Uztailaren 28an Dimako 50 kristauok eta lagunok egin dogu
aurtengo txangoa
Aurtengo ibilbidea Egoitz Zabalari esker egin dogu
Legazpitik, Arantzazutik eta Oñatik.
Goizez, Legazpira heldu bezain laster urdaizpiko bokata
txiki bat hartu gendun edari bategaz.
Geroxeago Legazpiko Mirandola burdin museoa eta eta
aintzineko burdinola eta almazena (gaur Kurutzearen kapilla) bisitatu gendun.
Museoan aintziñeko teknikak ezagutzeaz aparte, erakusketa bategaz aintziñeko
burdin olan, Mirandolako aintziñeko langilen bizitza latza ezagutu gendun:
24 orduko bizitzan han bertan, aprendiza moduan 12 urtegaz hasi eta hil
silicosis-aren ondorioz 35 urtegaz normalean. Horregaitik, korukideok forjarien
bizitza latz hau oroitu eben abesti bategaz.
Gero Arantzazun hotela baten egin gendun bazkaria,
santutegia eta kripta ikusi eta gero. beste abesti batzuk egin eta gero,
autobusez barriro Oñatira joan ginen. Han San Miguel parroki ederra ikusi
gendun, bere erretablo barroko-churrigeresko eta bere erretablo
plateresko-berbizkundekoa, eta bere ibaiak zeharkatutako klaustro berezia. Gure
bisita gidatua amaitzeko, baita bere Oñatiko Unibertsitateko eraikina eta
historia jakin gendun, teilatu mudéjar eder bi ikusiz.
Mila esker antolatzaile guztioi, eta etorri zareon guztioi
hain giro on eta alaia sortzeagaitik. Datorren urtean gehiago eta hobeto
egin arte!
Kronika: Roberto Jauregibeitia Sainz
Argazkiak: Egoitz Zabala eta Joseba Esparta
No hay comentarios:
Publicar un comentario