Familia Ospakizunak preparatzeko, etxean zein KTan, hona prestau dan bigarren kuaderniloa.
Zoriontasunak
sábado, 31 de octubre de 2015
viernes, 30 de octubre de 2015
Zorionekoak
Santu Guztien
Eguneko jaian, zoriontasunak entzungo ditugu ebanjelioan. Historian barna
hainbat eta hainbat gizon-emakume santutasunera eraman izan duen bidea
adierazteko modu bat da. Ezin da komentatu zoriontasun horietako bakoitza leku
labur batean. Haiek ulertzeko oinarrizko zertzelada bakan batzuk aipatuko
ditut.
jueves, 29 de octubre de 2015
Arratia Jesus Team Zeanurin be abian
Zeanurin be abian da Arratia Jesus Team. Hona hemen lehen etapea amaitu eben txapeldunen argazki ofiziala.
domingo, 25 de octubre de 2015
Arratiako Eliza egindakoa eta egitekoa. lau lehentasun izango dauz hurrengo planak
Arratiako parrokietako eta arlo ezbardinetako 16 bolunario eta abadeak Zulaibar Ikastegian alkartu dira, joan dan zapatuan, gure Elizaren aurreko plana ebaluatu eta hurrengo lau urteetarako lehentasunak finkatzeko.
sábado, 24 de octubre de 2015
Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak
Zelakoa izango da bihar etziko Arratiako Eliza? Inork ez daki. Baina ikuspegi ezbardinak eukitea ondo datorkigu nondik nora jo daikegun ikusteko edo. Elizbarrutian proposatzen dauskuen Pastoral Barrutiaren eskematik harago, badira beste experientzia batzuk. Hemen Italia eta Frantziako gaur egungo erantzun batzuk ezagutuko doguz, guretzat bihar etzirako baliogarriak behar bada.
Una reflexión en cuatro entregas, hoy la primera.
jueves, 22 de octubre de 2015
Arratia Jeus Team: hasi da lasterketa
Arratia Jesus Team izenburuagaz ezagutzen da gure taldea. Artean korritu dabe lehen etapea. Tropelea batera sartu da, kanta eta txalo, Jesusen atzetik! Zorionak!
miércoles, 21 de octubre de 2015
Bedia: 150 ezetz pobreziari
Arratian ere alkarretatzeak Pobreziaren aurkako Astean
Bedian 150 lagun inguru batu ziran urriaren 16an Arratiako Eleizeak deituta.
Concentración en Arratia por motivo de la Semana contra la Pobreza.En la plaza de Bedia se concentraron unas 150 personas convocadas por la Iglesia de Arratia.
lunes, 19 de octubre de 2015
Itsu izatetik sendatu Curarnos de la ceguera: Jose Antonio Pagola
José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Zer
egin genezake geure bihotzean fedea epeltzen ari dela nabari dugunean?
Daitekeena ote erreakzionatzea? Irten ote gintezke axola-ezetik? Bartimeo
itsuaren sendatzea dakarkigu Markosek, bere irakurleei bihotz emateko, bere
bizitza aldaraz lezakeen ibilbidea egitera jo dezaten.
domingo, 18 de octubre de 2015
Bittor Garaigordobil 100 urte Zorionak!
Gaur eskerrak emongo deutsaguz Jainkoari zerbitzuaren bidea aukeratu daben gizon-emakume guztiengaitik. Asko dira.
Don Bittorren omenaldiaren argazki kronika eta bideoak hemen.
Don Bittorren omenaldiaren argazki kronika eta bideoak hemen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




