Buenos Aires (Argentina)n hil zan 2022ko otsailaren 5ean. Oroimenezko meza: Dimako parrokian, 2022ko otsailaren 20ean, 12etan.
Hileta meza: Buenos Airesen otsailaren 6an. Berton klikatuz ikusi zeinkez.
Diman 1928ko otsailaren 3an jaio eta, 11 urtegaz, Algortako Trinitarien konbentura sartu zan.
19gaz Hego Amerikara eta 23gaz Txileko
Santiagon, 1951n apaiz ordena lortu
zuen.
Bere bizitzan izandako karguak honeik izan dira:
Abade, organista eta parroko Hernandon
(Argentinako Kordoban), abade, aholkulari bikariala, eta gartzelako kapilaua
Buenos Airesen.
Pasatu dan lekuetan maitatua izan da, batez ere
Buenos Aireseko Trinitarien komunitatean eta gartzelan.
Diktadura garaian gartzelan 12 urte egin zituen
eta espetxeko arduradunekaz izandako desadostasunak direla eta Buenos Aireseko
gotzaindegiagaz harremanetan jarri zan. Garai haretan obispo, orain Aita Santua
dan Frantzizko I egoan.
Azken hamar urteetan pertsona ezindua izan da
eta bere bizitza logela, kapera eta pasilloan egin dau. Otoitz, kantuz eta
aitortzez bete eban trinitarien etxea. Eguneroko errosarioan hainbat
fededunagaz otoitz egiten eban.
Beragaz aitortzera parrokiko eleiztarrak,
mojak, abadeak, fraileak, eta gotzainen bat ere joaten jakozan.
Ez eban onartzen pertsonearen txikitzea edo
degradazioa; beretzak garrantzitsua
arazoari irtenbidea emotea zan.
2021ean bere apaiz ordenazioaren 70. urteurrena ospatu eban.
Hona beragaz alkarrizketa bat, klikatu hemen:
Oroimenezko meza: Dimako parrokian, 2022ko
otsailaren 20ean, 12etan.
Jaime Artetxe
No hay comentarios:
Publicar un comentario