Bizkaiko Elizbarrutiaren Ebanjelizatze Egitasmoan
familiari emon nahi jako lehentasuna, azterketa aldian agertu zan ardatz
nagusia izan zalako.
Arratiako Elizaren Ebanjelioaren
ikasle misiolariak (EP 120) 2016/2019 Plangintzan, 2. lehentasunak holan dino: Familia
mezak herri gehienetan duintasunez ospatzen ditugu eta prozesu baten emaitzak
dira. Haurrekin egiten den lana mantendu egingo dugu; halere gurasoekin
dinamika berriak hasi behar ditugu.

Fedearen
arbolea
Honako material honek aurkeztuko dira, urtean zehar gai
hau lantzeko familia giroan eta parrokietan, bakoitzak bere erritmoagaz:
-Kartel nagusi bat, elizan jartzeko modukoa, hilez
hile osatu eta kolorez jantziko dana.
-Lapbook edo familiak etxean osatuko dauan
eskulana, hilean hilean sakonduz irudi honetan: fede bizia, ondo sustraitua.
-Otoitz orritxoa, katekesian, etxean zein ospakizunean
erabilteko modukoa.
-Kanta errez bat gai hau garatuz eta oinarri
biblikoa azalduz.
-Fedearen arbolea izeneko liburuxka,
euskeraz zein gaztelaniaz, 100 orrialde guztiz: zazpi gai edo atal gai hau
lantzeko, lehendabizi etxean, gero katekesian, eta azkenean ospakizunean. Atal
bakoitzak honako azpi sailak ditu: Jaunaren Berbea, Gogoeta, Otoitzean,
Dinamika bat etxean zein katekesian egiteko eta Sakontzen, material osagarria
eta bibliografia.
Famili Ospakizunetarako dinamika multzoaren aurkezpen honek
oinarri bi suposatzen ditu:
-hilean behin egiten diren urtean zeharreko ospakizunak
gai edo hari bategaz josi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario