Sebas Gartzia Trujillo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) laguntzaileak ‘Sinestun eta lagunak’ liburuaren argitalpena koordinatu dau. Bertan, Oiartzuneko Xabier Lete abeslari eta olerkariaren erlijiotasunean sakontzen da. 2020an, Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenean hasi ziran liburuan pentsatzen. Gartzia Trujilloren esanetan, “ia beti ahaztu egiten dan Leteren alderdi erlijiosoa nabarmentzeko une egokia zala pentsatu genduan”.
ETPIaren euskerazko argitalpena da
Bai,
‘Hemen’ aldizkariaren bidez egiteko asmoa genduan baina, zoritxarrez,
argitaratzeari itzi deutse. Bat etorren Institutuaren helburuagaz: erlejinoa
eta gaur egungo mundua hartu-emoean jarri euskereaz baliatuz.
Lete, sinisteduna eta lehenengo
profeta euskaldun posmodernoa dala dinozu. Zertan datza baieztapen hori?
Ez
dot erabat baieztatzen, baina bai uste dodala Xabier Lete izan daitekela
lehenengo euskal profeta erlijioso posmodernoa. Eta aitagarria da hori, laikoa
dalako eta bere burua agnostikotzat eta, bere bizitzaren azken aldian,
materialista filosofikotzat definitzen ebalako. Posmodernotzat joten dot,
Xabier ez zalako kristau federa batez be bide arrazionaletik –modernitatearen
bereizgarri- zabaldu, arrazoia alde batera itzi barik, otoitzaren,
edertasunaren miresmenaren eta besteen aldeko errukiaren bidez baino.
Seguruenik egongo zan antzeko lekukorik edo hoberik Euskal Herrian, baina edo
ez ziran agertzera emon edo ez behintzat Xabierrek lako adierazkortasun eta
eskuzabaltasunagaz.
Leteren hainbat gutun eta bere
gaixotasuna be jasoten dira liburuan. Zer eskaintzen deuskue?
Xabier
Lete eta sasoi haretan (2004-2009 bitartean eta Lete 2010ean hil zan) Hemen
aldizkariaren zuzendari zan Joxe Arregik alkarri bialdu eutsezan gutunak dira,
gaixo larriak jota, une erabakigarriak bizi ebazan sasoi haretan Xabierrek bizi
eban esperientzia erlijiosoari buruzkoak. Alkarri gutunak bialtzen eutsezan
aldi horretan, gainera, Leteren bikote zan Lourdes Iriondo hil zan. Gutun
honeek Xabierren espiritualtasunik sakonena islatzen dabe bere helduaroan.
Ze ikasbide eskainten deuskue
fede gaurko fede bizitzarako Xabier Leteren esperientziok?
Irakurle
bakotxak bereak atarako ditu, bakotxak bizi dauan egoeratik egiten daualako
irakurketa, baina nik neuk, bat-batean, otoitzaren garrantzia nabarmenduko
neuke, baita sinisgogortasuna nagusi dan uneetan be, alkartasuna eta errukia
behartsuenen alde, gizon eta emakumeen oinarrizko galderetan arreta jartea,
edertasunaren miresmena, Lourdesi eutsan maitasuna… eta, gaztaroan, kritika
Eleiza zaharkituari, zurrunduari. Hainbat gauza itziko dot aitatu barik…
Berreskuratuko ahal ditu irakurleak liburua hartu eta irakurten dauanean!
No hay comentarios:
Publicar un comentario