Zoriontasunak

viernes, 25 de mayo de 2012

Arratiako KT I. txapelketa: Lemoako saridunak

Astiro astiro Arratia osoan zehar badoaz agertzen Arratiako KT I. txapelketako saridunak. Hona hemen, gaurkoan, Lemoako hiru talde  saridunak: Lemoako 1. maila, Lemoako 2. maila eta Lemoako mutilak.

miércoles, 23 de mayo de 2012

Arteako San Martin ermitea gaztetuta daukagu


“500 urte daukan ermitea gaztetuta daukagu orain” esan euskun Arratiako Arteako San Martin auzoko lagun batek gaur egun zaharbarriturik dagoen eraikin hau mirestuz. Urratsez urrats, inoiz baino apain eta ederrako ikusi daiteke orain San Martin bere etxetxoan.

lunes, 21 de mayo de 2012

Alemaniako herritik dator notizia...


“Ausartu bersortzera“ izan da Alemaniako Katolikoen 98. egunaren lema. Mannheim hurian ospatu da maiatzaren 16tik 20ra. Helburua hauxe izan da: Eleizean eta gizartean energia suspertu eta Vatikanoko II. Kontzilioaren hasiera gogoratu.
“Atreverse a Resurgir“ es el lema del 98º Katholikentags (Día de los/as Católicos/as) que ha tenido lugar en Mannheim del 16 al 20 de mayo. Su intención: inyectar energía en la Iglesia y en la sociedad y recordar la inauguración del Concilio Vaticano II hace ahora 50 años.

Hartu Espiritua Recibid el Espíritu: Jose Antonio Pagola

Apurka-apurka, ikasten ari gara nola bizi barnetasunik gabe. Jada ez dugu harreman-beharrik geure baitako gunerik hobenarekin. Aski dugu denbora pasa bizitzearekin. Konforme gara arimarik gabe funtzionatzearekin eta janaritzat ogia bakarrik izatearekin. Ez dugu arriskatu nahi egiaren bila. Zatoz, Espiritu Santua, eta libra gaitzazu barnea hutsik izatetik.

domingo, 20 de mayo de 2012

Lemoa: Juan Bautista Eguzkitza gogoan

Andres Urrutiaren hitzaldia Juan Bautista Eguzkitzari buruz Lemoan.
Conferencia de Andres Urrutia sobre Juan Bautista Eguzkitza en Lemoa

viernes, 18 de mayo de 2012

Ez gaitzetsi No juzguéis: Asis sarea Arratian


Otoitzaldia Igorren maiatzaren 25an, arrastiko 7etan, parrokiko lokaletan.

Gutuneko gogoetek gai-jira bat, lau bloke edo printzipiotan egituratua, jarraitzen dute. Hil honetan Asis Sareak hirugarren printzipioaz egiten du gogoeta: “Eguneroko bizitza, kanporantz: solidaritatea”. Hil honetako gutuneko gogoetaren gai zehatza hau da: geure burua besteen gaitzesle gupidagabe egiteko dugun joera.