Abenduko izarrak

martes, 31 de mayo de 2022

Pentekoste

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.



                                           


                                     

                                        

 

                                             PENTEKOSTE EGUNA  - A – B - C

Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna

«Jarraitu daigun batera eraikitzen. Espiritu Santuak behar gaitu»

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Senideok: gaur Pentekoste eguna ospatzen dogu: Pazko‑jaien amaierea.

Espiritu Santuaren etorrera ospatzen dogu. Gaur be Espiritu hori behar dogu, eta hemen alkartu gara bialdu deigula Aitari eskatzeko; Bera guregan bizi daitela eta bultzatu gaizala geure girotik atara eta geure bizitza eta konpromisoakaz “misino gara” hots egitera.

Gaurko egunez, Eleizak Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren eguna ospatzen dau. Une berezia bizi dogu Eleizan, Frantzisko Aita Santuak deituta, sinodo-seneko Eleizara joteko prozesuan gagozalako.  «Alkarregaz eraikitzen jarraitu daigula» eskatzen jaku, danon artean abian dan Eleiza, Jainkoaren herria, Eleiza ebanjelizatzaile eta misiolaria, kristau laikoen bitartez munduan hedatuta dagoan Eleiza egin daigun.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari..

 

            "Zeru-lurren Egile zaran..."

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Emon izan jakun Espiritu Santuaren bidez gure bihotzetara isuria izan dan Jaungoikoaren maitasuna egon bedi zuekin.

 

OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

 

             Eukaristia honen hasieran, gogora ekarri daigun kristau izaten hasi ginan eguna. Bateoko uraz batera, Jaunaren Espiritua ere gure gainera isuria izan zan.

 

URAz bedeinkatzea

 

Bateo kanturen bat abestu bien bitartean. Azkenean, abadeak dino:

 

Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik

eta, Eukaristia honen bidez,

bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

(Ur bedeinkatua erabili barik, ondorengo formulea nahiago bada...)

 

Ikasleak afaltokian lez, prestatu gaitezan Espiritu Santua hartzeko.

- Aitarengana joatean, Espiritu Santuaren etorrera agindu dozun Jesus Jauna:. Erruki,  Jauna

- Aitarekin eta Espiritu Santuarekin bizi zarana: Kristo, Erruki

- Elizarentzat bizi-iturri zaran Jesus biztua: Erruki, Jauna

 

AINTZA

Goratu eta eskerrak emon deioguzan Jainko Aita-Amari eta Jesus bere Seme maite eta aintzatuari gure bizitzetan eta bihotzetan isuri dabezan dohai guztiekaitik. Poz hori agertuz abestu dagigun: AINTZA ZERUETAN…

 

 

HITZAREN LITURGIA

Ap Eg 2, 1‑11:

            Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.

 

Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa

            Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua

 

"Zure arnasa ..."

 

1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

            San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.

 

Jn 20, 19‑23:

            Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.

            Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia "Aleluia" izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Espiritu Santuak guregan otoitz egiten dau. Espirituari esker, Jainkoari “Aita” esaten deutsagu eta konfiantzaz zuzentzen deutsaguz gure erreguak. 

 

          Eleizaren alde. Espiritu Santuaren agerpenak gidatu eta aldatu daiala, ausart eta pozik iragarri deion mundu osoari Jesukristoren Barri Ona. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Ekintza Katolikoan eta Laikoen Apostolutzan diharduenen alde. Ekintza Katolikoko eta Laikoen Apostolutzako kristau mobimentuen alde, presentzia bizi izan daitezan askotariko bizigiroetan, Barri Ona aintzat hartuta gizarte, kultura, politika eta ekonomia arloak aldatzeko. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Behartsuen alde. Banaketen, indarkeriaren eta norberekoikeriaren eraginez sufritzen dagozanek indar nahiko jaso daien Espiritu Santuarengandik eta alkartasuna guregandik egoera horreek gainditzeko. Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Arratiako kristau alkartea osotzen dogun guztion alde. Jesusen izenean batuta eta Jainkoaren maitasuna danei eroatera bialduak izan garala konturatuz Espirituaren eragina gugan izan dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Emoiguzu zure Espiritua, Jauna; zure Semearen Barri Onaren lekuko ausart egin gaizala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

 Espiritu Santua

maitasun sorrera,
hamaika koloredun
gizarte bat bera,
baztertua senide,
arrotza etxera,
otoitzaren indarraz
bizitza aukera.

 

Zabal Espiritua
bete zure hitza:
gure bihotz barruak
garbitzeko giltza,
txikiaren babesa,
haizete bortitza,
Zugaz gura genduke
aukera bizitza.

