Telekomunikazinoetan, 5G siglak erabiltzen dira telefonia
mobikorreko teknologien bosgarren belaunaldiari erreferentzia egiteko.
Abantaila bat abiadura handitzea izango da. Bizkorrago! Goazen? Baina nora?
Garizuma 5G betik garizuma da. Baina bost domekatan, bost hausnarketan, bost tresnakaz bide artezean jarriko gaitu: Jainkoarengana, senidearengana, gure bihotz barrura.
Jainkoa beti dogu deika. Gure askatasuna errespetatuz eta derrigortu barik. Baina deika. Inbitazinoa dogu fedea biziago bizitzeko. Indartsuago. Jainkoarengana hurreratu, senide eta pobrearengana hurbildu, gure bihotz barrura gerturatu.
Telefonogoagaz pasetan jakun antzera batzutan ez dogu bere deia hartzen, erantzuten. Gaur bateria barik, bihar estaldura edo koberturatik kanpo, etzi ezdakit non itxi dodan sakeleko telefonoa. Sarritan beste dei baten entreteniduta, beste bategaz berbetan.
Aprobetxatu daigun garizuma hau Ebanjelioaren deiari zintzo erantzuteko, prest egoteko, adi bizitzeko. Hortxe ditugu ohiko bitartekoak: otoitza, baraua edo neurritasuna eta limosnea edo solidaritza. Bete bateria. Ez galdu mugikorra. Urrundu kobertura edo estaldura bako guneetatik. Adi deiari. Prest erantzuteko.
5 bost pista direlako. G garizumaz egiten dogulako berba.
Entzun eta ikusi bideotxu bat. Zer dinotsu? Bihotz barritzean ze pausu emon beharko neuke?
Hona proposamena:
Eta gure barrua baketu behar. Gure kontraesanak. Gure nahi eta ezinak. Gura doguna eta ezin doguna lortu. Gure esku ez dagoena. Tentazinoa okerreko bidetik bilatzeko urtenbidea. Denpora gehiago behar dogu barrua ezagutzen, maitatzen, onartzen. Baketu bihotza, berbea, burua…
Garizuma hasi barri
Zugana gatoz eskale
gardendu aho bihotzak
eraldatu alez ale
eta egin gaizuz
bakegile, bakezale.
Doinua: Zabaldu egizuz Jauna
2.- Apala. Neurriz bizi. Neurriz
egin berba. Jantzi, gastatu. Gehiago ahal badot, zergaitik ez egin gitxiago eta
konpartitu gitxiago daukienakaz gure dirua, gure baloreak, gure astia…?
Eta bihotza. Apaldu. Norberak aukeratuta. Ez ibili beti irabazi gurean. Ez ibili beti ospearen atzetik. Apaltasunak erakarri egiten dau eta harrokeriak banandu.
Garizuman bigarrena
berbetan neurriz, erropan
edo gastuetan dala.
Eta egin na(g)izu
bihotzez beti apala.
3.- Herritarra. Herria
zentzun zabalean. Mundua eta Euskal Herria. Ez gutarrak bakarrik. Ez eliztarrak edo elizbidekoak
bakarrik. Danon ona jarri lehenago, aurretik.
ugari dabil negarra,
mundua maite dodanez
gurea jagon beharra.
Eta egin na(g)izu
benetako herritarra.
4.- Koherentea. Ez da
erreza neurri etikoak mantentzea eta emondako berbeari eustea. Horrek sarritan
bazterketa eta kritika dakar. Kostu hori onartu egin behar dogu. Leialak eta
zintzoak izatea.
Gaur egun hau gehiago nahastu da. Egia ezberdinak eskeintzen jakuz. Ez dago kriterio bakarra guztiontzat. Batzurentzak ona eta zintzoa dana, bestearentzat leloa edo ergela da. Eta zelako ona eginten deuskun berbako lagunekaz egotea! Argiak. Ez asko dakielako. Argi eta garbi berba egin eta portatzen direlako baino. Leialak eta fidagarriak.
Hau ez da inoiz izan erreza. bazterketa eta kritika dakar. Leialak eta zintzoak izateak kostua dakar eta hori onartu egin behar dogu. Baina konbibentzia, alkarbizitza hobetu eta sendotzen dau.
Inork horren eredu garbia emon badeusku, Jesus izan da. Guganako maitasunari leial azken momentura arte. Hil arte. Arazoak arazo. Kurutzera arte.
Garizuman laugarrenabeti ez zintzo jendea,
Zuk eskeini deustazu
eredu elegantea.
Eta lagun na(g)izu
izaten koherentea.
5.- Otoitza. Arazoak
arazo. Bakarka zein taldeka. Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan,
Jesus Semearen bidetik.
Mundua eder egin duzulako
abesten dizut, Jauna.
Argia argi egin duzulako
abesten dizut, Jauna.
Erreka garbi egin duzulako,
abesten dizut, Jauna.
Muga gabeko itsasoagatik,
usain gozozko loreagatik,
goiko zeruaren urdinagatik,
abesten dizut, Jauna.
Nire Aita zarelako,
nitaz ezin zarena aspertu,
gaur kitar honek alai abesten du
ta nire hitza hegan dihoakizu,
gaur kitar honek alai abesten du
ta nire hitza hegan dihoakizu.
Gizakia kreatu duzulako
abesten dizut, Jauna.
Dena maitez babesten duzulako
abesten dizut, Jauna.
Gizakion Aita on zarelako
abesten dizut, Jauna.
Eman diguzun maitasunagatik,
pobreak aintzat hartzeagatik,
gure esker txarra barkatzeagatik,
abesten dizut, Jauna.
Gure Aita zarelako,
gu ezin gaituzuna baztertu,
gaur pobre honek alai abesten du,
bere sentimendua zuretzat du,
gaur pobre honek alai abesten du,
Bakea Jainkoagan, poza Espiritu Santuarengan, Jesus Semearen bidetik.
Garizuman bosgarrena
sakondu Jesusen hitza
Jainko Aitak dakarrena
bakea ta poz bizitza.
Arazoak arazo
indarra dogu otoitza.
Sinboloa:
Telefono zenbakia konpartidu badogu, hori berori etxean be jaso geinke, lanean, familian. Astero mezu txiki bat.
Bertso sorta osoa
Garizuma hasi barri
Garizuma hasi barri
Zugana gatoz eskale:
gardendu aho bihotzak
eraldatu alez ale.
Eta egin ga(g)izuz
bakegile, bakezale.
Garizuman bigarrena
neurriz bizi dei zabala,
berbetan neurriz, erropan
edo gastuetan dala.
Eta egin na(g)izu
bihotzez beti apala.
Garizuman hirugarren
ugari dabil negarra,
mundua maite dodanez
gurea jagon beharra.
Eta egin na(g)izu
benetako herritarra.
Garizuman laugarrena
beti ez zintzo jendea,
Zuk eskeini deustazu
eredu elegantea.
Eta lagun na(g)izu
izaten koherentea.
Garizuman bosgarrena
sakondu Jesusen hitza
Jainko Aitak dakarrena
bakea ta poz bizitza.
Arazoak arazo
indarra dogu otoitza.
Doinua: zabaldu
egizuz Jauna.




No hay comentarios:
Publicar un comentario