jn 2, 1-5a:
Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi barik,
itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan.
Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan
behar dogula gogoratuko deusku.
Lk 24, 35-48:
Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera
gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Konfiantza
beteaz, egin deiogun otoitz biziaren Jaungoikoari.
·
Elizea
Jesusek hasi eban bidetik joan daiten leialtasunez. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Munduko bakearen alde. Batez ere gerran bizi
diren herrien alde. Gorrotoa eta indarkeriak albo batera itziz, alkarrizketea
izan daitela bakea lortzeko bidea. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Bizitzeari zentzun bat bilatu nahian dabizen guztien
alde: Jesusen Ebanjelioan aurkitu dagiela euren bizitzarako bidea. Eskatu deiogun
Jaunari.
·
Gutariko
bakoitzak, hitzez eta egitez, Jesusek emoten deuskun maitasuna erakutsi dagigun.
Eskatu deiogun Jaunari.
Jaungoiko
Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri
dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako
gizateria barriaren zeinu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Senideok:
Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori
agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.
"Zeru lurren
Erregina."
III. PAZKO-DOMEKEA – B
SARRERAKO
OHARRA
Egun on.
BIZI da Jauna. Aleluia!
Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus
Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako. Egunez egun
izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei e giten deusku Berak, gizon
eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.
El mensaje de paz y de
esperanza se repiten en la Pascua, y es don de Dios. Tenemos que hacerlo
nuestro, meterlo en nuestro corazón.
Cantamos con la presencia de Cristo Resucitado; El nos da
su Palabra, su Cuerpo y nos salva.
Hasi
dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure
artean daukagula ohartuz.
SARRERAKO
ABESTIA “Abestu
dagigun danok, misterio..." edo Bizi da Jauna…
ABADEAREN
AGURRA
Jesus,
Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.
Anai-arrebok:
ondo etorriak!
La
eucaristía es la señal más clara de que el Resucitado está con nosotros.
Abramos, una vez más, los ojos de la fe para reconocer su presencia activa, que
arranca nuestros miedos y nos convierte en testigos de esperanza.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Kristau
alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta
barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu
URAZ BEDEINKATZEA
Abestia: Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko
ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere
Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 3, 13-15. 17-19:
Apostoluen lehenengo hitzaldietako
gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai honetan, entzun dagiguzan,
gaixo bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon jentearen aurrean, San Pedrok
esaten dituan berbak.
El poder de Dios ha
transformado en exaltación la humillación del Siervo sufriente. Del Resucitado,
para nuestra salvación, manan la
santidad, la justicia, la vida misma de Dios. Estos son los frutos de la
resurrección.
Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa
Kanta dagigun
Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia
El salmista confía en Dios a pesar de las dificultades.
Ha experimentado su amor en profundidad: el Señor le dio fuerza en el aprieto.
"Jaunari
kanta, ona da-ta..."
1 Jn 2, 1-5a:
Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi barik,
itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan.
Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan
behar dogula gogoratuko deusku.
En la verdad acogemos el mensaje de Cristo, muerto por el
pecado. El que reconoce su propio pecado se convierte y empieza a vivir.
Lk 24, 35-48:
El Espíritu del Maestro guía a la comunidad cristiana, y le
da luz para entender las Sagradas Escrituras
Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera
gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Konfiantza
beteaz, egin deiogun otoitz biziaren Jaungoikoari.
·
Elizea
Jesusek hasi eban bidetik joan daiten leialtasunez. Eskatu deiogun Jaunari.
·
Para que nuestro mundo encuentre los profetas
necesarios, trabajadores de la verdad, que denuncien la hipocresía y ayuden a
abrir nuevos caminos de verdad y justicia. Eskatu deiogun Jaunari
·
Por nuestra comunidad cristiana; que nuestro encuentro con el Resucitado
nos fortalezca y a lo largo de la semana seamos constructores de la paz que
Jesús nos da. Eskatu deiogun Jaunari
·
Gutariko
bakoitzak, hitzez eta egitez, Jesusek emoten deuskun maitasuna erakutsi dagigun.
Eskatu deiogun Jaunari.
Jaungoiko
Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri
dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako
gizateria barriaren zeinu. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Senideok:
Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori
agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.
Que a lo largo de la semana, sintamos la presencia del
Resucitado. Como señal de esta presencia, recibamos la bendición de Dios.
"Zeru lurren
Erregina.."