Bidea egin, zerbitzatu, besarkatu eta itxaropena barritu lelopean, Bilboko Eleizbarrutiak nerabeak eta gazteak Pazkoa bizitzera eta ospatzera konbidatzen dauz. Zentzuz eta sakontasunez Pazko Hirukoaren ospakizunera hurreratzeko aukerea da, Eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzuekaz batera. Adin tarte desbardinetarako egitarau zabal eta aberatsa antolatu dabe Gernika-Lumon holako bat ospatuko da.
Maria Manrique eta Borja Garcia Gazte Pastoraltzako kideek azaldu deuskuenez, Gazte Pastoraltzako hainbat erreferente dabilz ekimena prestetan, begiraleen parte-hartze aktiboagaz. “Itinerario konkretuak sortzen doguz gazteen eta nerabeen beharretara egokituta”, zehaztu deuskue.
Gernikak (San Fidel ikastolan eta Mesedeetako ikastetxean) Pazko Ibiltari bi hartuko dauz, 14-16 urte arteko gazteentzat. Elizkizunak Gernikako San Frantzisko parrokian izango dira.
Maria Manriquek azpimarratu dau azken urteetako esperientziek erakutsi dabela parte hartzaile asko euren taldeetan konpromiso handiagogaz itzultzen dirala. “Oso aukera polita da beste gazteakaz bizipena partekatzeko eta Jesusen azken egunetan sakontzeko” nabarmendu dau Borja Garciak.
Informazino hau Bizkaia Irratitik jaso dogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario