Abenduko izarrak

domingo, 10 de abril de 2022

Artea, Igorre & Zeanuri: Arratia Jesus Team 07. etapea: Jesus da gure liderra!


Artea, Igorre eta Zeanurin ospatutako Erramu Domekaren irudi batzukaz egindako laburpena.


Artea


Arteako KTko taldeak lagundu dau parrokian Erramu Domekea ospatzen. Agustin abade klaterianoak zuzenduta, Jaunaren Nekaldia eta heriotza irakurri dabez. Jesus da gure liderra. Berari jarraitu gura deutsagu!

Jesusek “jarraitu niri” esaten deusku.

Jesusekin jarraitzen dot,

igandeko Eukaristian parte hartzen dodanean.

Jesusekin jarraitzen dot,

hobeto ezagutu nahi badot, katekesira etorriz.

Jesusekin jarraitzen dot,

besteak maite eta laguntzen ditudanean.

Jesusekin jarraitzen dot,

otoitz egitean,

berarekin hitz egin eta

berarengan pentsatzen dodanean. 

Igorre



Jesus da gure liderra. Jesusi jarraitu gura deutsagu. Erramu domekaz eta urte guztian zehar!


Dana eta danak prest hasteko ospakizuna


Astoaren ordez zaldian. Baina esangura bardina. Gaur txirrinen ordez oinez goaz. Pankarten ordez, erramu adarrak. Erramuak bedeinkatu eta parrokirantza goaz.


Jesus ez zan hil, hil egin eben. Guzurrekaz salatu, tortutatu, kurutzeanjosi. Ze pena!


Gure otoitz, bertso eta kantuz lagundu deutsagu Jesusi. Ez dogu bakarrik itxi gura. Pazko Domekan ospatuko dogu bere biztuera! 

Zorionak antzespena prestatzen eta egiten lagundu daben guztiei! Eskerrik asko!


Zeanuri


Piedade ondoan bedeinkatu dira erramu adarrak Zeanurin eta eliz jiran joan da taldea, kitarren doinuaz lagundurik, Parrokiaraino.


Berton ere, KTko taldeak animatu dabe prozesinoa eta Jaunaren Nekaldia antzestu. Hona hemen, danak prest, ermita aurrean bedeinkazinoa hasi aurretik.


Bibiñe Pujanak zuzdendurik, hona hemen Pasinoaren ensaio bat, herriaren aurrean artezean antzestu aurretik.


Eta hemen talde osoa, kitarra joleak barne, lana amaitu etagero, lasai eta harro. Jesus da gure taldeko liderra. Guk berari jarraitu guradeutsagu, baina parrokia barrruan, bai etxean eta kalean. Bai domekan elizkizunean, bai egunean zehar. Hosana!


Erramu Domekea prestatzen


Igorren, zapatuan 7etan. Domekean 12:30etan. Artean domekean 11:00etan. Zeanurin domekean, 11:30etan.

 Iaz prozesinorik ospatu ezinik, baina aurten bai, aurten Artea, Igorre eta Zeanuriko KTko neska-mutilek prest dagoz Aste Santuari hasierea emongo deutson Erramu Domekan parte hartzeko eta laguntzeko. Argazkian Zeanuriko iazko taldea.Talde bakoitzak ahal dauan neurrian lagunduko dau. Prozesinorik, aurten asto eta guztiz Igorre eta Zeanurin, eta antzespenak be egokitu egin dira sasoi honetara. Hala ere, ondo etorria emongo jako Jesuri Jerusalemen sartzean:

Igorren, zapatuan 7etan. Domekean 12:30etan.

Artean domekean 11:00etan

Zeanurin domekean, 11:30etan.

Ez ahaztu erramua ekartzea bedeinkatu eta gero etxean edo baserrian ipintzeko!


 







No hay comentarios: