Abenduko izarrak

martes, 24 de octubre de 2023

Urtean zeharreko 30. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz. 



                                  


                            

                                   URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - A

 

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

   Egun on, Jaunaren eguna  ospatzera etorri zareen guztioi

             Jaunaren Eguna ospatzeko eleizara etorten gareanean, geure kristau nortasuna agertzen eta ospatzen dogu. Ez gatoz, onenak garealako, ez; Jaunagaz aurkitzetik, zintzoagoak izateko gogoa eta indarra atarateko baino.

             Jaungoikoa  maitatzea eta lagunurkoa maitatzea, fededun batentzat, maitasun beraren aldardi bi dira. Hauxe izango da Jaungoikoaren Berbeak gaur eskeiniko deuskun mezua.

 Abestuz emon deiogun hasiera ospakizunari.

     "Jessu begirada"  edo Bihotz batez

 


 

DAMU-OTOITZA

 

             Senideok, Eukaristiaren hasieran, geure barruan isilune bat eginez, eskatu deiogun Jaunari gure pekatu guztien parkamena:

 

   - Jesus Jauna, gizon-emakume guztien salbamena nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, zure jarraitzaileokana maitasun Espiritua isuri dozuna. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, azken egunean maitasunean epaituko gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Ex 22, 21-27:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku nortzuen alde jarri behar dogun, nortzuk izan behar ditugun maiteen eta eurekin zelan jokatu behar dogun.

 

Erantzun-Salmoa: 17. Salmoa

 

            Salmo hau idatzi dauan fededun honegaz batera, Jaungoikoa goratuko dogu, bere ontasuna gogoan daukagularik.

 

 

"Erruki hutsa dogu Jauna.."

 

1 Ts 1, 5c-10:

 

             San Paulok esango deusku, Jaungoikoaren Berbea onartzen dauan eta kristau lez bizi dan alkartea, beste taldeentzat argi eta fede bultzagile bihurtzen dala.

           

Mt 22, 34-40:

 

   Gaurko Ebanjelioan, Jesusek bere agindu nagusia gogoratuko deusku. Gogoz entzun eta bihotzean onartu dagiguzan Haren berbak.

 

   "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Guretzat eta mundu osoarentzat bizi-iturri dogun Espirituak eraginda, usterik onenaz otoitz egin dagigun  gizon-emakumeen alde:

 

- Eliza, Sinodo-Batzarrean aurrera doa. Espirituak gidatu dagiala  Jainkoaren herri osoa, Frantzisko Aita santu eta gotsaiekaz  batera. Alkarregaz bidea eginez Jesusen  aztarrenak jarraitu dagiguzan. Egin daigun otoitz

 

- Gobernuetako agintarien alde; bakea lortzeko bideak lortzen ahalegindu daitezan, jakinik gerreak danontzak kaltea baino ez dakarrela eta gu guztiok geure inguruan bake-egile izan gaitezan. Egin daigun otoitz

 

   - Sufritzen dagozanen alde; Jaungoikoaren maitasuna eta ingurukoen hurkotasuna itxaropenaren iturri izan daiten eurentzat. Egin daigun otoitz.

 

- Gernikladeko kristau-alkartearen alde; gure parrokietan ALKARTE zentzua sendotu daiten. Beti Jesus jarri dagigun gure alkartearen erdi-erdian. Egin daigun otoitz .

 

            Entzun, Jaungoiko Aita, gure erreguak; eta isuri egizu gure gainera zure maitasun espiritua, mundu zuzenagoa eta anaikorragoa egin dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, gure ospakizunak ez leuke ezertarako balio izango, elizatik urtetean, maitasun barik izango bagina. Jaungoikoagaz alkartu gara, orain, etxean eta kalean alkartuta bizitzen ahalegindu gaitezan.

.

 

   "Jainkoaren Ama"








                                 


                             URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA - A

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

   Egunon, Jaunaren eguna   ospatzera etorri zareen guztioi

 

            Jaunaren Eguna ospatzeko eleizara etorten gareanean, geure kristau nortasuna agertzen eta ospatzen dogu. Ez gatoz, onenak garealako, ez; Jaunagaz aurkitzetik, zintzoagoak izateko gogoa eta indarra atarateko baino.

            Jaungoikoa maitatzea eta lagunurkoa maitatzea, fededun batentzat, maitasun beraren aldardi bi dira. Hauxe izango da Jaungoikoaren Berbeak gaur eskeiniko deuskun mezua.

 

            Dios es amor y el que entregó a su Hijo por amor a nosotros nos empuja a amar y dar la vida por nuestros hermanos. Amar a Dios sin amar a las personas es imposible, pero tampoco podemos amar en plenitud a los demás, si el amor de Dios no actúa en nosotros.

 

Abestuz emon deiogun hasiera ospakizunari.

 

"Jesusen begirada" edo Bihotz batez



 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok, Eukaristiaren hasieran, geure barruan isilune bat eginez, eskatu deiogun Jaunari gure pekatu guztien parkamena:

 

   - Jesus Jauna, gizon-emakume guztien salbamena nahi dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, zure jarraitzaileokana maitasun Espiritua isuri dozuna. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, azken egunean maitasunean epaituko gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 22, 21-27:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku nortzuen alde jarri behar dogun, nortzuk izan behar ditugun maiteen eta eurekin zelan jokatu behar dogun.

            El mejor defensor del pueblo es Dios. Él ha prometido escuchar y atender el grito de los pobres.

 

Erantzun-Salmoa: 17. Salmoa

 

            Salmo hau idatzi dauan fededun honegaz batera, Jaungoikoa goratuko dogu, bere ontasuna gogoan daukagularik.

            Unidos al salmista, cantamos la bondad de Dios. Él es nuestra fortaleza y nuestro liberador.

 

"Erruki hutsa."

1 Ts 1, 5c-10:

             San Paulok esango deusku, Jaungoikoaren Berbea onartzen dauan eta kristau lez bizi dan alkartea, beste taldeentzat argi eta fede bultzagile bihurtzen dala.

            San Pablo alaba la actitud de los cristianos de Tesalónica. Ellos han aceptado el evangelio de Jesús, y se han convertido en anunciadores de la Buena Noticia

           

Mt 22, 34-40:

             Gaurko Ebanjelioan, Jesusek bere agindu nagusia gogoratuko deusku. Gogoz entzun eta bihotzean onartu dagiguzan Haren berbak.

            Sólo el amor puede explicar la total entrega en bien de los hermanos. El amor es el único importante para un cristiano.

 

   "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Guretzat eta mundu osoarentzat bizi-iturri dogun Espirituak eraginda, usterik onenaz otoitz egin dagigun  gizon-emakumeen alde:

 

- Eliza, Sinodo-Batzarrean aurrera doa. Espirituak gidatu dagiala  Jainkoaren herri osoa, Frantzisko Aita santu eta gotsaiekaz  batera. Alkarregaz bidea eginez Jesusen  aztarrenak jarraitu dagiguzan. Egin daigun otoitz

 

 

-Por las personas que sufren en su cuerpo o en su espíritu, para que el amor de Dios y la cercanía de los demás les llenen de esperanza. Egin daigun otoitz .

 

 - Para que hagamos posible un mundo más humano y fraterno, donde todas las personas puedan vivir con dignidad. Egin daigun otoitz .

 

- Gernikaldeko kristau-alkartearen alde; gure parrokietan ALKARTE zentzua sendotu daiten. Beti Jesus jarri dagigun gure alkartearen erdi-erdian.  Egin daigun otoitz .

 

   Entzun, Jaungoiko Aita, gure erreguak; eta isuri egizu gure gainera zure maitasun espiritua, mundu zuzenagoa eta anaikorragoa egin dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

             Senideok, gure ospakizunak ez leuke ezertarako balio izango, elizatik urtetean, maitasun barik izango bagina. Jaungoikoagaz alkartu gara, orain, etxean eta kalean alkartuta bizitzen ahalegindu gaitezan.

 

            Amor, que no es teoría, sino dar importancia en nuestra vida a los otros más que a nosotros mismos. Amar, que es realizar con limpieza y entrega nuestro trabajo no para medrar nosotros, sino para servir a los demás. El amor cristiano no es un tapujo de injusticias, sino que es el principio y la coronación de toda justicia

            Recibamos la bendición de Dios.

 

"Jainkoaren Ama"

 





XXX. DOMEKEA URTEAN ZEHAR





Alargunari eta umezurtzari kalterik egiten badeutsezue,

sutuko da nire hasarrea zuen aurka.



Urteera liburutik  (Ur 22, 20-26)



     Honan berba egiten dau Jaunak: «Ez txarto erabili, ez zapaldu etorkina, zuek ere etorkin izan zaree-eta Egipton.

     Ez egin kalterik alargunari eta umezurtzari; izan ere, kalte egiten badeutsezue, hareek Nigana laguntza eske deadar egitean, entzun egingo deutset-eta, sutuko da nire hasarrea eta ezpataz hilgo zaituet; orduan, zuen emazteak bihurtuko dira alargun, eta zuen seme-alabak umezurtz.

     Zuekin bizi dan nire herriko behartsuren bati dirua maileguz emoten badeutsozu, ez izan zekena beragaz, ez ezarri interesik. Zeure lagun hurkoari soingainekoa hartzen badeutsozu bahituran, bihurtu egiozu eguzkia sartzerako; ez dau-eta hori beste estalkirik. Zegaz babestuko da, bestela, lo egiteko? Laguntza eske deadar egitean, entzun egingo deutsot, errukiorra naz-eta Ni».



Erantzun-salmoa   Sal 17, 2-4. 47 eta 51ab



Erruki hutsa dogu Jauna: errukia ta maitasuna.



Maite zaitut, Jauna, nire indar,

Jauna, nire harkaitz, gaztelu eta salbatzaile.

Zugana batzen naz, harkaitz zaitudan Jainko,

nire babes, salbamen, indar, nire gordeleku.

Egiten deutsat dei Jaun goresgarriari,

eta salbau naiteke arerioakandik.



Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!

Jaso begie gorespenez Jainkoa, nire Salbatzailea!

Garaipen handiak emon deutsoz bere erregeari,

eta maitasuna agertu bere Igurtziari.






Sasijainkoetatik bihurtu zineen,

Jainkoaren morroi izateko

eta bere Semearen zain egoteko.



San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik  (1 Ts 1, 5c-10)



     Senideok: Ondo dakizue zuen artean egin genduan guztia zuen onerako izan zala. Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari jarraitu zeuntsoen, Espiritu Santuaren pozez onartu zenduen-eta Jainkoaren mezua, atsekabe askoren artean izanda ere. Holan, eredu zaree Mazedoniako eta Akaiako fededun guztientzat.

     Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedoniara eta Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horreetara ez ezik, bazter guztietara heldu da Jainkoagan dozuen sinismenaren entzutea, guk ezer esan behar barik. Izan ere, eurek kontetan dabe zelako harrerea egin zeuskuen zuekana joan ginanean eta zelan, sasijainkoak itzirik, Jainko bizi eta egiazkoagana bihurtu zineen, Berau zerbitzeko eta zerutik etorriko dan beraren Seme Jesusen zain egoteko. Jainkoak hildakoen artetik biztu eban Jesus, eta Honek askatu gaitu etortekoa dan hasarre-zigorretik.





Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa,

eta zure lagun hurkoa zeure burua lez.



     Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 22, 34-40)



     Aldi haretan, Jesusek saduzearrak berba barik itzi ebazala jakitean, alkarregaz batu ziran fariseuak, eta euren arteko lege-gizon batek azpikeriaz itaundu eutson Jesusi: «Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?»

     Jesusek erantzun: «Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz". Hau da agindurik nagusiena eta lehena. Eta bigarrena horren parekoa da: "Maitatu lagun hurkoa zeure burua lez". Agindu bi honeetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak».