Ez dakit
ondo osatzen garen
sinesmenez
edo fedez,
Aita Santuak
esan dauena
ausnar
dagigun mesedez,
gaurko
mundua ipini dogu
hankaz gora
ta aldrebes,
pobreak
holan geratu dira
ez laguntza
ta ez babes,
mundu
hontako ondasun gehien
gitxi batzuk
jaten dabez.
-2-
Aspalditxoan
aita Francisco
dabil esan
eta esan,
zelan
gagozan irakur leike
goizeroko
gure prentsan,
batzuek
gosez , aldiz besteak
milloi
ederrak despentsan,
dirurik gehien
gastatzen baita
armetan eta
defentsan,
mundu txiki
hau danona da ta
zabalak izan
gaitezan.
-3-
Batzuk
daukie sabela eta
ta beste
batzuk sakela hutsik
ta gatxa
zerbait jatea.
Eskuzabala
izatea ez da
“Kristaua
naiz” esatea.
Kristautasuna
ez da bakarrik
mezetara
joatea,
kristautasunak
oinarri dauka
behar
dabenei emotea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario