Mikel Azpeitiak 50 urte abade

sábado, 30 de diciembre de 2023

viernes, 29 de diciembre de 2023

Gernikan, klaratarrei buruzko ikus-entzunezkoa eta Caritasen aldeko kontzertua

 


Gaur eta bihar, ekitaldi garrantzitsuak ospatuko dira Lizeo antzokian. Lehenengoa, gaur iluntzeko 20:00etan, 'Agur Santa Clara' 14 minutuko dokumentalaren emonaldia izango da. Gernikan 600 urtez bizi ondoren, klausurako monja honeek agur esan eutsen gernikarrei gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean eta eurek eta komentuak itzi daben arrastoa jasoten da ikus-entzunezkoan. Pedro Durana eta Doru Ionut Prisacarluk zuzendu dabe gaur estreinatuko dan dokumentala. Bihar, leku berean, Caritas Bizkaia erakundearen aldeko kontzertua ospatuko da eta Gontzal Mendibilek abestuko dau Ugao Sarea abesbatzagaz eta Basauri Koral Alkarteagaz batera iluntzeko 20:00etatik aurrera. 

jueves, 28 de diciembre de 2023

Urte barri: zer barri?

 


Urte barriaren hasieragaz, beti egiten doguz erronka barriak. Hau itxiko dot edo bestea egingo edo ikasiko dot. Hona hemen, urte barriaren hasieran proposamen txiki bat. Goiko irudian klikatuz doinu eta guztiz entzun daikegu.

miércoles, 27 de diciembre de 2023

Salbatzailea jaio zaigu Nos ha nacido el salvador Jose Antonio Pagola

 


Pixkana-pixkana lortuz goaz. Lortu dugu jadanik jai bihotz-bihotzeko batzuk ospatzea, beraien izateko arrazoia oraino ezagutu gabe. Batak bestea zoriontzen dugu eta ez dakigu zergatik. Eguberriak iragartzen dizkigute jai horiek, baina ezkutuan gelditzen da arrazoia. Jende askok ez daki jadanik zertan datzan jai hauen bihotza. Zergatik ez entzun Eguberrietako «lehen pregoia»? Lukas ebanjelariak eratu zuen Kristo ondoko 80. urte inguruan.

martes, 26 de diciembre de 2023

Familia Santua B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.



Fedean hezi gure egunotan Educar en la fe en nuestros días Jose Antonio Pagola

 

Lukasen pasarte hau, esanez bukatzen da: «Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen».

sábado, 23 de diciembre de 2023

Jesus jaio da Aleluia: the video


Covid dala eta, etxean bakartuta, gabon gabaz Arratiako familia batek grabatu eban kanta ezagun honen bertsio barritua. Egun aproposak honeek iazkoa gogoratu eta bertsio hau zabaltzeko. 
Irudiak Arratiako KT eta lagunengandik jasotako jaiotzen argazkien aukera bat.
Eskerrik asko guztioi!

miércoles, 20 de diciembre de 2023

Ez gelditu kanpoan No quedarnos fuera Jose Antonio Pagola

 


Badira, erlijioa «kanpotik bezala» bizi dutenak. Errezoak egin, ospakizunetara joan, Jainkoaz hitz egiten entzun, bai, baina «ikus-entzule huts» izatera mugatzen dira. Marcel Légaut pentsalari frantsesak dioen bezala, Jainkoaren «irudikapen estrintsekotik» bizi dute dena. Ez dira sartzen Jainkoarekin topo egiteko abenturan. Urrun samar gelditzen dira beti.

martes, 19 de diciembre de 2023

Belenen jaio zinan

 


Belenen jaio zinan

kurutzean hila,

Jainko apala eta

guretzat hurbila.

Abenduko 4. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.