Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
Euskal Misoen Eguna.
SAN JOSE EGUNA
Martxoak, 19:
“MISIOA SENIDETASUNA DA” “LA MISION ES FRATERNIDAD”
SARRERA
Egun on guztioi:
San Josek Jaungoikoaren Berbea sinistu eban; Haregan uste ona izan eban eta Jaungoikoak bere herriari egindako agintzariak bete eitezan, bere laguntza eskeini eutson.
San Jose, mundu osoko Elizaren eta Elizbarrutietako Misioen zaindaria gogoratzeko eguna. Aurten, gainera, San Joseren urtea ospatzen dogu.
“MISIOA SENIDETASUNA DA” goiburuaren haritik gure Elizbarrutietako misio eguna dogu. 72 urteko konpromisoa, Elizen arteko maitasunezko esperientzia.
Bizi daigun eukaristia eta gure misiolari izatea.
Hasi gaitezan abestuz "Zein gozo ta eder dan..."
DAMU OTOITZA
Batzuetan ilunpetan gabilz, ez dogu lekukotasunik emoten, ez gara misiolari gure
inguruan eta gure familian.
-Fedearen lekuko izanik bizitzera bultzatzen gaituzuna. ERRUKI JAUNA
-Gure bizia besteen alde emoteko eskatzen deuskuzuna. CRISTO ERRUKI
-Garana eta daukaguna alkarbanatzeko dinoskuzuna. ERRUKI JAUNA
"Aintza zeruetan..."
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 7, 4-5a. 12-14a. 16.
Jainkoa ez zan David eta Josegaz bakarrik egon; Jainkoa gizon egin zan Kristo Jesusengan, eta ondorengo guztiongan ere badago.
Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa
Jaunak maitasun eta bake asmoak ditu gizon-emakume guztiengan eta bihotz apaleko zerbitzarien bidez, burutzen ditu bere ekintza miragarriak.
"Jauna, zure maitasuna..."
Erm 4, 13. 16-18. 22.
Gure bizitzaldiko lanak eta sufrimenduak nekegarriak badira ere, “dana grazia” da, bizi doguna fedez hartzen badogu.
"Aintza, Jesus, zuri beti..."
Mt 1, 16. 18-21. 24a. Gure bizitzako ekintza guztietan, Jainkoa gurekin dogu, bere salbamen asmoaz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, mundu guztian zabalduta dagoan Elizearen Zaindari nagusi dan Jose Santua lagun dogula, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:
- Eleizearen alde; Jaungoikoaren arpegi errukitsua erakutsiz, haren maitasunaren isla izan daiten behartsuenen artean. EGIN DAIGUN OTOITZ.
- Barri Ona iragarten daben euskal eleizbarrutietako misiolarien alde; mundo zuzenagoa eta gizon eta emakume guztientzako bizimodu hobeagoa egiten jarraitu daien. EGIN DAIGUN OTOITZ.
- Samariar ona lez, gure munduan zauritu eta zapalduak bide baztarrean itzi barik, euren zauriak osatzen saiatu gaitezan, mundo zuzenago bat danon artean bultzaztuz. EGIN DAIGUN OTOITZ.
- Gu guztion alde; Kurutzean bere bizia gure alde emonez salbatu ginduzanari eskerrak emon eta haren antzera geure burua beste batzuen alde emoteko gauza izan gaitezan. EGIN DAIGUN OTOITZ.
Entzun, Aita ona, gure eskariak eta bete gagizuz zure dohaiez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN
DIRU BATZEARI OHARRA
Gaur batzen dan dirua gure Elizbarrutietako misiolariei laguntzeko izango da. Eskerrik asko.
OHARRA
Salgai sakristian, laugarren argitalpena, 10 euro.
AZKEN AGURRA
Gure familia bizitzan, gure lanean eta gure gizarte bizitzan, San Jose izan dagigula gure eredu eta laguntzaile.
Jesusen Eliza Misiolaria gara
SAN JOSE EGUNA
Martxoak, 19:
“MISIOA SENIDETASUNA DA” “LA MISION ES FRATERNIDAD”
SARRERA
Egun on guztioi
San Josek Jaungoikoaren Berbea sinistu eban; Haregan uste ona izan eban eta Jaungoikoak bere herriari egindako agintzariak bete eitezan, bere laguntza eskeini eutson.
San José, patron de la Iglesia Universal y de nuestras Misiones Diocesanas Vascas. Este año de San José, le queremos valorar de forma especial. José entregó su vida, en compañía de María, a la causa de Jesús: creando un estilo de vida fraterno y solidario con los más pobres y con todas las personas de buena voluntad.
Bizi daigun eukaristia eta hasi gaitezan abestuz "Zein gozo ta eder dan..."
DAMU OTOITZA
Batzuetan ilunpetan gabilz, ez dogu lekukotasunik emoten, ez gara misiolari gure
inguruan eta gure familian.
-Fedearen lekuko izanik bizitzera bultzatzen gaituzuna. ERRUKI JAUNA
-Gure bizia besteen alde emoteko eskatzen deuskuzuna. CRISTO ERRUKI
-Garana eta daukaguna alkarbanatzeko dinoskuzuna. ERRUKI JAUNA
"Aintza zeruetan..."
HITZAREN LITURGIA
2 Sm 7, 4-5a. 12-14a. 16.
Jainkoa ez zan David eta Josegaz bakarrik egon; Jainkoa gizon egin zan Kristo Jesusengan, eta ondorengo guztiongan ere badago.
José quiso construir su casa. La palabra de Dios le llevó por otro camino. El escuchó y Dios le fue fiel. La salvación también vino a Israel y al mundo por la humildad de José, su memoria ha superado los tiempos.
Erantzun-Salmoa: 88. salmoa
Jaunak maitasun eta bake asmoak ditu gizon-emakume guztiengan eta bihotz apaleko zerbitzarien bidez, burutzen ditu bere ekintza miragarriak.
Cantemos con el salmista la misericordia infinita de Dios
"Jauna, zure maitasuna..."
Erm 4, 13. 16-18. 22.
Gure bizitzaldiko lanak eta sufrimenduak nekegarriak badira ere, “dana grazia” da, bizi doguna fedez hartzen badogu.
José creyó un milagro mayor que el de Abraham. Su fe es modelos para nosotros, que sólo creemos en las posibilidades nuestras. Para Dios nada es imposible.
"Aintza, Jesus, zuri beti..."
Mt 1, 16. 18-21. 24a.
Gure bizitzako ekintza guztietan, Jainkoa gurekin dogu, bere salbamen asmoaz.
La vida del justo llega a los mayores extremos en el dolor. José llegó al fin y Dios le abrió el misterio; él no comprendió, pero escuchó y creyó.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, mundu guztian zabalduta dagoan Elizearen Zaindari nagusi dan Jose Santua lagun dogula, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:
- Eleizearen alde; Jaungoikoaren arpegi errukitsua erakutsiz, haren maitasunaren
isla izan daiten behartsuenen artean. EGIN DAIGUN OTOITZ.
- Barri Ona iragarten daben euskal eleizbarrutietako misiolarien alde; mundo zuzenagoa eta gizon eta emakume guztientzako bizimodu hobeagoa egiten jarraitu daien. EGIN DAIGUN OTOITZ.
- Por todas las personas que han sido elegidas para servir a nuestra sociedad, para que trabajen con responsabilidad por cambiar este sistema injusto que mata a muchos, es especial en países de misión. EGIN DAIGUN OTOITZ.
- El hambre es la principal pandemia que sufren, durante toda su vida, los países de misión. Que apoyemos a nuestros misioneros y misioneras, viviendo aquí un ambiente fraterno, generoso y solidario, abierto a los más pobres de este mundo y a sus necesidades más urgentes. EGIN DAIGUN OTOITZ.
Entzun, Aita ona, gure eskariak eta bete gagizuz zure dohaiez. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN
DIRU BATZEARI OHARRA
El dinero que se recoja hoy será para nuestros misioneros y misioneras. Gracias por vuestra colaboración.
AZKEN AGURRA
Gure familia bizitzan, gure lanean eta gure gizarte bizitzan, San Jose izan dagigula gure eredu eta laguntzaile.
Ser cristianos no supone facilidades, sino dificultades y riesgos.
Que vivamos como José, con sencillez y humildad el misterio de Dios. Sólo los “sí” totales a Dios pueden traer la salvación al mundo.
Jesusen Eliza Misiolaria gara
No hay comentarios:
Publicar un comentario