Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO
III. DOMEKEA - A
Jesusegaz HOBE
OTOITZA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Hamabost egun daroaguz Pazkorako
bidean eta gaur Jesusek emakume samariarragaz topo egiten dau; bat egite horrek, emakumearen bizitzan
egundoko arrastoa ixten dau. Jesukristok baita, gutako bakotxagan gaurkotu gura dauan bat egite
hori.
Hirugarren domeka dogu Jesusegaz
HOBE goiburuaz, gaurkoan, OTOITZA
azpimarratuta; eta zer da otoitza, Jesusegaz hartu-emonean jartzea baino?
Ahalegindu gaitezan Jesusegaz topo
egiteko geure denpora hartzen eta Jesusek ur bizia emongo deusku. Orduan bai esango dogula: Jesusegaz HOBE!
Goazen ba gu ere bere bila, abestuz eskatu dagigun, Jesusenganako egarri bizia.
"Zure aurpegi
bila.."
ABADEAREN AGURRA
Jesukristo dogu betiko biziraino isurtzen dan ur biziaren
iturria. Bere grazia eta bakea izan bediz zuekin.
DAMU OTOITZA
·
Zuk etekina
ataraten deutsazu beti edozein abaguneri gure bila urteteko. Erruki, Jauna!
· Zuk gure pekatua autortzen eta gure zoritxarretatik askatzen laguntzen deuskuzu. Kristo, erruki!
· Zu, gure zentzu-egarriarentzat eta itxaropenarentzat ur bizia zara. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Ex 17, 3‑7:
Israel herria basamortuan ibili zaneko jazoera bat
eskeiniko deusku gaurko lehenengo irakurgaiak. Bidean nekatuta eta urik barik,
herriak Jaungoikoaganako uste ona galdu egin dau: "Gure artean ete dago Jauna?" galdetzen deutsoe alkarri.
Jaungoikoak ura emonez erantzungo deutse.
Erantzun‑Salmoa: 94. salmoa
Jainkoari leial izatera, gure ustea Haren berbetan ipintea, gonbidatzen gaitu salmo-egileak
"Entzungo al dozue gaur, Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen bihotza!"
Erm 5, 1‑2. 5‑8:
San Pauloren berbetan, fedea, maitasuna eta itxaropena
dira Pazkoarako bidean eutsiko deuskuenak.
Jn 4, 5‑42:
Gertatu gaitezan Jesusi entzuteko. Emakume samaritarrarengana hurreratu zan
lez, gugana be hurreratzen da. Bera da ur biziaren iturria. Goratu daigun geure argia dan Jesus: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
Homili ondoren
Iturri zaharretik
ura barri beti
eten barik isuriz
dario emeki.
Nire otoitzan holan
irauten baneki
nire bihotza, Jesus,
legoke ireki.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Eskatu deiogun ur biziaren iturria dan Jesusi gure alde eta gizadi guztiaren alde.
§ Elizea osotzen dogunon alde. Aldi barrien preminak zeintzuk diran jakiteko zuhur bizi gaitezan, eta gaurko gizon-emakumeen egarriei eta gurariei erantzuten jakin dagigun. Egin dagigun otoitz.
§ Sufritzen dabenen alde, porrot egin dabenen, baztertuta eta aldenduta dagozanen alde. Gure laguntza eta alkartasuna izateaz gain, beti aukera barriak eskeintzen deutsezan Jaungoiko Aita ezagutu ahal izan dagien. Egin dagigun otoitz.
§ Norberen denpora eta bizitza zati bat besteen egarriak asetzeko eskeintzen daben guztien alde: ekintza horretan Jaunaren laguntza eta bizi-poza sentidu dagien. Egin dagigun otoitz.
§ Beti be ahots profetikoak izan dagiguzan, bildur barik, gure erosotasuna salatu dagien eta Ebanjelioaren eskakizunak gogoratuazo deiguezan. Egin dagigun otoitz.
Zeuk dozu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez. Errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.
OHARRA
Gogoratu datorren domekan, San Jose egunez, gure elizbarrutietako Misio Eguna ospatzen dogula. 75 urte Euskalerritik
8 misiolari joan ziren. Gu hemendik konpromiso horregaz jarraituz gogoan izango
ditugu, gure misiolari izatea
barriztatuko dogu otoitz eta daukagunetik partekatuz.
Martxoaren 15an, eguaztena, arratsaldeko 18:30etan Andra Mari Parrokiko lokaltean The letter peikulea. Erderaz da. Aita Santuagaz, Laudato Si' entziklikari buruzkoa.
OTOITZA
Jesus Jauna, beste askotako moduan, salbamena danontzat dala erakutsi
deuskuzu: andra-gizonentzat, judutar eta hala ez garenontzat. Gaurko irakatsi
honegaz, ikasi daigula gure inguruko guztiak errespetuz tratatzen,
onberatasunez, bardintasunez, behar daben guztian onena emonez. Ez gaitezala
indarkeriaren eta errespetu faltaren bihozbakokerian jausi. Jesusen gorputzetik
eta odoletik jan dogunok Haren ur bizia apaltasunez eta errukiz zabaltzen ikasi
daigula. AMEN.
AZKEN AGURRA
Jesusek emon deuskun ur bizitik edan dogunok, Meza honetan Kristogaz aurkitu garanok, Samariako emakumearen antzera, emon daigula Haren barri bizitzako bideetan zehar.
Abestia: Ama maite Maria
GARIZUMAKO III. DOMEKEA – A
Jesusegaz HOBE
OTOITZA-ORACIÓN
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Hamabost egun daroaguz Pazkorako
bidean eta gaur Jesusek emakume samariarragaz topo egiten dau; bat egite horrek, emakumearen bizitzan
egundoko arrastoa ixten dau. Jesukristok baita, gutako bakotxagan gaurkotu gura dauan bat
egite hori.
Llevamos tres domingos diciendo: Jesusegaz HOBE, mejor con Jesús, hoy
subrayamos la O de oración, y
precisamente hoy el evangelio nos presenta el relato maravilloso de Jesús con
la samaritana, que transforma su vida para siempre en ese encuentro y que hoy
Jesús quiere actualizar en cada uno de nosotros.
Goazen ba gu ere bere bila, abestuz
eskatu dagigun, Jesusenganako egarri
bizia.
"Zure aurpegi
bila.."
ABADEAREN AGURRA
Jesukristo dogu betiko biziraino isurtzen dan ur biziaren iturria. Bere grazia eta bakea izan bediz zuekin.
DAMU OTOITZA
· Zuk etekina ataraten deutsazu beti edozein abaguneri gure bila urteteko. Erruki, Jauna!
· Tú, nos ayudas a reconocer nuestro pecado y a liberarnos de nuestras miserias. Kristo, erruki!
· Zu, gure zentzu-egarriarentzat eta itxaropenarentzat ur bizia zara. Erruki, Jauna!
HITZAREN LITURGIA
Ex 17, 3‑7:
Israel herria basamortuan ibili zaneko jazoera bat eskeiniko deusku gaurko lehenengo irakurgaiak. Bidean nekatuta eta urik barik, herriak Jaungoikoaganako uste ona galdu egin dau: "Gure artean ete dago Jauna?" galdetzen deutsoe alkarri. Jaungoikoak ura emonez erantzungo deutse
El pueblo de Israel siente la tentación de abandonar a su
Dios, porque tiene sed en el desierto. Dios
ama a su pueblo y le da el agua. El hace manar de la sequedad de nuestra
existencia, agua que inunde el Desierto.
Erantzun‑Salmoa: 94. salmoa
Jainkoari leial izatera, gure ustea Haren berbetan ipintea, gonbidatzen gaitu salmo-egileak
El salmista nos invita a cantar a Dios y poner en El,
nuestra confianza
"Entzungo al dozue gaur, Jaunaren berbotsa: ez gogortu zuen bihotza!"
Erm 5, 1‑2. 5‑8:
San Pauloren berbetan, fedea, maitasuna eta itxaropena
dira Pazkoarako bidean eutsiko deuskuenak.
La lectura que vamos a escuchar, es como un cántico
pascual. Se nos dirá que la salvación nos viene de Dios. Porque nos ama, nos ha
salvado y nos da su Espíritu.
Jn 4, 5‑42:
Todos los pozos de la tierra son sólo cisternas incapaces
de retener el agua por largo tiempo. Sólo Jesús, don del Padre, es capaz de
saciar nuestra sed.
Emakume samaritarrarengana hurreratu zan lez, gugana be
hurreratzen da. Bera da ur biziaren iturria. Goratu daigun geure argia dan Jesus: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
Homilia ondoren
Iturri zaharretik
ura barri beti
eten barik isuriz
dario emeki.
Nire otoitzan holan
irauten baneki
nire bihotza, Jesus,
legoke ireki.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Eskatu deiogun ur biziaren iturria dan Jesusi gure alde eta gizadi guztiaren alde.
§ Elizea osotzen dogunon alde. Aldi barrien preminak zeintzuk diran jakiteko zuhur bizi gaitezan, eta gaurko gizon-emakumeen egarriei eta gurariei erantzuten jakin dagigun. Egin dagigun otoitz.
§ Por las personas que sufren, por quienes se sienten fracasados,
despreciados o excluidos, para que además de contar con nuestro apoyo y
solidaridad, puedan también reconocer al Dios Padre-Madre que siempre brinda
una nueva oportunidad. Egin dagigun otoitz.
§
Por tantas
personas, que con su entrega generosa se
desviven por los demás, remueve nuestras entrañas y nos impulse, a dedicar lo
que somos y tenemos al servicio de los demás, en especial de los más necesitados. Egin dagigun otoitz.
§ Beti be ahots profetikoak izan dagiguzan, bildur barik,
gure erosotasuna salatu dagien eta Ebanjelioaren eskakizunak gogoratuazo
deiguezan. Egin dagigun otoitz.
Zeuk dozu, Jauna, gure beharrizanen barri. Onartu orain aurkezten deutsaguzanak zure Seme Jesukristoren eskeintza eta testigantzaren bitartez. Errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldi guztietan.
AVISO
El próximo domingo tenemos un motivo especial para
celebrar el día de las misiones diocesanas. Hace 75 años se embarcaron hacia
las tierras de misión 8 sacerdotes vascos. Nuestro compromiso misionero nos
anima a compartir con ellos la oración y el aporte económico.
Martxoaren 15an, eguaztena, arratsaldeko 18:30etan Andra Mari Parrokiko lokaltean The letter peikulea. Erderaz da. Aita Santuagaz, Laudato Si' entziklikari buruzkoa.
Jesusek emon deuskun ur bizitik edan dogunok, Meza
honetan Kristogaz aurkitu garanok, Samariako emakumearen antzera, emon daigula
Haren barri bizitzako bideetan zehar.
La mujer samaritana anunció a Jesús a los habitantes de
la aldea. Que nuestra vida sea también un anuncio dela Buena Noticia que se nos
ofrece en Jesús.
Abestia: Ama maite Maria
No hay comentarios:
Publicar un comentario