Abenduko izarrak

martes, 12 de abril de 2022

Pazko domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

Irakurgaiak euskeraz.









                               

JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO-DOMEKEA

PAZKO  EGUNEKO  MEZA






SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Pazko zoriontsua guztioi:

            Bart, gaueko elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin da! Ez dago hilobian". Kristo biztu egin da, Kristo bizi da. Egun santua da guztiontzat, gure Pazko eguna da. Alkarregaz ospatuko dogu gaur bere garaipena,

            Prestau daiguzan gure gogo-bihotzak urteko mezarik nagusienean parte hartzeko.

 

   "Biztu da Kristo, aleluia..."

 

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

 

            Atzo gauean bedeinkatutako uraz txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek pekatuen parkamenerako emon jakun Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako grazia barriztauko dau gugan.

   (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

 

                                                           Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik

                                                           eta, Eukaristia honen bidez,

                                                            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

Abestia:  Hartuko dogu ura pozik...

 

 

AINTZA ZERUETAN

 

   Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau dagigun gure Jaungoikoaren aintza.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 10, 34a. 37-43:

 

   Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen oinarria da. Euren antzera, izan gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.

 

Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa

 

            Poztasunez beterik bat egin daigun salmisteaz gure eskerrona adieraziaz

 

"Hau eguna hau Jaunak egina, gure poza ta gure atsegina."

 

Kol 3, 1-4:

 

   San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.

 

Jn 20, 1-9:

   Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko: Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.


SINISMENA AUTORTZEA

 

   Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok: hilen artetik biztu dana gure artean dago. Bera bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:

 

   - Elizearen alde: askatasun guztiaz, mundu osoan zehar, iragarri dagiala Jesusen biztuerearen barri pozgarria. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Bere bakea emoten deuskun Kristo berbiztuak, gure arteko gerrak desegin eta, bake  iragankorra izan daigula eta gu guztiok bake-egileak izan gaitezela eguneroo bizitzan.  ESKATU    DEIOGUN JAUNARI.

   - Gorputz eta arima atsekabetuta dabezanek,  itxaropena galdu eta Jainkoari lepoa emonda bizi diranek, Kristo berbiztuaren sendotasun eta kontsolamendua aurkitu daien gure giza eta kristau alkartasunean. ESKATU DEIOGUN   JAUNARI.

   - Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean guztion alde, otoitz eginez, bihotz-barrituz, konpromisoa hartuz eta Berbizkundean itxaropena izanez, adiskide eta senidez osatutako alkarte abegitsu izateko deia entzun daigun.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Aita ona, isuri Elizearen eta mundu osoaren gainera zeure bedeinkapen ugaria. Jesukristo gure Jaun berbiztuaren bitartez. Amen.

 

PREFAZIOA

   Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.

 

AZKEN AGURRA

 

   Senideok: Pazko Jaiei hasierea emon deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok, Jesusen biztuera eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso dagigun Pazko eguneko Bedeinkapen Nagusia.

 

BEDEINKAPENA

 

- Bere Semearen biztueraz haren seme-alaba egin gaituen Jainkoak poztu eta bedeinkatu zagiezala. R/. Amen.


- Zuon sinismena autortuz, bataioan Kristorekin biztu zareenok, orain zintzo bizi izanez Bere lekuko izatera bialduak lortu dagizuela harekin bat egitea. R/. Amen.


+ Bedeinkatu eta gorde gaizala Jainko ahalguztidunak:

   Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.          R/. Amen.

 

   "Biztu zaigu gure Jauna..."







                              

JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO-DOMEKEA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Pazko zoriontsua guztioi:

            Bart, gaueko elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin da! Ez dago hilobian". Kristo biztu egin da, Kristo bizi da. Egun santua da guztiontzat, gure Pazko eguna da. Alkarregaz ospatuko dogu gaur bere garaipena,

            Jesús resucitó. Esta es nuestra fe. Y porque El resucitó, nuestra vida tiene ya una dimensión nueva, un nuevo sentido. Su dimensión se prolonga a la vida eterna; su sentido hacia el Señor, el amor de los unos a los otros, la alegría de la fe.

            Prestau daiguzan gure gogo-bihotzak urteko mezarik nagusienean parte hartzeko.

 

   "Biztu da Kristo aleluia.."

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

   Atzo gauean bedeinkatutako uraz txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek pekatuen parkamenerako emon jakun Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako grazia barriztauko dau gugan.

(Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

                                                           Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik

                                                           eta, Eukaristia honen bidez,

                                                            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

Abestia:  Hartuko dogu ura pozik...

 

AINTZA ZERUETAN

 

   Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau dagigun gure Jaungoikoaren aintza.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 10, 34a. 37-43:

   Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen oinarria da. Euren antzera, izan gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.

            A la base de nuestra fe, hay  unos hechos históricos. Pero la adhesión de la fe se da a la Palabra de Dios predicada por los “testigos” que El ha designado

 

Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa

            Poztasunez beterik bat egin daigun salmisteaz gure eskerrona adieraziaz

            La Iglesia repite incansablemente en este día de Resurrección la aclamación “Este es el día en que actuó el Señor: sea nuestra alegría y nuestro gozo”

"Hau eguna hau, Jaunak egina, gure poza ta atsegina..."

 

Kol 3, 1-4:

   San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.

            No despreciamos los bienes de la tierra, para nosotros se revalorizan a la luz de los “bienes de allá arriba” El bautismo nos hace  testimonios de un nuevo estilo de vida cristiana.

 

 

 

Jn 20, 1-9:

            Los apóstoles vieron y creyeron. Nuestra fe se asienta en el testimonio de los apóstoles. La fe  también exige profundizar en el conocimiento

   Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko: Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.

 


SINISMENA AUTORTZEA

 

   Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

   Senideok: hilen artetik biztu dana gure artean dago. Bera bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:

   - Elizearen alde: askatasun guztiaz, mundu osoan zehar, iragarri dagiala Jesusen biztuerearen barri pozgarria. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

   - Por todos los hombres y mujeres para que la Pascua de Cristo resucitado traiga la paz, la justicia, la verdadera libertad, y lleguemos a respetarnos y ayudarnos como hermanos y hermanas. Eskatu deiogun Jaunari.

- Por cuantos sufren, por cuantos son víctimas del egoísmo y la injusticia, por quienes han perdido la esperanza, para que encuentren la fortaleza y el consuelo de Cristo resucitado en nuestra solidaridad humana y cristiana. Eskatu deiogun Jaunari.

  - Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean guztion alde, otoitz eginez, bihotz-barrituz, konpromisoa hartuz eta Berbizkundean itxaropena izanez, adiskide eta senidez osatutako alkarte abegitsu izateko deia entzun daigun.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Aita ona, isuri Elizearen eta mundu osoaren gainera zeure bedeinkapen ugaria. Jesukristo gure Jaun berbiztuaren bitartez. Amen.

 

PREFAZIOA

   Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.

 

AZKEN AGURRA

            Que en nuestro andar no nos paremos ante los sepulcros, que cierran el camino, que el Señor no está allí. Él ha vencido la muerte.

            Pazko Jaiei hasierea emon deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok, Jesusen biztuera eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso dagigun Pazko eguneko Bedeinkapen Nagusia.

 

BEDEINKAPENA

 

- Bere Semearen biztueraz haren seme-alaba egin gaituen Jainkoak poztu eta bedeinkatu zagiezala. R/. Amen.


- Zuon sinismena autortuz, bataioan Kristorekin biztu zareenok, orain zintzo bizi izanez Bere lekuko izatera bialduak lortu dagizuela harekin bat egitea. R/. Amen.


+ Bedeinkatu eta gorde gaizala Jainko ahalguztidunak:

   Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.          R/. Amen.

 

“Biztu zaigu gure Jauna”...











JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO‑DOMEKEA
PAZKO EGUNEKO MEZA


            Apostoluen Eginetatik (Ap Eg 10, 34a. 37‑43)

      Egun hareetan, Pedrok honan esan eban: «Badakizue zer jazo zan, Galileatik hasi era Judea osoan, Joanek irakatsitako bateo ondoren: hau da, Nazareteko Jesusena, Jaungoikoak Espiritu Santuaren indarrez igurtzi, eta on egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro zan harena, Jaungoikoa Haregaz egoalako.
      Geu gara, judeguen lurretan eta Jerusalenen egin­dako guztien testigu. Hareek hage batetik eskegi eta hil egin eben. Baina, hirugarren egunean, Jaungoikoak biztu egin eban, eta agertzea emon eutson: ez, ostera, herri osoan, Jaunak aurretiaz aukeratutako testiguei baino: geuri, Ha hilen artetik biztu ta gero, Beragaz jan eta edan genduanoi.
      Eta agindu euskun, herriari irakatsi eta autortzeko Bera dala Jaungoikoak bizien eta, hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiak igiten deutsoe autormen: Haregan sinisten daben guztiak hartzen dabela, Beraren izenean, pekatuen barkamena».

Erantzun-salmoa        Sal 117, 1.‑2. 16bc‑17. 22‑23


 Hau da Jaunak egin dauan eguna,
gu pozteko eta alaitzeko eguna.
edo Aleluia, aleluia, aleluia.

      Eskerrak Jaunari, ona da‑ta,
Haren maitasuna betikoa da‑ta.
lsrael‑etxeak hau esan begi
«Haren maitasuna betikoa».
      «Jaunaren eskumeak jaso nau,
Jaunaren eskumeak bizkor jokatu dau.
Ez naz hilgo, bizi baino,
Jaunaren eginak nik oihu egingo.
      Etxegileak baztertutako harria
berori bihurtu da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.

            San Paulo Apostoluak Kolosarrei (Kol 3, 1-4)

      Senideok: Kristogaz berbiztu zareen ezekro, ibili zaiteze goi-hondasunen bila, Kristo han dago-ta, Jaungoikoaren eskoi-aldean jarrita. Bilatu egizuez goiko hondasunak, eta ez lurrekoak. Hilda zagoze, eta zuen bizia Kristogaz Jaungoikoagan ezkutaturik dago. Gure bizia dan Kristo agertu daitenean, zuok ere agertuko zaree aintzaz, Beragaz batera.

Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik Jn 20, 1‑9


      Astearen lehenengo egunean, Maria Magdalena hilobira joan zan goizean goizetik, oraindino ilun egoala; eta harria hilobitik kenduta ikusi eban. Arineketa baten, Simon Pedrogana eta Jesusek maite eban beste ikasle haregana joan, eta esan eutsen : «Hilobitik eroan egin dabe Jauna, eta ez dakigu non jarri daben».
      Urten eben Pedrok eta beste ikasleak, eta hilobira abiatu zira. Biak batera joiazan arineketan; baina beste ikasle harek, Pedro baino bizkorrago ibilita, aurrea hartu eutson, eta lehenago heldu zan hilobira. Begitu eban eta lurrean oihalak ikusi ebazan, baina ez zan sartu.
      Heldu zan atzetik Pedro ere, sartu zan hilobian, eta ikusi ebazan oihalak lurrean; buru‑ganean eukitako zapia, ostera, ez egoan oihalakaz batera, alde baten batuta baino.
      Orduan, sartu zan hilobian lehenengo heldutako ikasle ha ere; ikusi, eta sinistu egin eban; ordura arte ez ebelako ulertu Liburu Santuak dinoana: «Biztu egin behar ebala hilen artetik».  

 

No hay comentarios: