Abenduko izarrak

sábado, 28 de enero de 2012

Arratiako Eliza 2012-2015: Ebanjelioa sakondu eta zabaldu


Ebanjelioa sakondu eta zabaldu” hauxe izango da Arratiko Elizaren goiburua hurrengo lau urteetarako. 2012. urtean hasi eta 2015ra arte.


Arratiako Pastoral Batzordeak atzo onartu eban aho batez hurrengo lau urteotarako programazioa. Sei lehentasun nagusi izango ditu lau urteko aldi honek.

Lehentasun bakoitzak pertsona arduradun bat izango dau lan taldea osatu eta helburua, pausoz pauso, urteotan betetzen ahalegintzeko.

Helburu batzuen ardatza ebanjelioa sakontzea da, bertan errotuta gure parrokia eta eskualde, familia eta pertsonen bizitza erlijiosoa eraikiz eta eliz eredua azalduz.

Beste helburuak ebanjelioa zabaltzea daukie ardatz moduan.

Hona hemen, labur labur, sei lehentasunok:

1.- Elizpetik plazara, hau da, eliza eta Arratiako gizartearen artean hartuemon urrats barriak emon.

2.- Arratiko elizako boluntarioak zaindu eta barriztatu.

3.- Familia mezak bultzatu, prozesu baten barruan.

4.- Ekonomia batzordeak koordinatu.

5.- ADAP edo abade bako domeketako ospakizunak sendotu eta zabaldu.

6.- Caritas Arratia indartu, Arratiako Elizaren esku solidarioa.

Hau kontuan izanik, hurrengo hiru hilabeteetan honako  gauza bi honeek egingo dira:

a.- asmo hau azaldu parrokia guztietako pastoral batzordeetan eta eliztarrei.

b.- helburu bakoitza aurrera eroateko lehentasun horren arduradunak plan bat diseinatuko dau.

Plan hau lan luze eta sakon baten emoitza da. Hainbat batzar eta lan bilera egin dabez Arratiako Pastoral Batzordeko kideek, euren artean eta kanpoko kideen laguntzaz. Batzorde hori osatzen dabe parrokietako ordezkariek, Arratia mailan liturgia, Caritas eta Familia pastoraltzako ordezkariek, Zulaibar Ikastegiko kide batek eta abadeak.


Plan Pastoral 2012-2015 de la Iglesia de Arratia

El jueves 26 de enero aprobó el Consejo Pastoral de Arratia el plan pastoral para los próximos cuatro años tras varias sesiones de reflexión y trabajo.

El plan tiene dos ejes: profundizar en el evangelio de Jesús y extenderlo en Arratia. Convencidos de que no se puede contagiar aquello que no se vive el referente pastoral será el Evangelio de Jesús.

Seis objetivos o prioridades para estos cursos:

1.- Elizpetik plazara, del pórtico a la plaza. Dar pasos nuevos en la relación entre la iglesia y la sociedad de Arratia.

2.- Acompañar y renovar los voluntarios de la Iglesia de Arratia.

3.- Potenciar las misas familiares, dentro de un proceso.

4.- Coordinar las comisiones económicas parroquiales.

5.- Fortalecer y extender la ADAP o asambleas dominicales en ausencia de presbítero.

6.- Fortalecer Caritas Arratia como el brazo solidario de las parroquias de Arratia.

En los próximos tres meses:

a.- se explicará el plan en cada consejo pastoral parroquial y a los feligreses.

b.- la persona animadora de cada objetivo elaborará un plan para dar cuerpo a esa prioridad.