Ajuria, Gorozika, Ibarruri eta Gernikaldeko hainbat lagun alkartu da gaur Ibarruriko parrokian bertako laguntzaile urte askotan izan dan Mikel Larrauri abadeari esker ona agertzeko.
Meza nagusia, bertako koralak lagunduta, Mikel meza buru eta abade lagunak inguruan. Eurekaz batera hiru parrokietako ospatzaileak eta laguntzaileak.
Amaitzeko, lagun arteko bazkaria txokoan. Eskerrik asko Mikel!
Hona hemen Joseba Segura abadeak bialdutako mezua mezatan irakurri dana:
Ezin dot zugaz
Mikel, eta zure lagunekaz, Ajuria, Gorozika eta Ibarruriko eleiztar eta
Gernikaldekoakaz, meza honetan egon. Zuri eskeinitako omenaldi honetan. Baina
jaso agur bero bat.
Jakitun nago egin
dozun lanagaz, kristau alkarte horreekaz batera, sinismena ospatzen, ebanjelioa
zabaltzen.
Juan Mari Uriarte
hil barri dan gotzainak esaten eban ebanjelioan ez dala “arrakasta” berbea
agertzen. Holakoa da gure lana azken urteotan: isila, apala, umila, zarata
bakoa. Juan Marik, aldi berean, goraipatu egiten eban abadeen leialtasuna,
zintzotasuna. Urte askotan erakutsi dozuna.
Atsedena izan
daizula San Vicenteko egoitzan. Agur esan barik joan zinan. Gaixo larri batek
hilabete euki zintudan ospitalean. Orain, askoz hobeto, jaso egizu ondo
merezitako esker ona eta guztion txaloa.
Eskerrik asko
Jaunari zure abade lanagaitik.
Zure gotzaina,
Joseba Segura.
Mikel Larrauri abadea gaur egun San Vicenteko abade egoitzan dago gaixo bat gainditu ostean, erretiraturik.
Muxikako Ibarruri, Ajuria eta Gorozikako eleiztarrel euren esker ona agertu geura deutsie hainbat urtetan lagundu dauelako mezak emoten hiru parrokia honetan.
Omenaldi mezea Ibarrurin ospatuko da, datorren zapatuan, apirilaren 13an, goieko 11:30etan.
Ostean bazkari bat egongo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario