Páginas

martes, 25 de julio de 2023

Urtean zeharreko 17. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz. 


                             

                                                                URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA - A

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jesusen deiari erantzun nahirik, kristau batzar honetara etorri zareen guztioi, egun on eta ondo etorri.

 

            Jesusen berbea jaso nahi dogu, Haren salbamen oparia barritu eta eskeini. Jesusegan jarrita daukagu geure uste osoa, azken baten badakigulako Beragan bakarrik aurkitu geinkezala egia eta bizia, eta Bera dala gure altxor  bakarra.

            Datorren martitzenean hasiko da Gazteen Munduko Eguna. Mundu guztiko gazteek Aita Santuagaz bat egingo dabe. Erromesaldia da, gazteriaren jaia, Eleiza unibertsalaren adierazpena eta ebanjelizatzearen une sendoa. Gogoan izan daiguzan, ekitaldi horren eta bertan parte hartuko dabenen alde.

            Abestuz hasi dagigun Eukaristia gogoz.

 

            "Alkartu danok..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Isil-une baten, aztertu dagigun geure barrua; baina, batez ere, begiratu dagiogun Jaungoikoaren errukiari, gure hutsegite eta pekatuak parkatu eta garbitu dagizala eskatuz:

 

            - Jesus Jauna, zure berbea osoan ontzat hartzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Zu alde batera itzita, beste aberastasun batzuei balio gehiago emoten                         deutsegulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, beste gauza guztien gainetik, Jainkoaren Erreinua bilatzen ez dogulako.                      ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

1 Erg 3, 5. 7-12:

 

            Zer nahi genduke? Zer bilatzen dogu geure bizitzan? Sarritan, geuretzat gauzak eukitea baino ez dogu bilatzen. Ze eskari ederra Salomon errege gaztearena! "Emon bihotz zentzunduna, zure herria zuzentzeko".

 

 

Erantzun-Salmoa:  118. salmoa

            Salmo honetan, kanta dagigun beste ezer baino gehiago maitatuko dogula Jaunaren Hitza.

 

 "Bai maite dodala, Jauna, zure legea!"

 

 

Erm 8, 28-30:

 

            Irakurgai honetan, San Paulok gogoratuko deusku, Jaungoikoa maite da-benei, gauza guztiak -gustokoak eta mingarriak- onerako izaten jakezala.

 

Mt 13, 44-52:

 

            Jainkoaren Erreinuko aberastasunak eta salbamenaren bidea aurkitzen dituanak, beste gauza guztiak baztertu egiten ditu. Aukera hori eskeintzen deuskun Jesukristo goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, egin dagigun otoitz danok batera, bihotz zabalez jaso dagizala gure eskariak Jaungoikoari eskatuz:

 

            - Eleizaren alde: gazteen Munduko Egunak, garatuko diran jardueren eta gazteen protagonismoaren bidez, mundu osoko herri eta herrialdeen arteko bake, batasun eta senidetasuna sustatu daizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Benetako bizia,  Jainkoak eskeintzen deuskun  maitasunean  dagoala  sinisten  dauan Elizearen alde eta kristau guztien alde: geure bizikereaz eta berbakaz Barri On horren  testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Behartsuen alde, bakarrik dagozanen alde, gaixo eta zaharren alde, sufritzen dagozan  guztien             alde: bizi-poza bihurtuko deutsen laguntza lortu dagiela, eta Jaungoikoaren  Erreinua batez ere eurentzat dala ikusi dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Eukaristia ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: beste gauza guztien gainetik Jaungoikoaren Erreinua aintzat hartu eta bilatu dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jaungoiko gure Aita, entzun aurkezten deutsuguzan eskariok eta egizu zure Erreinuaren hazia beti hazten joan daitela gugan eta gure munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA

Eskerrak, Jauna, eten barik pekatarion bila zabiltzalako. Erakutsi eiguzu zure Erreinuko

ondasunak bilatzeko bidea zein dan: bihotz zintzo eta apala izatea, besteen zerbitzura

egongo dana eta zure lekukotasuna alaitasunez emongo dauana. Ez gaitezala errazkerian

jausi eta hartu geinkezan arriskuak zuri jarraitzearren hartuak izan daitezala. Kristau bizitza

beroa eta konprometitua eroaten lagundu eiguzu eta une larrietan izan daitezala zure

berbak gure ahoetatik urteten dabenak. AMEN.


AZKEN AGURRA

 

            Gaur, eta aste osoan zehar, gure bizitzetan ezkutu dagoan Jainko Erreinuaren altxor edo aberastasun parebakoa aurkitzen jakin dagigula, Jaunaren eta Mariaren laguntzaz.

 

            "Agur, Jesusen Ama..."









URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA – A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Jesusen deiari erantzun nahirik, kristau batzar honetara etorri zareen guztioi, egun on eta ondo etorri.

 

            La Eucaristía es como el tesoro escondido. En un poco de pan y de vino se hace presente todo el amor de Dios hacia nosotros.

            Si descubrimos ese tesoro, nos sentiremos felices y celebraremos con gozo esta eucaristía

 

            Eukaristia honek barritu eta bizkortu dagizala guztiokan, beharrezkoena eta gauzarik baliotsuena aurkitu dauanak beragan somau ohi dituan ziurtasuna eta bizi-poza.

            Abestuz hasi dagigun Eukaristia gogoz.

 

            "Alkartu danok..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Isil-une baten, aztertu dagigun geure barrua; baina, batez ere, begiratu dagiogun Jaungoikoaren errukiari, gure hutsegite eta pekatuak parkatu eta garbitu dagizala eskatuz:

 

            - Jesus Jauna, zure berbea osoan ontzat hartzen ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Zu alde batera itzita, beste aberastasun batzuei balio gehiago emoten                          deutsegulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, beste gauza guztien gainetik, Jainkoaren Erreinua bilatzen ez dogulako.                       ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

1 Erg 3, 5. 7-12:

            Zer nahi genduke? Zer bilatzen dogu geure bizitzan? Sarritan, geuretzat gauzak eukitea baino ez dogu bilatzen. Ze eskari ederra Salomon errege gaztearena! "Emon bihotz zentzunduna, zure herria zuzentzeko".

            La sabiduría es más valiosa que el poder y las riquezas. Por eso Dios se complace en Salomón, porque ha elegido lo que más vale.

 

Erantzun-Salmoa:  118. Salmoa

 

            Salmo honetan, kanta dagigun beste ezer baino gehiago maitatuko dogula Jaunaren Hitza.

            Todo el salmo respira un profundo amor a la Ley de Dios, la felicidad de poseerla y el deseo de cumplirla.

 

 "Bai maite dodala, Jauna, zure legea!"

Erm 8, 28-30:

 

            Irakurgai honetan, San Paulok gogoratuko deusku, Jaungoikoa maite dabenei, gauza guztiak  gustokoak eta mingarriak onerako izaten jakezala.

            Todo procede de Dios: vocación, elección, justificación. En sus manos estamos y poderoso es Él para llevarnos a la Vida y a la Unidad.

 

Mt 13, 44-52:

            Dios no nos manda abandonar todo, sino elegir lo mejor.

            Jainkoaren Erreinuko aberastasunak eta salbamenaren bidea aurkitzen dituanak, beste gauza guztiak baztertu egiten ditu. Aukera hori eskeintzen deuskun Jesukristo goratu dagigun, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, egin dagigun otoitz danok batera, bihotz zabalez jaso dagizala gure eskariak Jaungoikoari eskatuz:

 

            - Eleizaren alde: gazteen Munduko Egunak, garatuko diran jardueren eta gazteen protagonismoaren bidez, mundu osoko herri eta herrialdeen arteko bake, batasun eta senidetasuna sustatu daizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Benetako bizia  Jainkoak eskeintzen deuskun  maitasunean  dagoala  sinisten  dauan Elizearen alde eta kristau guztien alde: geure bizikereaz eta berbakaz Barri On horren  testigu izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por los que tienen una labor poco valorada, en casa y en la calle, en el campo y en la fábrica, para que descubran que el valor de la persona no está en lo que se hace, sino quien lo hace y que todos apreciemos la labor de unos y otros.   ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Por los que hemos encontrado el tesoro del Reino y hemos venido a celebrarlo: que la experiencia del Reino que celebramos en la eucaristía, nos de la sabiduría para mantenernos en el camino de Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jaungoiko gure Aita, entzun aurkezten deutsuguzan eskariok eta egizu zure Erreinuaren hazia beti hazten joan daitela gugan eta gure munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

            La Perla preciosa es el Amor. El que elige este camino todo lo abarca; pues Dios es Amor. Vivamos la alegría del Reino, que hemos celebrado en la eucaristía.

            Gaur, eta aste osoan zehar, gure bizitzetan ezkutu dagoan Jainko Erreinuaren altxor edo aberastasun parebakoa aurkitzen jakin dagigula, Jaunaren eta Mariaren laguntzaz.

 

            "Agur, Jesusen Ama..."







URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA


Zuzen erabagiteko jakituria eskatu dozu.

Erregeen liburutik (1 Erg 3, 5. 7-12)

     Egun hareetan, Gabaonera joan zan Salomon erregea opariak eskeintzera, ha zan-eta kultu-lekurik nagusiena. Mila erre-opari eskeini ebazan Salomonek altara gainean. Gau haretan Jauna agertu jakon amesetan Gabaonen, eta esan eutson: «Eskatu gura dozuna, eta emongo deutsut».
     Salomonek erantzun eutson: « Jauna, ene Jainko, nire aita Daviden ordez ni, zeure zerbitzari hau, egin nozu errege. Ni, ostera, gaztea naz eta ez dakit zelan gobernatu. Zure zerbitzari hau Zuk aukeratu dozun herriaren erdian dago, herri izugarria, ugariaren ugariz ezin konta ahalakoa. Emoiozu zeure zerbitzari honi adimen argia, zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko. Bestela, zelan gobernatu zure herri handi hau?»
     Atsegin izan jakon Jaunari Salomonen eskaria, eta esan eutson: «Hori eskatu dozulako, eta ez zeuretzat urte asko, aberastasunak edota zeure arerioen heriotzea, zuzen gobernatzeko jakituria baino eskatu dozulako, beteko dot zuk eskatutakoa: zure aurretik inork izan ez dituan eta zure ondoren ere inork izango ez dituan adinako jakituria eta adimena emongo deutsudaz. Gainera, eskatu ez dozuna ere emongo deutsut: aberastasunak eta ospea, zure egunetan inongo erregek izango ez dituan neurrian».

Erantzun-salmoa  Sal 118

Jauna, Zure Maitasuna, abestuko dot, betiren beti


Hau da, Jauna ‑esan dot‑, nire ondarea,
zure hitzak betetea.
Niretzat zure agoko legea,
urre eta zidar asko baino hobea.

Betorkit zure maitasuna nire pozgarri,
holan agindu deutsazu zeure morroiari.
Betorkidaz zure errukiak, bizi nadin,
zure legea jatalako atsegin.

Horregaitik ditut zure aginduak urrea baino,
urre garbia baino maiteago.
Horegaitik hartzen ditut zure arauen bideak,
eta gorroto ditut bide guzurtiak.

Zuk aginduak harrigarri dira,
horregaitik beteten ditu nire arimeak.
Zure hitzen adierazteak argia dau ekarten,
ez‑ikasiei deutse irakasten.



Jainkoak aukeratu ginduzan,
bere Semearen irudiko izan gaitezan.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik  (Erm 8, 28-30)

     Senideok: Badakigu Bera maite dabenen onerako bideratzen dituala Jainkoak gauza guztiak, bere aurre-erabagiaz deitu eutsenen onerako, hain zuzen ere.
     Aurrez ezagutu ebazanak aukeratu ere egin ebazan Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zaitezen eta, holan, Semea senide askoren artean lehen-seme izan eiten. Aurrez aukeratu ebazanei deitu ere egin eutsen; deituak, barriz, zuzentzat hartu ebazan: eta zuzentzat hartutakoak aintzaz bete.


Saltzen ditu daukozan gauza guztiak,
eta soloa erosten dau.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           (Mt 13, 44-52)

     Aldi haretan, esan eutsen Jesusek ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz soloan ezkutatuta dagoan altxorragaz lez jazoten da. Norbaitek, aurkitzen dauala, barriro ezkutatu egiten dau eta, pozaren pozez joan, dituan guztiak saldu eta solo ha erosten dau.
     Era berean, zeruetako erreinuagaz, harri bitxi bila dabilen merkatariagaz lez jazoten da. Balio handiko bat aurkitzen dauanean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten dau.
     [Era berean, zeruetako erreinuagaz itsasora bota eta mota guztietako arrainak batzen dituan sareagaz lez jazoten da. Beterik dagoanean, bazterrera ataraten dabe eta, jesarririk, onak otzarara batzen dabez eta txarrak kanpora botaten. Holan jazoko da munduaren azkenean: aingeruak etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiztu egingo dabez eta su-labara botako. Han izango dira negarra eta agin-karraska!» Jesusek itaundu eutsen ikasleei: «Ulertu al dozue guzti hau?» «Bai», erantzun eutsoen. Eta Jesusek: «Beraz, zeruetako erreinuko ikasle egin dan lege-maisua, bere altxorretik zahar eta barriak ataraten dituan etxeko jaunaren antzekoa da».]