 

Zure jakituria
eta pentsaera
Elizaren bideak
eroan hobera,
josi esku bihotzak
guztiok batera
abestuz guk dagigun
bizitza aukera. 

 

 


AZKEN AGURRA

            Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.

 

            "Alkartuta goazen




                                           


                                            

PENTEKOSTE EGUNA  - A – B - C

Día de la Acción Católica y del Apostolado Seglar

«Sigamos construyendo juntos. El Espíritu Santo nos necesita»

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Senideok: gaur Pentekoste eguna ospatzen dogu: Pazko‑jaien amaierea.

Espiritu Santuaren etorrera ospatzen dogu. Gaur be Espiritu hori behar dogu, eta hemen alkartu gara bialdu deigula Aitari eskatzeko; Bera guregan bizi daitela eta bultzatu gaizala geure girotik atara eta geure bizitza eta konpromisoakaz “misino gara” hots egitera.

            En esta fiesta de pentecostés, la Iglesia celebra el día de la Acción Católica y el Apostolado Seglar. Este año está siendo un momento especial en la vida de la Iglesia, estamos realizando el proceso sinodal al que nos ha convocado el papa Francisco. Se nos hace una invitación en este día para que «sigamos construyendo juntos» la Iglesia que es pueblo de Dios en salida.

 

Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari..

 

            "Zeru-lurren Egile zaran..."

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Emon izan jakun Espiritu Santuaren bidez gure bihotzetara isuria izan dan Jaungoikoaren maitasuna egon bedi zuekin.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 2, 1‑11:

 

            Maria lagun dogula, otoitzean alkartuta gagoz, lehenengo ikasleak lez. Apostoluakana lez, jatsi bedi gugana ere Espiritu Santua, bihotz‑barritu eta adoretu gagizan.

            El Espíritu llena la casa y hace  a los apóstoles testigos. Que nuestra comunidad se transforme con la fuerza del Espíritu  y  seamos testigos de la Buena Noticia que es Jesús.

 

Erantzun‑Salmoa: 103. Salmoa

 

            Bihotz bat eginik, hauxe eskatzen dogu salmo honetan: Jatsi dadila guregana eta gure batzarrera, Jesusen Espiritua

            Ante el espectáculo de la creación, el salmista se dirige a Dios y alaba la gloria que resplandece en sus criaturas

 

"Zure arnasa ..."

 

1 Kor 12, 3b‑7. 12‑13:

            San Paulok gogoratuko deusku Espirituak fedea emoten deuskula, Jesus Jauna dala autortzeko. Espirituak besteen laguntzaile izatera eroaten gaitu eta geure artean bat egiten gaitu.

            El Espíritu no unifica por la destrucción; da sus dones para la construcción del Reino. Todos somos iguales ante Dios;  pues un mismo espíritu nos unifica a todos.

 

 

Jn 20, 19‑23:

            Jesusek agintzen deusku bere Arnasa Santua, bere Espiritua.

            Pazkoaldi honetan, gure eliz batzarretan gehien entzun dan abestia "Aleluia" izan da. Kristo biztuaren ezaugarri dogun abestia pozez beterik abestu daigun.

            El don del Espíritu, que Lucas sitúa en el día de pentecostés. Juan lo anticipa a la tarde de Pascua. Una nueva creación es inaugurada: a imagen de su Padre insuflando la vida al primer hombre, Cristo comunica su vida de resucitado a los primeros discípulos.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

Espiritu Santuak guregan otoitz egiten dau. Espirituari esker, Jainkoari “Aita” esaten deutsagu eta konfiantzaz zuzentzen deutsaguz gure erreguak. 

 

          Eleizaren alde. Espiritu Santuaren agerpenak gidatu eta aldatu daiala, ausart eta pozik iragarri deion mundu osoari Jesukristoren Barri Ona. Eskatu deiogun Jaunari.

 

 Por todos los movimientos cristianos de Acción Católica y de Apostolado Seglar para que su presencia viva en los diversos ambientes de nuestra sociedad evangelice y transforme desde el Evangelio las realidades sociales, culturales, políticas y económicas.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

 Por quienes sufren a causa de las divisiones, la violencia y el egoísmo para que el Espíritu Santo les conceda abundantemente la fuerza que necesitan para afrontar con esperanza las situaciones que padecen y no les falte nuestra solidaridad.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

          Arratiako kristau alkartea osotzen dogun guztion alde. Jesusen izenean batuta eta Jainkoaren maitasuna danei eroatera bialduak izan garala konturatuz Espirituaren eragina gugan izan dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Emoiguzu zure Espiritua, Jauna; zure Semearen Barri Onaren lekuko ausart egin gaizala. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

 

 Espiritu Santua

maitasun sorrera,
hamaika koloredun
gizarte bat bera,
baztertua senide,
arrotza etxera,
otoitzaren indarraz
bizitza aukera.

 

Zabal Espiritua
bete zure hitza:
gure bihotz barruak
garbitzeko giltza,
txikiaren babesa,
haizete bortitza,
Zugaz gura genduke
aukera bizitza.

 

Zure jakituria
eta pentsaera
Elizaren bideak
eroan hobera,
josi esku bihotzak
guztiok batera
abestuz guk dagigun
bizitza aukera. 

 

 


AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Lehenengo Pentekoste egunean, Espirituak, etxe barruan ezkutatuta egozan apostoluak kalera atara zituan, Barri Ona zabaltzen. Guk ere, Espirituaren dohaia ospatu eta hartu dogunok zeregin berbera daukagu. Izan gaitezan Jesusen testigu.

            Que el Espíritu nos enseñe a perdonar y ser perdonados. Que su paz destruya nuestras guerras; que ante su luz, nuestros colores de raza, de clase, de política, de religión... no nos separen, y que todos veamos lo que somos: “Miembros de un solo cuerpo, que aunque distintos, una misma vida – la del Espíritu -  a todos nos anima.

 

            "Alkartuta goazen"





Eguneko Meza

Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran
eta berba egiten hasi.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 2, 1-11)

         Pentekoste-eguna heldu zanean, leku berean baturik egozan ikasle guztiak. Bat-batean, haize-bolada indartsu batena lako zaratotsa etorri zan zerutik eta ikasleak egozan etxe guztia bete eban. Orduan, suzko mihinak lako batzuk agertu jakezan, eta, banatuz, bakotxaren gainean kokatu ziran. Guztiak Espiritu Santuaz bete ziran eta hizkuntza arrotzez berba egiten hasi, bakotxa Espirituak eragiten eutsan lez.
         Bazan egun hareetan Jerusalemen judu jainkozalerik asko, zerupean diran herri guztietakoak. Zaratots ha entzutean, jentetza handia batu zan eta harrituta gelditu ziran, nork bere hizkuntzan berba egiten entzuten eutsen-eta.
         Harri eta zur, honan inoen: «Berba egiten dabenok, ez al dira guztiak galilearrak? Zelan entzuten deutsegu, bada, bakoitzak geure jatorriko hizkuntzan? Gure artean badira partiar, mediar eta elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean, Kapadozian, Ponton eta Asian bizi diranak ere; badira Frigia eta Panfiliakoak, Egipto eta Zirene inguruko Libiakoak, baita erromatarrak ere; eta danok, judu nahiz judu barri, kretar nahiz arabiar, geure hizkuntzetan entzuten deutsegu Jainkoaren egintza harrigarriak iragarten».

Erantzun-salmoa                                                                                              
(Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta 34)

Bialdu egizu, Jauna, zeure arnasea,
eta barrituarazo lur-azala.
Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene Jainkoa!
Bai ugari dirala, Jauna, Zuk eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago!

Aurpegia gordeten badozu, ikara dira,
arnasea kentzen badeutsezu, hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriarazoten dozu.

Izan bedi Jaunaren ospea sekuletan,
poztu bedi Jauna, Berak eginetan.
Atsegin bekio nire olerkia,
nire poza da Jainkoa.

Gu guztiok Espiritu bat berean izan gara  bateatuak,
gorputz bat bakarra egiteko.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik
(1 Ko 12, 3b-7. 12-13)

         Senideok: Ezin dau inork esan «Jesus da Jauna!» Espiritu Santuak eraginda ez bada.
         Era askotakoak dira dohaiak, baina bat bakarra Espiritua; era askotakoak zerbitzuak, baina bat bakarra Jauna; era askotakoak eginbideak, baina bat bakarra Jainkoa, guztiekan guztia egiten dauana. Bakotxari guztien onerako emoten deutsoz Jainkoak Espirituaren dohaiak.
         Gorputzak, bat izanik ere, atal asko ditu; baina atal guztiak, asko izanik ere, gorputz bat bakarra osotzen dabe. Gauza bera jazoten da Kristogaz ere. Gu guztiok, judu nahiz greziar, esklabo nahiz libre, Espiritu bat berean izan gara bateatuak, gorputz bat bakarra egiteko. Eta guztiok Espiritu bat beretik edan dogu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 20, 19-23)

Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
         Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bialtzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».