Talibanak
gerran Budaren gizaldietako irudiak zatitu eta txikitu ebezan. Irudi hareek
apurtzea, budista izan ala ez, ondarearen aurkako atentatu bat legez hartu
genduan. Irudien suntsipenak agertzen ebana ez zan erlijio kontua, kultura gaia
baino.
Ondare
materialaz gain, bada ondare ez materiala ere. Jaso eta jagon: ipuinak,
ohiturak, dantzak, bideak…
Errogatibak be
gure ondarearen parte dira. Errogatibak kristautasunaren aurrekoak dira eta
kristau herrietatik harago ere badira. Erlijioa eta kultura, eta ondarea doguz.
Errogatibetan gizaldietako
bideak doguz Arratiatik Urkiolara joateko: Dimatik, Igorretik, Zeanuritik, …
Zeanuri eta Urkiola lotzen dituen ibilbidea,
adibidez, orain dela bi urte seinalizatu zan PR-BI 1 moduan; Joko Alaiko
Alkarteko boluntario talde batek seinalizatu eban Zeanuriko Udalaren
laguntzeagaz eta errogatiba eguna bide hori erakusteko eta ezagutzera emoteko
aprobetxatzen da. PR-a Zeanuriko plazatik abiatzen da, Soloeta eta Makaztui
auzuneetatik igaroz, Zumeltzako atsedenlekura zuzentzeko, eta hemendik
santutegira dagozan 5,5 kilometroak egiteko, GR 12 (Euskal Herriko
bidezidorra) ibilbide luzea jarraitzen
da. Martxa normalean, hiru ordu eta hamabost minutuan egin daiteken ibilbidea
da.
Errogatiba bideak beste gauza on bat dauka: helburua
ez da besteari irabaztea, lasterka egitea, lehen heltzea. Alkarregaz heltzea
baino. Horrek dauka bere grazia: bidea alkarregaz eta alkarri lagunduz.
Lasterketak egiteko badira beste aukerak. Hau beste gauza bat da.
Urkiolagaz batera Aralar izan da
errogatiba nagusien beste helmuga gure herrian. Hango ohiturak dirala eta, EH Bilduko
Patxi Zabaletak argi idatzi dau: “Laikotasunak edozein sinismen edo
sensibilidadeko formazino eta informazino jarduerak eta erritoak, ospakizunak
edo adierazpen kultural eta sozialak errespetatu behar dauz” (gogoeta osoa
irakurri gura dauenak arratiaeliza.blogspot.com
blogean dauka eskura).
Ezbardinen arteko gizarte eta
Arratia honetan, ez dakit nik, behar bada erratuta egongo naz, edadeko batzuk
gazte batzuk baino askoz toleranteagoak dira.
Bai. Ez da erlijio arazoa,
kulturala baino. Ala ez?
Jose
Mari Kortazar
Frantziatik dator notizia:
Frantziatik dator notizia:
Les pardons de Bretagne viennent d’être inscrits à
l’inventaire national du patrimoine culturel immatériel français. Une
reconnaissance officielle utile pour les bénévoles de ces rassemblements
populaires, au carrefour de la sociabilité et de la ferveur religieuse.
- Raphaël Baldos,
- le 22/05/2020 à 08:35
No hay comentarios:
Publicar un comentario