Katekesiko ume eta familiak eta Kosnoaga asti taldekoak "Zatoz Jesus" kantatu dabe, hurkotasuna landu eta Belengo Bakearen Argia itxaroten dagoz. Bitartean zorionak opa deuskuez.
Hurkotasuna. Jainkoa etorri dator. Jainko hurkoa, hurbila, apala. Zelan ez onartu holako Jainko bat? Eta onartzeko erarik onena lagunekaz eta pobreakaz hurkotasuna agertzea dogu. Hurkotasuna da Abenduko Arbolaren hirugarren adarra.
Barikuan, San Francisco parrokira helduko da Belengo Bakearen Argia. Arratsaldeko 5:15etan. Bertan izango gara KTko gabon jaialdian.
Los niños y niñas y las familias de la catequesis y el grupo de tiempo libre Kosnoaga han cantado el "Ven Jesús", trabajado la cercanía y esperan la Luz de la Paz de Belén. Mientras tanto nos desean felicidades.
Cercanía. Dios viene. Dios cercano, humilde. ¿Cómo no aceptar a un Dios así? Y la mejor manera de aceptarlo es transmitiendo cercanía con amigos y pobres.
El viernes, llega a la parroquia de San Francisco la Luz de la Paz de Belén. A las 5:15 de la tarde. Estaremos allí en el festival navideño de KT.
Ipuina: Hiru arbolak
Bazeuden behin basoko mendixka
batean hiru zuhaitz
txiki. Euren etorkizuneko ametsei eta itxarope- nei buruz hitz egiten ari ziren. Lehenengoak esan zuen: “Egunen
batean altxor-kutxa bat izango naiz. Urrez, zilarrez eta harri-bitxiz
beteta egongo naiz. Artista batek landuko nau eta denek nire edertasuna ikusi ahal izango dute”.
Bigarren zuhaitzek esan zuen:
“Egunen batean ontzi izugarri bat izango naiz. Errege eta erregina han- dienak eramango ditut
ozeanoak zeharkatuz munduko
bazter guztietara. Denak sentituko dira seguru nire indarra eta kasko ikusgarriari esker”.
Azkenik hirugarren
zuhaitzak hitz egin zuen: “Nik baso zuhaitz zuzenena eta handiena izateko hazi egin nahi dut. Jendeak mendixkaren gainean ikusiko nau,
nire adar-ahaltsuak begiratuko ditu eta zerue-
tako Jainkoaz
eta berarengandik zein hurbil nagoen
pentsatuko dute. Zuhaitzik
handiena izango naiz
eta
denek gogoratuko naute”.
Zuhaitzak euren etorkizuneko
ametsak betetzeko otoitzean egon zirenetik urte batzuk pasatu ziren eta egurgile talde bat bertara hurbildu zen. Batek lehenengo
zuhaitza ikusi zuenean esan zuen: “Honek zuhaitz
sendoa ematen du, bere egurra arotz bati saldu ahal izango diot”, eta botatzen
hasi zen. Zuhaitza oso zoriontsua zen arotzak
altxor-kutxa bat bihurtu ahal izango zuelako. Beste egurgile batek bigarren zuhaitza begiratu eta esan zuen: “Zuhaitz sendoa
ematen du, portuko arotzari saldu ahal izango
diodala uste dut”. Bigarren zuhaitza berehala poztu zen izugarrizko itsasontzia
bihurtuko zela zekielako. Azken
egurgilea hirugarren zuhaitzera hurbildu zen; hau beldurrez zegoen bazekielako botatzen
bazuten ezin izango zuela sekula
bere ametsa bete. Orduan, egurgileak esan zuen: “Ez dut ezer berezirik behar botako dudan
zuhaitzetik, hau bera hartuko dut”. Eta hirugarren zuhaitza bota zuen.
Lehenengo zuhaitza
arotzarengana heldu zenean, abereentzako janari kutxa bihurtu zuen eta lastoz beteta aska batean ipini zuten. Oso
txarto sentitu zen berak ez zuelako otoitzik egin hori lortzeko. Bigarren zuhaitza berriz arrantza egiteko
txalupa txiki bat bihurtu zuten, ez zen itsasoan nabigatzeko nahikoa eta aintzira batean
ipini zuten. Errege-erreginak eramateko itsasontzi izugarria izateko amet- sak nola ihes egiten zion ikusi zuen.
Hirugarren zuhaitza hainbat taula luze eta astunetan moztu eta upeltegi batean utzi zuten.
Urte batzuk igaro ondoren,
zuhaitzek hainbatetan otoitzean eskatutako ametsak eta itxaropenak ahaztu egin zituzten.
Egun batean, gizon eta
emakume bat askara heldu ziren. Emakumeak umea eduki zuen eta lehenengo zuhaitzarekin egindako kutxa barruan zegoen
lasto gainean ipini zuen. Gizonak
bere umearentzat se- haska
bat nahi zuen baina aska hau izan beharko zen. Zuhaitzak gertaera horren
garrantziaz ohartu zen eta bere
baitan historiako altxorrik handiena izan zuela jakin zuen.
Urte batzuk beranduago,
gizon talde bat bigarren zuhaitzarekin egindako txalupara igo ziren. Eure- tako bat nekatuta txalupan loak hartu
zuen. Uretan zeudela, ekaitz handi bat heldu zen eta zuhaitzak gizonak salbatzeko indar nahikoa ez
zuela izango pentsatu zuen. Gizonek lotan zegoena esnatu zu- ten, jaiki eta esan zuen: “Nahikoa, egon
lasai”, eta ekaitza eta olatuak baretu ziren. Orduan, bigarren zuhaitzak bere baitan Erregeen
Errege eta Jaunen
Jauna zeramala jakin
zuen.
Azkenik, handik
urte batzuetara, norbait
etorri zen eta hirugarren zuhaitzarekin egindako taulak hartu
zituen. Kaleetatik
eramaten zuten bitartean jendeak txistu egin, iraindu eta jo egin zion taulak
zeramat- zan
gizonari. Mendixka batera
heldu ziren, Gizona zuhaitzean iltzatu
eta altxatu zuten bertan hiltzeko.
Igandea heldu zenean, hirugarren zuhaitzak mendixkaren tontorrean zutik
mantentzeko indarra egin eta Jainkoa sekula baino hurbilago izan zuela jakin zuen, Jesus bere baitan hil egin zutelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario