Artea, Igorre eta Zeanuriko argazkiak! Gora San Migel!
Zoriontasunak
jueves, 30 de septiembre de 2021
lunes, 27 de septiembre de 2021
San Migel eguna Igorreko Ermitean. 1985
Aurten mezea eguaztenean, irailak 29, 12:30etan. Erdu!
Artea: Elexabeitiko San Migel ermitea: Xipri Arbelbide
Xipri Arbelbide iparraldeko abadeak Arteako San Migel ermitako argazki zahar bezain dotore bi bialtzen deuskuz, testu labur bategaz. Eskerrik asko Xipri eta jarraitu Arratiako gauza polit honeek gugaz konpartitzen.
Aurten mezea, bere egunean, irailak 29, eguaztenean, aurten bere ermita konpondu barrian. Gogoratu aforoa %70ekoa dala barruan osasun arazoengaitik. Aurten mezea 11:00etan ospatuko dogu.
Apartatu aurretik Antes de separarse: Jose Antonio Pagola
sábado, 25 de septiembre de 2021
Sinodoa eta Batzar Nagusia Sínodo y Asamblea Diocesana
Kanta berri bat entzuten da gure Eliza Katolikoan, eta badirudi Bizkaira ere iritsi dela, gure herriko eliza txikira. Erromatik dator eta sinodoa du izena. Eliza eredu erantzunkidea, elkarrekin ibiltzen saiatzen dena. Sinodoa modan dago. Ez dago aipatzen ez duen Gotzainik. Arrazoiz ala arrazoi barik.
viernes, 24 de septiembre de 2021
Eskerrik asko eta ikusi arte Roberto; ondo etorri Agustín
Atzo ospatu eta Arratiako Pastoral Batzordeak ikasturteko lehen batzarra. Bertan, Xabier Eskauriatza abadeak, pastoral barrutiko ordezkaria danak, barri hau zabaldu eban. Mikel Azpeitiaren egoerea dala-eta, Roberto Jauregibeitiaren ordez aurten Agustin Ortiz klaretarrak lagunduko dau Arratiako pastoralean.
jueves, 23 de septiembre de 2021
Urkisteko San Migel
Hona hemen Zeanuriko ermita zoragarri baten irudia, euren arima eta bihotz diren auzo talde bategaz meza ostean. Aurten mezea zapatuan ospatuko dogu, irailak 25, 12:00etan. Erdu!
lunes, 20 de septiembre de 2021
Arazo beragatik ari gara borrokan Luchamos por la misma causa: Jose Antonio Pagola
Sarritan, kristauok ez dugu gainditzen geure hau erlijio pribilegiatua delako ustea; eta horrek ez digu aintzat hartzen uzten gure fedetik urrun bizi den jendearen artean ere sustatzen den ongia. Oharkabean, kasik, uste izateko joera dugu gu soilik garela egiaren eroale bakarrak, eta Jainkoaren Espirituak gu bitartekoa garela bakarrik jarduten duela.








