Maiatzaren 6an 10 lagunek hartu
dabe sendotzako sakramentua Bedian, sei Bediakoak bertakoak eta lau Igorrekoak.
Urteetan prestetan ibili eta gero, ibilbidearen mugara heldu dira
hamar lagunok. Bidean hainbat esperientzia bizi izan dabez: prestakuntza
saioak, barrura begirakoak, udako egonaldiak Picos de Europan, Asisen eta aurten
Taizen. Hasieran gehiago izan ziran, baina bidean aurrera egin ahala erabagiak
hartu behar izan dabez eta batzuk erretiretan joan dira.
Bediako eleizkizunean beste herri
batzutako gazteak be egon ziran, batzarretan eta urteeretan alkarregaz
ibilitakoak, Berriz, Durango, Arrigorriagakoak kasurako.
Don Mario Iceta gotzainak emon
eban mezea, herriko parroko Mikel egaz batera. Ospakizun ederra izan zan, bai
sakramentua hartu eben gazteentzat bai herriko jentearentzat.
Aurrera begira gazteok
konpromisoa hartu dabe gizarte eta fede arloan euren sinismena gauzatzeko.
Zorionak!
Igone
No hay comentarios:
Publicar un comentario