Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA – A
Aitite-amamen
eta Nagusien Munduko Eguna
«Haren
errukia gizaldiz gizaldi begirune deutsoenengana» (Lk 1, 50)
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorri Jaunaren eguna ospatzera alkartu
zarenoi.
Jesusek, gaur be, parabolen
bidez hitz egingo deusku, Jainkoaren Erreinua zertan datzan ulertu daigun.
Eukaristiaren
bitartez Jainkoa gurekin dogu, bere Hitz eta arnasaz adore emoten deusku,
gurekin eroapen handikoa; neke eta etsipenen gainetik bizia zaindu eta banatu
daigula dinosku.
Joakin eta Ana Jesusen aitite-amama santuen egunaren
atarian, gaur, aitite-amamen eta Nagusien eguna ospatuko dogu. Hauxe diño Aita
Santuak bere mezuan: «Ederra da, aurten, aitite-amamen eta Nagusien Munduko
Egunaren eta Gazteen Egunaren arteko gertutasuna; bien goiburuan, “lasterka”
ibiltea agertzen da, hau da, Maria lez, arin Isabeli bisita egitera”. Badogu Mariarengan
eredu ederra.
Abestuz hasi gaitezen eukaristia ospatzen
"Igandetan
eleizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: prestau daiguzan geure bihotzak
Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuteko. Horretarako, geure pekatu guztien
parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, guztiz ona eta parkatzailea zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gu guztiokin eroapen haundikoa zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, azken eguneko epaile zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 12, 13. 16-19:
Jaungoikoak, ahalguztiduna eta errukiorra
dalako, oker dabilenari aukera barriak emoten deutsoz bihotz-barritu eta
bihurtu daiten.
Erantzun-Salmoa: 85. Salmoa
Jainkoaren errukia eta onginahia goratzen ditu
salmisteak. Guk ere bat egin dagigun otoitz honetan.
"Erruki
hutsa..."
Erm 8, 26-27:
San Paulok esango deusku gugan dagoan
Jaungoikoaren Espirituak guri laguntzen diharduala beti.
Mt 13, 24-43:
Jesusek, parabola batzuen bidez, Zeruetako
Erreinuari buruz berba egingo deusku ebanjelioan. Gertatu daiguzan gure
gogo-bihotzak Haren berbak entzuteko.
Aleluia.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zuzendu
deioguzan Jaunari Eleizearen eta mundu osoaren aldeko eskariak. Espiritu Santua
laguntzera datorkigu geure ezinean, beti ere nahi doguna barik behar doguna
eskatu daigun:
- Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban
konfiantza osoa izan dagian eta Jaunaren Barri Ona adoretsu iragarri dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nagusien alde:
euren bizitza ereduaren bidez,
maitasuna eta zerbitzua dirala benetan garrantzitsu irakatsi eta
behar-beharrezkoa baloratzen laguntzen deuskuen pertsona nagusiak autortu,
errespetatu eta eskertu daiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Agintarien alde:
gaurko hauteskundeetan hautatuak izango diranek eta gobernatzeko ahalmena
izango dabenek zuzentasuna, alkartasuna eta bakea bilatu daiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon alde, begirada aldatu
daigula, gizon eta emakumeen barruan begiratu ahal izateko eta gutako
bakotxaren barruan dagoan Jainkoaren indar eraldatzaileaz jabetzeko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, zeuri aurkezten deutsuguz gure
beharrizanaz, errukiz eta eroapenez jokatuko dozulakoan. Gure ahaleginak batu
daiguzala zure Erreinuaren haziak gure lur honetan hazi daitezan. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen
JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA
Jauna, eskerrik asko gure ondoan zagozalako. Zuk emoten deuskuzu aurrera egiteko
indarra eta adorea. Zuk erein dozu gure bizitzan hazi ona eta lantzen dozu, ahal dala,
gutariko inor ere galdu ez daiten. Eskerrak emoten deutsuguz gure nagusien
bizitzengaitik, hainbestetan izaten dira-eta guretzat eredu. Emoiezu bizitza duina eta izan
daitezala gure sinesmenaren zutabe.
Lagun izan zakiguz, nagusiok eta gazteagook zure Erreinuaren partaide izan gaitezan eta
eredu ona jarraitu eta emon deiegun gazteenei, etorkizuneko kristauei. Beti jarraitu
zagiezala, Espirituaren laguntzaz eta beti izan dagiela zure neurribako errukian konfiantza
osoa. AMEN.
AZKEN
AGURRA
Jaungoikoaren legamina geugan daroagu; legamin
hori Kristo berbiztuaren Espiritua da. Itzi deiogun gure bizitzako orea
altzetan.
Zorionak aitite-amama zarienok, eta
neba-arreba nagusi, Maria eta Isabelen arteko besarkadak inguratu zaiezala eta
bakez bete daizala zuen bihotzak».
".Alkartuta
goazen"
Jornada
Mundial de los Abuelos y de los Mayores
«Su
misericordia se extiende de generación en generación» (Lc 1,50)
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on eta ondo etorri Jaunaren eguna ospatzera alkartu
zarenoi.
Jesusek, gaur be, parabolen
bidez hitz egingo deusku, Jainkoaren Erreinua zertan datzan ulertu daigun.
Eukaristiaren
bitartez Jainkoa gurekin dogu, bere Hitz eta arnasaz adore emoten deusku,
gurekin eroapen handikoa; neke eta etsipenen gainetik bizia zaindu eta banatu
daigula diñosku.
Cercana la fiesta de los santos Joaquín y
Ana, abuelos de Jesús, hoy es la Jornada Mundial de los Abuelos y de los
Mayores. Dice el Papa en su mensaje: «Este año, coincide la cercanía entre la
celebración de la Jornada Mundial de los Abuelos y de los Mayores y la de la
Juventud; ambas tienen como tema la “prisa” de María para ir a visitar a
Isabel, y de ese modo nos llevan a reflexionar sobre el vínculo entre los
jóvenes y los ancianos”.
Abestuz hasi gaitezen eukaristia ospatzen
"Igandetan
eleizan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok:
prestau daiguzan geure bihotzak Jaungoikoaren Berbea gogoz entzuteko.
Horretarako, geure pekatu guztien parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, guztiz ona eta parkatzailea zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gu guztiokin eroapen haundikoa zareana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, azken eguneko epaile zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jak 12, 13. 16-19:
Jaungoikoak, ahalguztiduna eta errukiorra dalako,
oker dabilenari aukera barriak emoten deutsoz bihotz-barritu eta bihurtu daiten.
Dios no se parece en nada a
los soberanos de la tierra. El poder de Dios es misericordioso y tolerante. No
quiere la muerte del pecador, sino su arrepentimiento
Erantzun-Salmoa: 85. Salmoa
Jainkoaren errukia eta onginahia goratzen ditu
salmisteak. Guk ere bat egin dagigun otoitz honetan.
El salmo 84 es una oración típica de la comunidad de los
creyentes, que marcha hacia la salvación plena teniendo en cuenta los favores
que ha recibido de Dios.
"Erruki
hutsa..."
Erm 8, 26-27:
San Paulok
esango deusku gugan dagoan Jaungoikoaren Espirituak guri laguntzen diharduala
beti.
Confiemos en
la oración del Espíritu que clama en nosotros. Escuchemos su voz y realicemos
sus deseos.
Mt 13, 24-43:
A través de parábolas, Jesús nos muestra el Reino de
Dios.
Jesusek, parabola batzuen bidez,
Zeruetako Erreinuari buruz berba egingo deusku ebanjelioan. Gertatu daiguzan
gure gogo-bihotzak, Haren berbak entzuteko.
Aleluia.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zuzendu
deioguzan Jaunari Eleizearen eta mundu osoaren aldeko eskariak. Espiritu Santua
laguntzera datorkigu geure ezinean, beti ere nahi doguna barik behar doguna
eskatu daigun:
- Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban
konfiantza osoa izan dagian eta Jaunaren Barri Ona adoretsu iragarri dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por las personas mayores que nos transmiten con su
ejemplo que la vida es amor y servicio y nos ayudan a valorar lo esencial, para
que nunca les falte el reconocimiento, respeto, y agradecimiento de la
sociedad.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por
quienes hoy van a ser elegidos en las urnas y deberán gobernar, para que
busquen la justicia, la solidaridad y la paz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon alde, begirada aldatu
daigula, gizon eta emakumeen barruan begiratu ahal izateko eta gutako
bakotxaren barruan dagoan Jainkoaren indar eraldatzaileaz jabetzeko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jainko Jauna, zeuri aurkezten deutsuguz gure
beharrizanaz, errukiz eta eroapenez jokatuko dozulakoan. Gure ahaleginak batu
daiguzala zure Erreinuaren haziak gure lur honetan hazi daitezan. Jesukristo
gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jaungoikoaren
legamina geugan daroagu; legamin hori Kristo berbiztuaren Espiritua da. Itzi
deiogun gure bizitzako orea altzetan.
La Palabra de Dios ha iluminado nuestro interior. Con esa
luz vamos a trabajar a lo largo de la semana, para dar frutos abundantes de
salvación.
Zorionak
abuel@s, herman@s mayores, que la
bendición del abrazo entre María e Isabel os alcance y colme de paz vuestros
corazones».
"Alkartuta goazen "
No hay comentarios:
Publicar un comentario