Abenduko izarrak

martes, 12 de junio de 2018

Jesusen Bihotza jaia Igorreko Gezalan

Jesusen Bihotzaren jaia ez da Artean bakarrik ospatzen. Igorreko Gezala auzoan be ospatzen da mezea bariku horretan. Ermitea hain txikia izanik, kanpoan egoten da jendea. Eguraldi ederraz ospatu genduan aurten.


 Jesusen Bihotz guztiz santuaren gainean bakarrik ez, eguenroko santutasunaz be egin eban berba abadeak.

Oinarritzat Oseas profetaren poema bat eta Frantzsiko aita satuaren azken exhortazinoa: Poztu eta alaitu izenekoa, erabili ziran gogoeta gai moduan.

Hona laburpen bertsoak:



Poztu eta alaitu

Poztu eta alaitu
arazoak arren
Jesusi jarraitzeak
beitu zer dakarren:
batzuk irain ta guzur,
guk otoitz ta arren
zintzoak azkenean
izango pozarren.

Apal-apal erantzun,
zabaldu bakea,
errukiz bizi eta
justizi gosea,
gaixoagaz negarrez,
bihotzez pobrea,
holan batuko dogu
Jesusen taldea.

Poztu eta alaitu
umorez bizitza,
esperantzaz aguantau
datorren ekaitza,
ausardiaz jokatu
kemena da Hitza,
askoz hobe taldean
sakonduz otoitza.

Eskatzeko otoitzak
jaso konfiantza,
hurkoa ahaztu barik
horrek dauka gatza.
Eskertzeko otoitzak
dakar esperantza,
Jauna goratu daigun
kanta eta dantzaz.

Lehen kopla biak 3. kapituluari dagokioz.
Hirugarrena 4. kapituluari.
Azkena 4. kapituluko 154/155 zenbakiei.

Liburu osoa erosi gura dauneak parrokietan dago 3 eurotan.

Lehen argazki biak: Mª Isabel Larizgoitia Lejarretarenak dira.



Artxiko argazkia
 
Kanpaia

 


No hay comentarios: