Abenduko izarrak

martes, 26 de diciembre de 2023

Familia Santua B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.





                                                                    GABON-ZORTZIURRENEKO DOMEKEA – B

                                                          FAMILIA SANTUA

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egunon, guztioi eta ondo etorri Familia Santuaren eguna  ospatzera

            Gabon-jaiak familian ospatzen ditugu; eta, gaur, Elizeak Nazareteko familiaren misterioa ipinten deusku aurrez-aurre, fedez begiratu deiogun eta euren arteko hartuemonak hausnartu dagiguzan.

 

            Jaungoikoaren Semea Nazareteko familia baten bizi da; eta familia hau izango da Jesusentzat persona lez heltzen joateko eta Jaungoikoaren Seme izaten ikasteko eskolarik onena.

 

            Ospatu daigun Eukaristia hau familia giroan. Jose eta Mariagandik ikasi daigun guraso onak izaten eta Jesusegandik seme-alaba zintzo lez jokatzen.

 

"Kanta dagigun danok hau da egun alaia Jesus jaio da eta kanta aleluia"

Poztu famili, poztu gurasoak…..

 

 

           

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Nazareteko familiak Jaungoikoaren borondatea betetzea bilatzen eban beti. Gu, sarritan, ez gara bizi Jaungoiko Aitaren seme-alaba jator lez. Horregaitik, autortu daigun gure pekatua:

 

            - Jesus Jauna,  Maria eta Joseren ondoan,  gizon izaten ikasi zenduana.   E, JAUNA

 

            - Jesus Jauna, gu Jaungoikoaren familiako egitera mundura etorri zareana. KRISTO, E.

 

            - Jesus Jauna, gure familietako maitasunik-eza ikusten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 3, 3-7. 14-17a:

 

            Entzun dagiguzan Itun Zaharreko fededun batek emoten deuskuzan burubide eta kontsejuak. Familiako bizitzeari buruzkoak dira. Aintzina esandako berbak izan arren, gaurko familia bizitzarako ere egoki-egokiak dira.

 

Erantzun-Salmoa:  127. Salmoa

 

            Salbatzaileak bedeinkatzen gaitu. Bere bedeinkapena gure eguneroko bizitzarako da, gure familia, gure lana

 

  “Jaunaren  bildur dan gizona haxe bai dala dohatsua"

Kol 3, 12-21:

 

            Aldi batetik bestera, familia bizitza, gauza guztiak lez, aldatzen doa. Baina, oinarri-oinarrian, badago zerbait inoiz ere aldatuko ez dana: alkar maitasuna. Hauxe da familia jatorrari eusten deutsona. Entzun daiguzan San Pauloren berbak.

 

Lk 2, 22-40

 

            Maria eta Josek Jerusalengo elizara eroaten dabe Jesus Jaungoikoari eskeintzeko. Bere familian ikasiko dau Jesusek Aitaren borondatea egiten

 

            Goratu dagigun Jauna,  "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

           

            Fededunok familia bat osotzen dogu. Horregaitik, alkartuta, gure familien alde eta giza familia osoaren alde otoitz egiten deutsagu guztion Aitari:

 

1.   Jaungoikoaren seme-alaben familia dan Elizearen alde. Jaunak bedeinkatu dagiala eta maitasunez hartu dagizala bere erreguak.  Egin daigun otoitz

 

  2. Giza familia osoaren alde. Jesusek mundura ekarri dauan bakea loratu daitela gizon-emakume guztiengan, alkar errespeto eta senidetasunean bizitzeko gai izan gaitezan eta desagertu gure arteko aitu-ezinak. Egin daigun otoitz.

 

  3. Euren herritik kanpo dagozan familien alde, etxerik ez dabenen alde eta beharrizanean bizi diranen alde. Behar daben alkartasunezko laguntza jaso dagiela. Egin daigun otoitz .

 

  4. Gu guztion alde, gure familien alde eta munduko familia guztien alde. Nazareteko familiaren ereduari jarraituz, dana batzen eta bikain bihurtzen dauan maitasunean aurrera egin dagiela. Egin daigun otoitz .

 

Ene Jaungoikoa, Aita ona zaranez, gu guztiok zaintzen gaituzu; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, jatorri bera dogun gizateria osoak familia bera osotu dagigula bakean eta anai maitasunean bat eginda bizi gaitezala. JESUKRISTO GURE JAUNAREN BITARTEZ.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, urten dagigun elizatik, gure familietan Nazareteko familiaren antzeko bizitzeko gogo biziaz. Poz orduetan eta ezbeharretan, beti, alkartuta bizi gaitezala, alkarri lagunduz eta poza emonez.

 

"Zatoze, kristauak..."           





                       GABON-ZORTZIURRENEKO DOMEKEA – B

                                                          FAMILIA SANTUA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA               

 

            Egunon, guztioi eta ondo etorri Familia Santuaren eguna  ospatzera

            Gabon-jaiak familian ospatzen ditugu. Eta, gaur, Elizeak Nazareteko familiaren misterioa ipinten deusku aurrez-aurre, fedez begiratu deiogun eta euren arteko hartuemonak hausnartu dagiguzan.

            Dios también tiene una familia. El amor, la entrega, el respeto, la dulzura... son las bases de la alegría y la unidad familiar. Jesús que con su palabra sostiene al mundo, es conducido y llevado por María y José.

            Ospatu daigun Eukaristia hau familia giroan. Jose eta Mariagandik ikasi daigun guraso onak izaten eta Jesusegandik seme-alaba zintzo lez jokatzen.

 

            "Kanta dagigun danok hau da egun alaia Jesus jaio da eta kanta aleluia"

            Poztu famili, poztu gurasoak…..

 

 

DAMU-OTOITZA

            Senideok: Nazareteko familiak Jaungoikoaren borondatea betetzea bilatzen eban beti. Gu, sarritan, ez gara bizi Jaungoiko Aitaren seme-alaba jator lez. Horregaitik, autortu daigun gure pekatua:

 

Jesus Jauna,  Maria eta Joseren ondoan,  gizon izaten ikasi zenduana.   ERRUKI, J

 

            - Jesus Jauna, gu Jaungoikoaren familiako egitera mundura etorri zareana. KRISTO, E.

 

            - Jesus Jauna, gure familietako maitasunik-eza ikusten dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Sir 3, 3-7. 14-17a:

 

            Entzun dagiguzan Itun Zaharreko fededun batek emoten deuskuzan burubide eta kontsejuak. Familiako bizitzeari buruzkoak dira. Aintzina esandako berbak izan arren, gaurko familia bizitzarako ere egoki-egokiak dira.

            Todo amor nace de Dios. El amor supera todas las barreras. Darse sin medida es lo único que salva.

 

Erantzun-Salmoa:  127. Salmoa

 

            Salbatzaileak bedeinkatzen gaitu. Bere bedeinkapena gure eguneroko bizitzarako da, gure familia, gure lana

 

            El salmo 127 expresa el deseo de que Dios bendiga a quienes le temen. La bendición alcanza las realidades de la vida concreta: el fruto del trabajo, la familia, la vida pacífica...

  “Jaunaren  bildur dan gizona haxe bai dala doatsua"

 

 

Kol 3, 12-21:

            Aldi batetik bestera, familia bizitza, gauza guztiak lez, aldatzen doa. Baina, oinarri-oinarrian, badago zerbait inoiz ere aldatuko ez dana: alkar maitasuna. Hauxe da familia jatorrari eusten deutsona. Entzun daiguzan San Pauloren berbak.

            Todos somos pecadores y necesitados; no merecemos amor. Hemos sido llamados a la paz que supera todas las diferencias. La unidad familiar debe ser reflejo de la vida que Cristo desea para su Iglesia.

 

Lk 2, 22-40

            Maria eta Josek Jerusalengo elizara eroaten dabe Jesus Jaungoikoari eskeintzeko. Bere familian ikasiko dau Jesusek Aitaren borondatea egiten

            Cumplir la voluntad de Dios, a veces es fuente de dolor para los que aman.  Jesús se manifiesta. Su pobreza y humildad abren el camino hacia el misterio de su persona. Sólo la acogida silenciosa y humilde de la Madre nos señala el camino para el encuentro.

 

            Goratu dagigun Jauna,  "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Fededunok familia bat osotzen dogu. Horregaitik, alkartuta, gure familien alde eta giza familia osoaren alde otoitz egiten deutsagu guztion Aitari:

 

- Elizaren alde: Kristoren familia osotzen dogunok, gizarte apurtu eta zatitu honetan,                  batasun eta maitasun testigantza emon daigula. Egin daigun otoitz.

 

- Por toda la humanidad: que la paz del Señor transforme los corazones, para que donde haya odio renazca el amor, las bombas se conviertan en ayuda humanitaria, el egoísmo en entrega.  Egin daigun otoitz.          

 

- Por todas las familias, por las que atraviesan momentos de dificultad, sea por la enfermedad, el hambre, la desolación, la falta de recursos: para que todas ellas puedan vivir con dignidad, haznos solidarios. Egin daigun otoitz.

                 

- Gu guztion alde, gure familien alde eta munduko familia guztien alde. Nazareteko familiaren ereduari jarraituz, dana batzen eta bikain bihurtzen dauan maitasunean aurrera egin dagiela.  Egin daigun otoitz.

 

            Entzun, Aita, gure eskariak. Eta emoiguzu zure seme-alaba eta Jesukristoren anai-arreba izateko behar dogun guztia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

            Senideok, urten dagigun elizatik, gure familietan Nazareteko familiaren antzeko bizitzeko gogo biziaz. Poz orduetan eta ezbeharretan, beti, alkartuta bizi gaitezala, alkarri lagunduz eta poza emonez.

            El sufrimiento y el dolor fueron huéspedes en la Sagrada Familia, como en las nuestras; pero allí hubo amor. Amor que perdona, que olvida, que crea novedad cada día, que anima a seguir viviendo a pesar de todo, que rompe el egoísmo, fuente de dolor.

            Para que el amor reine entre nosotros, recibamos la bendición de Dios.

 

            “Zatoze kristauak” 






GABON ALDIA


FAMILIA SANTUA: JESUS, MARIA ETA JOSE

Jaunaren bildur danak
goratzen ditu bere gurasoak.

Siraken liburutik
(Si 3, 3-7. 14-16.17b)

Jaunak seme-alaben gainetik
ohoratzen dau aita,
eta amaren aginpidea ezarten
bere umeen gainean.
Aita ohoratzen dauanak
bere pekatuak ezabatzen ditu,
eta ama goratzen dauanak
ondasunak pilatzen.
Aita ohoratzen dauanak
poza izango dau bere seme-alabengan,
eta otoitz-egunean entzun egingo deutso Jaunak.
Aita ohoratzen dauana luzaro biziko da,
eta Jaunari obeditzen deutsanak
atsegin emoten deutso amari.
Ene seme, zaindu aita zahartzaroan
eta ez emon nahigaberik bizi dan artean;
burua galtzen badau ere,
izan parkabera
eta ez gitxietsi bizi dan bitartean;
aitari emondako laguntza ez da ahaztuko,
pekatuen ordaina izango dozu.
Atsekabealdian
gogoan izango zaitu Jaunak.

Erantzun-salmoa
(Sal 127, 1-2. 3. 4-5)

Dohatsu Jaunaren bildur dana,
haren bideetan dabilena!

Dohatsu Jaunaren bildur dana,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana dozu-eta jango,
zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango.

Zure emaztea, mahasti emonkorraren antzean,
zure etxe barruan;
zure seme-alabek badirudie olibo-kimu,
zure mahai inguruan.

Begira, holan izango da bedeinkatua gizakia,
Jaunari bildur deutsana.
Jaunak Siondik bedeinkatu zagizala,
Jerusalem dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.


Familiako bizitza Jaunagan bizia.

San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik
(Kol 3, 12-21)

      Senideok: Jantzi zaiteze bihotz errukitsuz, onberatasunez, apaltasunez, otzantasunez, eroapen onez, Jainkoaren herri aukeratu, santu eta maitea zareen ezkero. Eroan egizue ondo alkar eta parkatu batak besteari, inork inoren aurka ezer baleu. Jaunak parkatu eutsuen lez, parkatu zuek ere.
      Eta guzti horreen gainetik, izan maitasuna, hori da-eta alkartasun betearen lokarria.
      Kristoren bakeak agindu begi zuen bihotzetan, bake horretara deituak zareen ezkero gorputz batean, eta izan esker oneko. Bizi bedi oparo zuekan Kristoren berbea; irakatsi eta aholkatu jakituria osoz; kantatu Jainkoari bihotzez eta esker onez salmoak, gorazarreak eta abesti inspiratuak. Edozer esaten nahiz egiten dozuela, egizue dana Jesu Kristo Jaunaren izenean, Beraren bidez Jainko Aitari eskerrak emonez.
      Emazteok, zagoze zeuen senarren menpean, Jaunaren jarraitzaileei jagoken  lez. Senarrok, maitatu egizuez zeuen emazteak, eta ez izan gogor hareekin.
      Seme-alabok, egin zeuen gurasoen esana gauza guztietan, hori gura dau-eta Jaunak.
      Gurasook, ez sumindu zeuen seme-alabak, gogoa galdu ez dagien.

Irakurgai laburragoa egin nahi bada, kako [ ] artean emoten dan zatia itzi daiteke.

Umea hazten joian, eta jakituriaz beteten.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
(Lk 2, 22-40)

      Moisesen Legearen arabera, amari garbikuntza egiteko unea heldu jakonean, gurasoek Jerusalemera eroan eben Jesus, Jaunari aurkezteko. [Izan ere, honan dago aginduta Jaunaren legean: «Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko jakoz». Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskeini behar eben: «Usapal bi edota usakume bi».
      Bazan Jerusalemen Simeon izeneko gizon bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain egoana. Espiritu Santua beragaz eban, eta aditzera emon eutsan ez zala hilgo Jaunaren Mesias ikusi arte. Eta Espiritu Santuak eraginda tenplura joan zan.
      Gurasoek Legeak agintzen ebana beteteko Jesus umea tenpluan sartzean, hartu eban Simeonek umea besoetan eta Jainkoa bedeinkatu eban, esanez:
«Orain itzi daikezu, Jauna,
zeure morroi hau bakean hilten,
Zeuk agindu zenduan lez.
Ikusi dabe nire begiok Zugandiko salbamena,
herri guztien aurrean Zuk aurkeztua:
Nazinoak argitzeko argia
eta zure herri Israelen ospea».
      Umearen aitamak harriturik egozan umeagaitik esaten ziranakin. Eta Simeonek bedeinkatu egin zituan, eta umearen ama Mariari esan eutsan: «Begira, hau israeldar asko jausteko eta beste asko jagiteko ipinita dago; eztabaida sortzen dauan ezaugarri izango da, holan bihotz askotako asmoak agirian gelditu daitezan. Eta zeuri ezpata batek aldez alde zulatuko deutsu arimea».
      Bazan profetesa bat ere, Ana eritzona, Fanuelen alabea, Aserren jatorrikoa. Urteetan oso aurreratua zan; gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarragaz bizi ondoren, alargun gelditu zan, eta bazituan laurogeita lau urte.  Gau eta egun tenpluan egoten zan, barau eta otoitz, Jainkoa zerbitzen. Ordu haretan han egoan, eta Jainkoa goratzen eta umeari buruz berbetan hasi jaken Jerusalemen askatasunaren zain egozan guztiei.]
      Jesusen gurasoak, dana Jainkoaren legeak agintzen dauan lez bete ondoren, Galileara bihurtu ziran, euren herri Nazaretera. Umea hazten eta indartzen joian, jakituriaz beteten eta Jainkoaren grazia beragaz eban.

 

No hay comentarios: