Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Caritasen eguna: «Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza»
Jaunaren izenean egun on:
Heldu gara Garizumako 5. domekara,
eta bihozbarritze aldiko azken txanpan sartu gara. Egun gitxi falta da gure
fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko. Orduan benetako pozaz bizi ahal
izango dogu, Jesusen Heriotza eta Berbizkundea ospatzeak zer esan gura dauan
eta ze eragin dauan gugan.
Caritasek bere eguna ospatzen dau gaur, helburu honen haritik: «Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza». Hauxe dino Frantzisko aita santuak: «lanaren balio nagusia… pertsonaren ona da… Berea ez da ekonomia -edo irabazi- helburu hutsa, gizon eta emakumeen duintasuna lortzea baino. Kontua ez da senulako ekintzak egitea, eguneroko keinu txikiak baino.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari
SARRERAKO ABESTIA "Zabaldu egizuz Jauna"
ABADEAREN AGURRA
Jesukristo Parkamenaren eta Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.
· Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.
·
Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko.
Kristo, errruki.
·
Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna..
HITZAREN LITURGIA
Is 43, 16-21:
Isaias profeteak erbestean lurra-jota dagozan israeldarrei egiten deutse berba. Jaungoikoa barriro ere euren alde agertuko dala eta etorkizun hobea izango dabela iragarten deutse.
Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa
Israeldarrek sarritan somau eta eskertu eben poza.
Kristoren Pazkora daramaguz gure Jainkoak. Eskerronez
abestu daigun salmo hau.
"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna.."
Flp 3, 8-14:
San Paulok bere bizitzako helburua zein dan agertuko
deusku, bigarren irakurgai honetan: Kristo ezagutu eta Haren antzeko izan, gero
beti Haregaz bizitzeko itxaropenez.
Jn 8, 1-11:
Entzun dagiguzan, orain, Ebanjelioko berbak. Jesusek
maitasun haundiz parkatuko deutsa emakume pekatariari. Goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
abestuz.
Homili amaieran
Espirituak gaurkoan dakar
famili, etxeko giro,
babes lekua, aldi berean,
zenbat liskar ta enbido.
Errukiaren eredu dogun
Aitak azaltzen argiro:
senide hori epaitu orduko
zu zeu aztertu astiro.
Basamortua eta mendia,
lan mundu, etxe barrena,
Espiritua agertzen jaku
tenplu barruan azkena.
Jesusen berba gozo hareri
gizaki hareik etena:
andra parkatuz, Jesusek jarri
errukiaren ordena.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Aurkeztu deioguzan gure Aita
Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure
gainera bere parkamena eta Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU
ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
§ Jesukristoren Elizea osotzen dogun bateatuon alde, Espirituaren indarraz, itxaropenaren adierazle izan gaitezan munduan, harrera eginez eta adore emonez. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
§ Caritasen alde. Jubileuaren deia geure egiten lagundu deiskun, itxaropena zabalduz gure inguruan. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
§ Jesus berbiztuaren graziaz bete daitezala datorren Pazkoan Kristinau Sarbideko sakramentuak hartzeko prestatzen ari diran kristaugai guztiak. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
§ Ospakizun honetan batu garanon alde. Gure erabagiak jakinaren gainean eta Jainkoaren borondateagaz bat eginez bizi gaitezan. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
DIRUA BATU AURRETIK
OHARRA
Mavi Laiseca, Caritas Bizkaiko talde eragilekoaren berbaldia, eguenean, apirilak 10, arratsaldeko 7etan, San Bartolome parrokian, Gernikaldeko Caritasek antolatuta. Erderaz izango da.
AZKEN AGURRA
Datorren Domekan, Erramu Egunagaz, Aste Santuari hasierea emongo deutsagu. Otoitz eginez, maitasunean biziz eta alkarri lagunduz prestau daiguzala astean zehar egun haundiok.
"Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea”
GARIZUMAKO V. DOMEKEA - C
Caritasen eguna: «Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza»
SARRERAKO OHARRA
Jaunaren izenean egun on:
Heldu gara Garizumako 5. domekara,
eta bihozbarritze aldiko azken txanpan sartu gara. Egun gitxi falta da gure
fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko. Orduan benetako pozaz bizi ahal
izango dogu Jesusen Heriotza eta Berbizkundea ospatzeak zer esan gura dauan eta
ze eragin dauan gugan.
Hoy es Jornada de Cáritas con el lema ««Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza»». El papa Francisco afirma que «el valor principal del trabajo es el bien de la persona. No tiene solamente una finalidad económica y de ganancia, sino una finalidad que implica la dignidad de las personas. Si falta el trabajo se lastima esta dignidad». No se trata de realizar grandes acciones, sino de pequeños gestos cotidianos.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari
SARRERAKO ABESTIA
"Zabaldu egizzi Jauna."
ABADEAREN AGURRA
Jesukristo
Parkamenaren eta Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik
Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu
deiogun parkamena gure pekatuengaitik.
·
Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako
bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.
·
Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko.
Kristo, errruki.
·
Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna..
HITZAREN LITURGIA
Is 43, 16-21:
Isaias profeteak erbestean lurra-jota dagozan israeldarrei egiten deutse
berba. Jaungoikoa barriro ere euren alde agertuko dala eta etorkizun hobea
izango dabela iragarten deutse.
El Señor levanta la esperanza de su pueblo, con el
anuncio de una salvación nueva. No es posible pararse en el pasado; sino que
hay que lanzarse al futuro.
Es la búsqueda de lo nuevo, que ya está brotando.
Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa
Israeldarrek sarritan somau eta eskertu eben poza.
Kristoren Pazkora daramaguz gure Jainkoak. Eskerronez
abestu daigun salmo hau.
Este salmo alimenta nuestra fe de dos maneras. 1º
Invitándonos a reconocer y admirar las maravillas que el Señor hizo y seguirá haciendo con nosotros. Y 2º
estimulando nuestra confianza ante los sufrimientos del tiempo presente.
"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk
daukaguna.."
Flp 3, 8-14:
San Paulok bere bizitzako helburua zein dan agertuko
deusku, bigarren irakurgai honetan: Kristo ezagutu eta Haren antzeko izan, gero
beti Haregaz bizitzeko itxaropenez.
San Pablo nos habla en esta lectura, de cuál es el
objetivo de su vida: conocer y seguir a Jesús, viviendo la vida que Él vivió.
Jn 8, 1-11:
Jesús perdona a la mujer adúltera. Sólo el amor da
la libertad y la vida.
Entzun dagiguzan, orain, Ebanjelioko berbak. Jesusek
maitasun haundiz parkatuko deutsa emakume pekatariari. Goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
abestuz.
Homili amaieran
Espirituak gaurkoan dakar
famili, etxeko giro,
babes lekua, aldi berean,
zenbat liskar ta enbido.
Errukiaren eredu dogun
Aitak azaltzen argiro:
senide hori epaitu orduko
zu zeu aztertu astiro.
Basamortua eta mendia,
Lan mundu, etxe barrena,
Espiritua agertzen jaku
tenplu barruan azkena.
Jesusen berba gozo hareri
gizaki hareik etena:
andra parkatuz, Jesusek jarri
errukiaren ordena.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Aurkeztu deioguzan gure Aita
Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure
gainera bere parkamena eta Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU
ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
§ Jesukristoren
Elizea osotzen dogun bateatuon alde, Espirituaren indarraz, itxaropenaren adierazle
izan gaitezan munduan, harrera eginez eta
adore emonez. Egin dagigun
otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
§ Caritasen alde. Jubileuaren deia geure egiten lagundu deiskun, itxaropena zabalduz gure inguruan. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
§ Para que los catecúmenos
que en el mundo entero se preparan para recibir los sacramentos de la
iniciación cristiana en la próxima Pascua, la gracia de Jesús resucitado los
llene durante toda su vida. Egin dagigun
otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
§ Por quienes
participamos en esta celebración, para que sepamos tomar nuestras decisiones
conscientes y coherentes con la voluntad de Dios. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU
ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
Aita biziemoilea, begiratu errukiz
heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza
bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez.
DIRUA BATU AURRETIK
La colecta de hoy se destina a Cáritas . Gracias
por vuestra generosidad.
OHARRA
El jueves, 10 de abril a las 7 de la tarde en la parroquia de San Bartolome (Mertzede) charla de Mavi Laiseca, del grupo directivo de Carias Bizkaia. Organizada por Caritas Gernikaldea. Será en castellano.
AZKEN AGURRA
Datorren Domekan, Erramu Egunagaz, Aste Santuari hasierea
emongo deutsagu. Otoitz eginez, maitasunean biziz eta alkarri lagunduz prestau
daiguzala astean zehar egun haundiok.
Estamos en el último domingo, antesala de la Semana
Santa. Preparémonos para celebrarla
en profundidad y así llegaremos a
la gran fiesta de la Pascua.
"Zu
zara gure poza, Kurutz salbatzailea”
No hay comentarios:
Publicar un comentario