Abenduko izarrak

martes, 28 de julio de 2020

Urtean zeharreko 18. domekea A


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz. 

                         


                                    URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

 

            Egun on, udaldi honetan ere, Jaunarenganako gose-egarriz alkartu zareen guztioi:

 

            Alkarte lez batu gara, Jainkoaren Hitza entzuteko eta Jesu Kristorekin batera Eukaristiaren mahaitik parte hartzeko. "Egizue hau neure oroigarri", esan euskun Jesusek; eta, domekero lez, gaur ere Jesusen agindua bete nahi dogu.

            Jaungoikoaren Hitzagaz eta Biziaren Ogiagaz elikatzeko nahia eta beharrizana dogu. Jaunak berak gogoratuko deusku Berak bakarrik aseko dituala gure beharrizanak, guk bihotzez onartzen badogu.

 

Izan be, ezinbestekoa dogu bai, HITZAgaz eta bai, OGIAgaz janaritzea, bere arrastoen atzetik joateko eta Berak hasitako egitasmoari jarraipena emoteko.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

            "Igandea da Jaunaren eguna bereziki."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, sarritan geure gauzakin bakarrik arduratuta bizi gara. Damutu gaitezan Jaungoikoagandik eta lagunurkoagandik urrundu garealako, eta parkamena eskatu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, zure aginduak beteten ez ditugulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Zu gure janari izan arren baztartzen zaitugulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Zuk agindu deuskuzun lez, behartsuak maitatzen ez ditugulako. E. J.                                                                    

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Ex 16, 2-4. 12-15:

 

            Egiptotik urten ondoren, Israel herria basamortuan zehar doa, gosez hilteko bildurrez. Baina, Jaungoikoa ez da ahaztuko Beretzat aukeratutako herriaz, eta "mana" emongo deutso janari.

 

Erantzun-Salmoa:  77. Salmoa

 

            Salmisteak, Jainkoak egindako harrigarriak goresten ditu, eta bere ondorengoei adierazoten dautse.

 

"Entzungo ahal dozue gaur Jaunaren berbotsa; ez gogortu zuen bihotza.."

 

 

Ef 4, 17. 20-24:

 

            San Paulok Efesoko kristinau barriei hauxe eskatzen deutse: Jaungoikoaren deiari zuzen erantzun deioela, gizon eta emakume barri lez biziz.

 

Jn 6, 24-35:

 

            Ebanjelioan, Bera dala Ogi bizia esango deusku Jesusek; Berak ase leikezala gure gose-egarriak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, egin deiogun otoitz Jaunaren Hitza eta Ogi Bizia eskeintzen deuskuzan Jaungoiko Aitari:

 

- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: Eukaristian Jaunak emoten deuskun Hitza eta Ogi  bizia hartzen dogunok, gizon-emakume barri lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

- Joseba, gure Gotzaiaren alde, Bizkaiko eliza Jesusen bidetik gidatu dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Udaldi honetan, nor eta zer garen ahaztu barik Jainkoarekin, lagun-hurkoarekin, izadiarekin eta norberarekin aurkitzeko erak jorratu dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: fedez beterik hurreratu gaitezala beti amaibako bizia emoten deuskun Ogi santua hartzera. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

            Jainko Aita, Zeuk bialdu deuskuzu Jesukristo, gure Ogi bizia. Ikusi gure beharrizanak eta emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


 

AZKEN AGURRA

 

            Jesusek esan deusku: "Egizue lan, ez ondatzen dan janariagaitik, betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik baino". Materialismoan jausi bariak igaro dagigula astea.

 

            "Eskerrik asko, Jauna.."





                               URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, udaldi honetan ere, Jaunarenganako gose-egarriz alkartu zareen guztioi:

            Alkarte lez batu gara, Jainkoaren Hitza entzuteko eta Jesu Kristorekin batera Eukaristiaren mahaitik parte hartzeko. "Egizue hau neure oroigarri", esan euskun Jesusek; eta, domekero lez, gaur ere Jesusen agindua bete nahi dogu.

            Venimos a la Eucaristía con el deseo y la necesidad de alimentarnos con su Palabra y con el Pan de la Vida. El mismo Señor Jesús nos recordará, que sólo Él es ese alimento que puede saciar todas nuestras necesidades. Y es que para seguir sus huellas y hacer realidad el proyecto que Él mismo inauguró y lo puso en marcha, es necesario ALIMENTARSE.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

 

            "Igandea da Jaunaren eguna bereziki."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, sarritan geure gauzakin bakarrik arduratuta bizi gara. Damutu gaitezan Jaungoikoagandik eta lagunurkoagandik urrundu garealako, eta parkamena eskatu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, zure aginduak beteten ez ditugulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Zu gure janari izan arren baztartzen zaitugulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, Zuk agindu deuskuzun lez, behartsuak maitatzen ez ditugulako.  E.  J.                                                               

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 16, 2-4. 12-15:

 

            Egiptotik urten ondoren, Israel herria basamortuan zehar doa, gosez hilteko bildurrez. Baina, Jaungoikoa ez da ahaztuko Beretzat aukeratutako herriaz, eta "mana" emongo deutso janari.

            Esta lectura del libro del Éxodo, nos enseña que Dios está siempre cerca de su pueblo.

 

Erantzun-Salmoa:  77. Salmoa

 

            Salmisteak, Jainkoak egindako harrigarriak goresten ditu, eta bere ondorengoei adierazoten dautse.

 

            Cantamos las maravillas que realizó el Señor.

 

"Entzungo ahal dozue gaur Jaunaren berbotsa; ez gogortu zuen bihotza.."

 

 

 

 

Ef 4, 17. 20-24:

 

            San Paulok Efesoko kristinau barriei hauxe eskatzen deutse: Jaungoikoaren deiari zuzen erantzun deioela, gizon eta emakume barri lez biziz.

            San Pablo nos exhorta a despojarnos del hombre viejo, y a revestirnos de una nueva forma de vivir.

 

Jn 6, 24-35:

             

            En el evangelio escucharemos, cómo el verdadero pan bajado del cielo que da la vida al mundo es Jesucristo.

            Ebanjelioan, Bera dala Ogi bizia esango deusku Jesusek; Berak ase leikezala gure gose-egarriak. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, egin deiogun otoitz Jaunaren Hitza eta Ogi Bizia eskeintzen deuskuzan Jaungoiko Aitari:

 

- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: Eukaristian Jaunak emoten deuskun Hitza eta Ogi  bizia hartzen dogunok, gizon-emakume barri lez bizi gaitezan. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

- Udaldi honetan, nor eta zer garen ahaztu barik Jainkoarekin, lagun-hurkoarekin, izadiarekin eta norberarekin aurkitzeko erak jorratu dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por los que aún sufren algún tipo de esclavitud, para que se sientan liberados, y vivan conforme a su dignidad humana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por los que nos hemos reunido a escuchar su Palabra y a recibir   el Pan de Vida; que Él sacie nuestra hambre de vida y nuestra sed de verdad.. ESKATU DEIOGUN  JAUNARI.

 

            Jainko Aita, Zeuk bialdu deuskuzu Jesukristo, gure Ogi bizia. Ikusi gure beharrizanak eta emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

 

            Jesusek esan deusku: "Egizue lan, ez ondatzen dan janariagaitik, betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik baino". Materialismoan jausi bariak igaro dagigula astea.

            El Pan de Vida que hemos recibido aquí alimente nuestra vida de toda la semana.

            Recibamos la bendición de Dios.

 

            "Eskerrik asko, Jauna.."







URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA

Zatoze, eta jan ordaindu barik.

Isaias Profetearen liburutik (Is 55, 1-3)

     Hau dino Jaunak:
«Egarri zareen guztiok, zatoze uretara,
etorri, dirurik ez dozuenok ere;
erosi garia eta jan ordaindu barik,
ardoa eta esnea hutsean.
Zergaitik eralgi dirua
goserik itziko zaitueen janaritan,
eta lansaria
aseko ez zaitueen gauzatan?
Entzun Niri arretaz, eta ondo jango dozue,
janari gozo mamintsuz elikatuko zaree.
Etorri Nigana eta egon adi,
entzuidazue eta biziko zaree.
Betiko ituna egingo dot zuekin,
Davidi eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz.

Erantzun‑salmoa Sal 144, 8‑9.15‑16. 17‑18


Zabaltzen dozu Zure esku hori, Jauna, eta asea emoten deuskuzu.

Samurra da Jauna ta errukiorra,
hasarre‑gatxa ta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat,
errukior, Berak egin dituenentzat.

Guztien begiak dagoz Zeuri begira,
Zeuk emoten deutsezu euren sasoian janaria.
Zabaltzen dozu zure esku hori,
pozik emoten asea bizidun danei.

Zuzena da Jauna bere bide guztietan,
zintzoa, bere lan guztietan.
Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik,
zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.



Ezin izango gaitu ezerk aldendu
Kristogan agertzen dan Jainkoaren maitasunetik.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik  (Erm 8, 35. 37-39)

     Senideok: Nork aldenduko gaitu Kristok deuskun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpateak? Guzti horreetan erraz urteten dogu garaile, maite izan gaituan Hari esker.
     Ziur dakit: ez heriotzak eta ez biziak, ez aingeruk eta ez goiko beste indarrek, ez oraingokok eta ez gerokok, ez ezelako agintek, ez ortziko eta ez lur azpiko indarrek, ez beste ezelako izakik, ez gaituala aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunagan agertu deuskun maitasunetik.


Jan eben danek, asetu ziran arte.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 14, 13-21)

     Aldi haretan, Joan Bateatzailearen heriotzearen barri jakitean, Jesus bazter batera joan zan bera bakarrik txalupaz. Baina ohartu zan jentea eta oinez jarraitu eutson herrietatik. Txalupatik urtetean, Jesusek jentetza handia ikusi eban; erruki izan ebazan eta gaixoak osatu eutsezan.
     Ilunabarrean, ikasleak hurreratu eta esan eutsoen: «Leku bazterra da hau eta orduak aurrera doaz. Bialdu egizu jentea, auzoetara joan eta jatekoa erosi dagian». Jesusek esan eutsen: «Ez dabe zertan joan; emoiezue zeuek jaten». Hareek, orduan: «Ez dogu hemen bost ogi eta arrain bi besterik». Eta Jesusek: «Ekarri hona».
     Jenteari bedar gainean jesarteko agindu ondoren, hartu ebazan bost ogiak eta arrain biak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkapen-otoitza egin, ogiak zatitu eta ikasleei emon eutsezan, eta ikasleek jenteari. Asetzeraino jan eben guztiek, eta gelditutako hondarrakaz hamabi otzara bete batu ebezan. Bost mila gizon inguru ziran jan ebenak, emakumeak eta umeak aparte.