Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Pazkora bidean, Garizuma 5G: dei bat dozu! Koherentea
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi:
Pazkoarantz gure ibilbidean, gainditu dogu bide erdia. Beste behin esaten dogu: Jesusegaz HOBE. Bere dei bat dogu, haurkoan berbako izateko deia. koherneteak zer ospatzen dogun, zer egiten dogun, zer pentsatzen dogun horretan.
Ospakizun honetan, behartsu sentitzen gara gu geu, itsuaren esperientzia bera izanaz, eta eskatzen deutsagu Jesuseri, osatu gaizala gure ilunetatik, gure egoismotik, gure norberekeriatik eta zabaldu dagizala bihotzeko begiak, gure inguruan dagozan beharrizanak ikusi eta laguntza emoteko.
Emon deiogun hasierea Eukaristia honi, abestuz.
“Zure aurpegi bila"
ABADEAREN AGURRA
Beragan sinisten dabenentzat bizitzaren argia dan Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea zuekin.
DAMU OTOITZA
Batzuetan, ez deutsagu Jaungoikoari gu osatzen eta gu aldatzen izten, ez dogu izten Kristoren argiak argitu gagizan. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihotz-barritu beharra dogula.
· Zu, Jainko osatzaile, geugana zatoz, gure itsukeriak osatzeko. Erruki, Jauna.
· Zuk, Jainko parkatzaile horrek, beti bilatzen dozu gure pekatua osatzea. Kristo, erruki.
· Zuk, Argiaren Jainko horrek, fedearen begiekin ikusiazoten deuskuzu. Erruki Jauna.
EZAUGARRIA, GURA BADOGU
Garizuma osoan begi aurrean izango dogun telefonoaren irudian, gaur laugarren asteko mezua agertuko jaku: Koherentea.
HITZAREN LITURGIA
1 Sm 16, 1b. 6‑7. 10‑13a:
Samuel profeteak, Jaungoikoaren esana eginez, Dabid gaztea errege gantzuten dau. Jaungoikoak pertsona bat eginkizun baterako aukeratzen dauanean, ez deutso begiratzen kanpoko itxureari, bihotzeko leialtasunari baino.
Erantzun‑Salmoa: 22. salmoa
Eskertu
daigun, Jesus gure Artzaina. Berak gidatzen gaitu ibar ilunetan, Berak
indartzen gaitu eguneroko lanetan
"Jauna dot Artzain..."
Ef 5, 8‑14:
Irakurgai
hau, Ebanjelioari sarrera egokia dogu: Argiaren frutuak eta iluntasunaren
ondorenak aitatuko deuskuz.
Jn 9, 1‑41:
Ez dago ikusi gura ez dauana baino itsuagorik. Jesusek, jaiotzez itsua zanarengana urreratu zan lez, gugana urreratzea gura dau. Itzi deiogun gure itsukeriak osatzen.
Abestu deiogun gure Argia dan
Kristori:
"Aintza, Jesus, Zuri beti..."
HOMILI OSTEAN GURA BADOGU
Garizuman laugarrena
beti ez zintzo jendea,
Zuk eskeini deustazu
eredu elegantea.
Eta lagun naizu
izaten koherentea.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Batu gaitezan otoitz berean, Kristoren argiak aldendu dagizan, gure mundutik, pekatuaren eta heriotzearen ilunak. Argitu gagizuz zeure argiaz erantzungo deutsagu eskari bakoitzari.
§ Eliza osotzen dogun guztion alde: Barri Ona zabaltzeko eten barik jo dagigun Jesusengana eta hitzez eta batez ere egitez bere mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz
§ Gure Elizbarrutietako Misio taldeen alde. Emon Jauna indarra eta adorea munduko pobreekiko dogun misiolari-konpromisoaz jabetzeko laguntza izan dagigun. Egin dagigun otoitz
§ Neke-minetan dagozanen alde, zoritxarraren ilunpean bizi diranen alde, indarkeriak eta gerreak kaltetutakoen alde. Zuzentasuna, bakea eta alkartasuna bultzatzen bizi gaitezan. Egin dagigun otoitz.
§ Eleiztarrok neurritasunez bizi gaitezala eta alkartasuna erakutsi deiegula krisiak, gerrak, lurrikarak gehien astindu dituanei. Egin dagigun otoitz.
Entzun, Jauna, zuk dakarskuzun salbamena, nahiz eta ilunetan, sinesten eta itxaroten dogunok, zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...
OHARRAK: Gogoratu eguaztenean, arrastiko 6etan, Santa Eufemian, garizumako otoitzaldia izango dogula, Bermeoko parrokia guztiak alkarregaz.
Martxoak 19, eguena, SAN JOSE eguna eta Misioen Eguna. Mezea eta diru batzea 12etan
Martxoak 22 marzo, DOMEKEA, MEZATAN ALKARTE PENITENTZIA OSPATZEKO AUKEREA izango dogula. Eta Caritasen aldeko dirubatzea be izango dogu.
AZKEN AGURRA
Aste
honetan, Kristoren argia geure inguruan zabaltzen ahalegindu gaitezan. Jaunak
gugaz egin dauana zabaldu dagigula.
Horretarako,
hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena
"Jesus, munduko Argia.
GARIZUMAKO
IV. DOMEKEA – A
Pazkora bidean, Garizuma 5G: dei bat dozu! Koherentea
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri
zareen guztioi:
Pazkoetaruntz gure ibilbidean, gainditu dogu bide erdia. Beste behin esaten
dogu: Jesusegaz HOBE. Bai,
Jesukristok bidera urteten deusku gure itsukeriak osatzeko eta itxaropenaren
bidea edegiteko.
Jesusegaz HOBE-Mejor con Jesús. Como el ciego, sentimos la necesidad de que Jesús nos cure de tanta
ceguera, de tanto egoísmo. Le pedimos a Jesús que nos haga ver nuestro pecado, nuestro
egoísmo, ante la diversidad de tantas
necesidades del hermano cercano y lejano. Seguro que con Jesús lo
haremos mejor.
Emon deiogun hasierea Eukaristia honi, abestuz.
Zure aurpegi bila gabilzta gu Jauna
ABADEAREN AGURRA
Beragan sinisten dabenentzat bizitzaren argia dan Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea zuekin.
DAMU OTOITZA
Batzuetan, ez deutsagu Jaungoikoari gu osatzen eta gu aldatzen izten, ez dogu izten Kristoren argiak argitu gagizan. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihotz-barritu beharra dogula.
· Zu, Jainko osatzaile, geugana zatoz, gure itsukeriak osatzeko. Erruki, Jauna.
· Tú, nos ayudas a reconocer nuestro pecado y a liberarnos de nuestras miserias. . Kristo, erruki.
· Zuk, Argiaren Jainko horrek, fedearen begiekin ikusiazoten deuskuzu. Erruki Jauna.
EZAUGARRIA, GURA BADOGU
Garizuma osoan begi aurrean izango dogun telefonoaren irudian, gaur laugarren asteko mezua agertuko jaku: Koherentea. Koherentea. Berbakoa. Zintzoa. Leiala. Bidezkoa. Zentzunezkoa. Ez da erreza neurri etikoak mantentzea eta emondako berbeari eustea.
HITZAREN LITURGIA
1 Sm 16, 1b. 6‑7. 10‑13a:
Samuel profeteak, Jaungoikoaren esana eginez, Dabid gaztea errege gantzuten dau. Jaungoikoak pertsona bat eginkizun baterako aukeratzen dauanean, ez deutso begiratzen kanpoko itxureari, bihotzeko leialtasunari baino.
Dios no mira lo exterior de la
persona sino que mira su corazón, sus sentimientos. El pastor David, el
pequeño, el último de la familia es el elegido.
Erantzun‑Salmoa: 22. salmoa
Eskertu daigun, Jesus gure Artzaina. Berak gidatzen gaitu ibar ilunetan, Berak indartzen gaitu eguneroko lanetan
Expresamos nuestra confianza en Cristo con las palabras
de este salmo: su bondad nos acompaña toda la vida.
"Jauna dot Artzain..."
Ef 5, 8‑14:
Irakurgai hau, Ebanjelioari sarrera egokia dogu: Argiaren
frutuak eta iluntasunaren ondorenak aitatuko deuskuz.
San Pablo en su carta a los cristianos de Éfeso, marca la
diferencia que hay entre vivir en la luz de Cristo, y en la oscuridad del
paganismo. Nuestros valores no son los de Cristo y nuestros ideales tampoco. Es
hora de despertar; demasiado tiempo hemos pasado sin ver.
Jn 9, 1‑41:
Jainkoaren argia behar da Jesus ezagutzeko, eta ezagutzen
dauak, bere bizitza aldatu egiten dau.
El ciego de nacimiento confundía a las personas con
árboles. Nosotros también tratamos a las personas más de una vez como cosas. Él
no sabía quién le había curado y nosotros vivimos sin recordar a Aquel que un día
nos abrió los ojos en nuestro Bautismo.
Abestu deiogun gure Argia dan Kristori: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
HOMILI OSTEAN GURA BADOGU
Garizuman laugarrena
beti ez zintzo jendea,
Zuk eskeini deustazu
eredu elegantea.
Eta lagun naizu
izaten koherentea.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Batu gaitezan otoitz berean,
Kristoren argiak aldendu dagizan, gure mundutik, pekatuaren eta heriotzearen
ilunak. Argitu gagizuz zeure argiaz erantzungo deutsagu eskari bakoitzari.
§ Eliza osotzen dogun guztion alde: Barri Ona zabaltzeko eten barik jo dagigun Jesusengana eta hitzez eta batez ere egitez bere mezulari izan gaitezan. Egin dagigun otoitz
§ Por nuestros misioneros: que el Señor les acompañe, en su caminar en ese
empeño por un mundo mejor y desde aquí les apoyemos para que puedan llevar a
cabo el mensaje del evangelio. Egin dagigun otoitz.
§ Por las personas que sufren, por quienes se sienten fracasados, despreciados o excluidos. Para que además de contar con nuestro apoyo y solidaridad, puedan también reconocer al Padre–Dios que siempre brinda una nueva oportunidad. Egin dagigun otoitz.
§ Eleiztarrok neurritasunez bizi gaitezala eta alkartasuna erakutsi deiegula krisiak, gerrak, lurrikarak gehien astindu dituanei. Egin dagigun otoitz.
Entzun, Jauna, zuk dakarskuzun salbamena, nahiz eta ilunetan, sinesten eta itxaroten dogunok, zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta.
OHARRAK: Gogoratu eguaztenean, arrastiko 6etan, Santa Eufemian, garizumako otoitzaldia izango dogula, Bermeoko parrokia guztiak alkarregaz.
Martxoak 19, eguena, SAN JOSE eguna eta Misioen Eguna. Mezea eta diru batzea 12etan
Martxoak 22 marzo, DOMEKEA, MEZATAN ALKARTE PENITENTZIA OSPATZEKO AUKEREA izango dogula. Eta Caritasen aldeko dirubatzea be izango dogu.
AZKEN AGURRA
Aste honetan, Kristoren argia geure inguruan zabaltzen
ahalegindu gaitezan. Jaunak gugaz egin dauana zabaldu dagigula.
Nuestras vidas y nuestras obras de cada día, deben ser
luz y testimonio. Los que sentimos la alegría de la fe y de la amistad con
Cristo, comuniquemos esa alegría con una vida llena de amor.
Para ello, recibamos la bendición de Dios.
"Jesus, munduko Argia...

No hay comentarios:
Publicar un comentario