Erramu domekea

domingo, 6 de abril de 2025

Garizumako Alkarte Penitentzia: Goazen! Nora? Jesusi jarraitu Espiritua lagun

 

Celebración comunitaria del sacramento del perdón o reconciliación

GARIZUMA 2025

ALKARTE PENITENTZIA

JESUSI JARRAITU ESPIRITUA LAGUN

 

Monitorea

 

“Lekuan lekuko. Garizumako geografian” kantatu dogu garizuman zehar. Espiritu Santuak gidatu gaitu ibilbide honetan. Jesusegaz batera bizi eta bisitatu doguz basamortua, mendia, lan mundua, etxea eta elizea.

Pazkora doan bidea da garizumea. Bai, bidea da garizuma. Prestatze aldia. Entrenamendu sasoia. Ahalegin garaia.

Ilunpetatik argira dagigun bidea.

Pekatuaren ilunetatik Pazko argitasunera.

Kristo dogun argipean. Bera da argia, iparra, norabidea, ez galtzeko ezaugarria.

Argiaren seme alaba gara.

Baina batzutan ilunaren, gorrotoaren, harrokeriaren bideak aukeratu doguz, atajo edo bidelabur direlakoan.

Erratu gara. Okertu bidea. Galdu norabidea. Hau da, pekatu egin dogu.




Argiaren ordez argitxoak aukeratu doguz, argitxoak amatatu, argia ez zabaldu.

Ebanjelioa izan beharrean ardatza, beste ipar batzuk gurago izan doguz.

Horixe dinogu orain, gure buruagaz apal, senide eta Jaungoikoaren aurrean.

 

 

 

Kanta: Zabaldu egizuz (osorik)

 

Abadeak:

Aitaren…

Jauna zuekin!

 

Monitorea

 

Ebanjelioaren ikasle misiolariak. Hitz potoloak. Baina gero zenbat denpora emoten dogu ebanjelioa irakurten? Nahikorik? Entzun daiogun arretaz Profetari…

 

Isaias Profetearen liburutik        (Is 58, 7-10)

 

            Honan berba egiten dau Jaunak,

Hauxe da nik gura dodan baraua:

Emon zeure ogitik gose danari

eta hartu etxean aterperik bako behartsuak;

jantzi biluzik dagoana,

eta ez egin entzungor zeure gizakideari.

Orduan zure argia

egunsentia lez zabalduko da

eta zure osasuna bat-batean erneko;

justizia izango dozu aurretik gidari

eta Jaunaren aintza atzetik babesgarri.

Orduan zuk dei egin, eta Jaunak erantzungo deutsu;

zuk oihu egin, eta Harek esango:

"Hemen nozu!"

Buztarri guztiak, salaketak eta txarto esateak

baztertzen badozuz,

gose danari zeure ogitik emoten

eta behartsuaren preminea asetzen badozu,

zure argia ilunpetan zabalduko da

eta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko.

 

                                                    

Jaunak esana

 

Salmoa

 

Salmo egileak argi egiten dausku berba: Errukitsu izatea zorion iturri da. Pobreari emotea zorion iturri da. Horra hor gure argia!

 

Erantzun-salmoa   Sal 111,4-5.6-7.8a eta 9

 

            Jauna dot argi eta salbamen!

 

Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da;

onbera da, errukitsua eta zuzena.

Zorionekoa, errukitu eta emoten dauana,

bere gauzak zuzen atontzen dituana.

 

Ez da koloka ibiliko behin ere,

haretaz oroitzeak iraungo dau betiere.

Barri txarrak ez dau bildurtzen,

bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten.

 

 

Monitorea

 

Pazientzia dauka Jaunak, hau da, errukitsua da. Beti dago zain fruitu onak emon dagiguzan:

 

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 13, 1-19)

 

      Gero, parabola hau esan eutsen Jesusek: «Gizon batek pikondo bat eukan bere mahastian landatua. Joan zan piku bila eta ez eban aurkitu. Orduan, mahastizainari esan eutson: Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dot aurkitzen. Ebagi egizu. Zertarako egongo da hor lurra alferrik jaten?

      Baina mahastizainak erantzun eutson: Jauna, itzi egizu aurtengoz; bitartean, hondoa aitzurtu eta ongarria botako deutsat ea aurrerakoan fruiturik emoten dauan; eta bestela, moztu».

 

Jaunak esana!   

 

 

 

 

 

Monitorea

 

Jainkoa ez da nekatzen gu parkatzen.

Baina guk be parkamen horren beharra sentitu behar dogu!

Jainkoagaz ditudan hartuemonak, senideakaz ditudan hartuemonak, ni neugaz dodazan hartuemonak aztertuko doguz orain…

 

Gogoeta

 

Batzutan… arbolea ni naz…

 

  1. Zelako fruituak emon dodaz?
  2. Zuzentasuna?
  3. Egia?
  4. Konpartitzea?
  5. Alaitasuna?
  6. Erantzun onak?
  7. Pazientzia?
  8. Urte honetan fruitu hobeak emongo dodaz?

 

Kanta:   Erruki Jauna, pekatu egin dogu-ta

 

Beste batzutan mahastizaina ni naz…

 

  1. Nire beharra, etxean, lantokian, ondo egiten ahalegintzen naz?
  2. Egiten dodan lan hori, Juana gurtzea dala kontuan hartzen dot?
  3. Kontuan dodaz lan egin gura baina lan barik dagozanak?
  4. Jubilazinoko pentsio eskasa edo urria daukienak kontuan hartzen dodaz?
  5. Lan istripuetan hildako biktimak otoitzean eta gogoan dodaz? Eta euren familiak?
  6. Badakit parkatzen, errukitsua naz, laguntze deutsat hurkoari?
  7. Lapurtu dot, gutxietsi dot apala eta txikia?
  8. Errez baztertzen dodaz  txikiak?
  9. Ingurugiroa jagoten dot, guztion etxea da mundu hau?

 

Kanta:  Errukitsu Jainko Aita lez, Errukitsu Jainko Ama lez (2)

 

Pentsatu daigun orain pikondoaren Jabeaz:

 

  1. Eskertzen dot Jainkoak nigaz daukan pazientzia?
  2. Nire otoitza eskatzekoa edo eskertzekoa da gehien bat?
  3. Maite dot nire burua Jainkoak maite nauan lez?
  4. Jagoten dot nire otoitz pertsonala eta taldean?
  5. Domekatan ahalegintzen naz mezea alkartegaz ospatzen?
  6. Lotsa naz jende aurrean kristau lez agertzeko?
  7. Zer egiten dot, zelan eta noiz espirituaz be hazteko?
  8. Hasarratu egiten naz Jaunaren borondateagaz?
  9. Berak nire nahia egitea bilatzen dot?

 

Kanta:  Damu dot Jauna

 

Monitorea:

 

Ospakizunean parte hartzen dogunok kandelatxo bana jaso dogu, amatata.

Gure bizitzaren ezaugarria da.

Sarritan ez da argia ingurukoentzat, ez dodaz ingurukoak laguntzen.

Pazko Argia be erdi erdian dogu.

Kristo Biztua da gure argia.

Kandelatxoak Argi horretan biztu eta altarearen aurrean jarriko doguz.

Hauxe eskatuko dogu: Aitaren parkamena guregana heldu daitela.

Argi bila ibili gaitezala beti.

Hauxe da Garizuma: aldendu bagara, Argi Nagusira batu barriro be.

Mugatuak bagara  eta ilunetan bagabiz be, Argi bidea egin gura dogu.

Pobreengana. Gaztetxoengana. Familiarengana. Boluntario eta eliztarrengana. Espiritual formazioa jagonda. Ebanjelioaren ikasle misiolariak!

 

Kantak eta salmoak…

 


Abadeak:      Kristoren argipean garbituko doguz orain gure pekatuak.

 

Monitoreak: Nik autortzen dautsat… (danok batera)

 

GURE AITA

 

Abadeak:      Egin daigun otoitz, Jesukristok erakutsi euskunez: Gure Aita...

 

BAKEAREN EZAUGARRIA

 

Abadeak:      Kurutzearen bidez, Jesukristok berarekin eta gure artean adiskidetu gaitu.

Horren ezaugarri lez, emon deiogun bakea alkarri “Arrenka eske gagoz” kantatuz..

 

ESKER OTOITZA

 

Abadeak:      Sakramentu honek Jesukristoren bizitza eskeintzen deusku.

Abesti honegaz eskerrak emongo deutsaguz.

 

Esker onezko kanta bat: Eskerrak bihotzetik Aita Jaungoikoa

 

PENITENTZIARAKO ARGIBIDEAK eta ASTE SANTURAKO OHARRAK

 

BEDEINKAPENA

Jauna zuekin.

Eta zure espirituarekin.

Bedeinkatu zagiezala Jainko ahalguztidunak,

Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.

AMEN.

Jainkoak parkatu egin ditu zuen pekatu guztiak. Zoaze Jaunaren bakean.

ESKERRAK JAINKOARI.



No hay comentarios: